Onddozuri mingots
Onddozuri mingotsa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Boletaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Caloboletus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Caloboletus radicans Vizzini, 2014 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Boletus radicans | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Onddozuri mingotsa (Caloboletus radicans) Boletaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin da jan, haragiak zapore mingotsa baitu. Purgatzailea ere izan daiteke, gordinik jaten bada.
Sinonimoak: Boletus radicans Pers. (1800), Versipellis radicans (Pers.) Quél. (1886), Suillus radicans (Pers.) Kuntze (1898).
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 10 cm arteko diametrokoa, lodia, haragitsua, zurixka, tonalitate berdexkaduna, gris edo okre argikoa, ganbila, hasieran ertza biribilkatua, azal lehorra, eta tomentu zurixka batez estalia.
Tutuak: Horiak. luzeak, finak, libreak edo eskotatu samarrak.
Tutu libreak: Oinera hurbiltzen diren tutuak, baina ukitzen ez diotenak.
Tutu eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago, eskote txiki bat duten tutuak.
Poroak: Finak, biribilak edo apur bat angelutsuak, hori-limoi edo hori-oliba kolorekoak, hatzekin sakatuz gero, kolore berde-urdinxka hartzen dute.
Hanka: Zurixka edo horixka, lodia, zuzena, erraboilduna eta oinarrian sustrai antzeko bat, goiko aldean, kolore hori zurbileko sare fin batekin.
Haragia: Zuria edo apur bat horixka, airearekin kontaktuan urdindu egiten da, baina gero koloregabetu egiten da; hasieran trinkoa, gero bigundu egiten da. Zapore mingotsa eta usain ahula. Perretxikoa erditik ebakitzen badugu, oinaren oinarrian kolore gorrixka ikusiko dugu.[2]
Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Albidus epitetoa berriz latinetik dator, eta zurixka esan nahi du. Koloreagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezin da jan, mingotsa delako.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Boletus calopus espeziarekin, baina honek gorria du oinaren behealdea.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uda erdialdean hasten da irteten, eta hariztietan aurkitzen da gehien.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Asiako iparraldea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 50 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 164 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 497 or. ISBN 84-282-0540-6X(T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 36 or. ISBN 282-0865-4..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Boletus radicans Mycobank-en