One-Punch Man

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Logo ecriture Japon.png
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.

One-Punch Man (japonieraz: ワンパンマン Hepburn: Wanpanman?, «Gizon Kolpe-bakarra») Akzio eta komediazko webkomiki bat da. One izeneko autore japoniarrak sortu zuen 2009. urtean. Webkomiki hau seitun ezaguna egin zen, 7,9 milloi bisita edukiz sortu zenetik. Jatorrizko hizkuntzan, wanpanman hitz-joko bat da, wanpan eta Anpanman hitzen artean, wanpan izanik kolpe bakarra eta Anpanman umeentzako liburu baten pertsonaia. Historia Saitama izeneko superheroi batean oinarritzen da, zeinak hiru urteko entrenamendu gogor baten ondoren, oso indartsua bilakatzen den bere ile guztia galduz prozesuan.

2015. urtean anime bat sortu zen webkomiki honetan oinarrituz, Madhouse ikus entzunezko enpresaren eskutik. Selecta Vision izeneko enpresak Espainian moldatzeko eskubideak bereganatu zituen eta Movistar + ordaindu beharreko plataforman igortzen hasi zen, hasieran azpitituluen bitartez eta ondoren gaztelerara itzulita 2016. urtean. Latinoamerikan itzulita agertzen da 2017. urtetik aurrera, Netflixen bidez ikusgarria izanik

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Historia Japonian aurkitzen den fikziozko Z Herrialdean garatzen da. Mundua erasoturik agertzen da misteriotsuak diren munstro batzuengatik, zeinak suntsipenak eta kalteak eragiten dituzten. Saitama boteretsua den superheroi burusoil bat da. Berak aurkitzen dituen munstro eta maltzur guztiak garaitzen ditu soilik kolpe bakarra erabilita. Honen ondorioz, asperturik bizi da eta beti bera baino indartsuagoa izango den aurkari bat bilatzen du bere indar osoa erabiltzeko eta borroka parekatua izateko.

Historia aurrera doan heinean, Saitama Genos izeneko cyborg bat ezagutzen du eta bere maisua bilakatzen da, bera bezain indartsua izaten erakusteko. Bere jarraitzailarekin batera, Heroien Erakundean sartzen da, ospea bereganatzeko eta mundua mehatxatzen duen gaiztakeriarekin amaitzeko. Nahiz eta beste heroi batzuek baino etsai gehiago garaitzen dituen, Saitama ez du lortzen bere ekintzen onespena. Jendea, orokorrean, gutxietsitu egiten du, salatuz heroi faltsu bat dala. Erakundearen barneko beste heroiak baztertu egiten dute kontuan hartu gabe beraiek baino indar handiagoa daukala. Soilik, pertsonai gutxi batzuek onartzen dute bere gaitasunak eta bere izaera apala besteekiko.

Heroien Erakundea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heroien Erakundea, mundua gizaki edo monstruo maltzurretaz babesteko sorturiko antolamendu bat da. Agoni izeneko pertsona dirudun batek eratu zuen orain dela hiru urte, bere biloba erasotua izan zen ondoren. Ehundaka heroei ezezagun bildu zituen eta maila desberdinetan banatzeko sailkapen bat ezarri zuen:

  • S-klasea,
  • A-klasea,
  • B-klasea
  • C-klasea

S-klasean heroi indartsuenak ageriko ziren eta C-klasean aldiz heroi ahulenak. Heroiak izan nahi duten pertsonak azterketa fisikoa, nahiz idatzizkoa gainditu behar dute

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saitama (japonieraz: サイタマ Saitama?) : Heroiaren izena: Burusoila kapa batekin

25 urteko gizon burusoil bat da. Munstro eta etsaien aurka borrokatzen duenean traje hori bat erabiltzen du, eskuzorro gorriekin eta kapa txuri batekin. Nahiz eta itxuraz ez duen indartsua ematen, bere barnean munduko botere handiena gordetzen du. Izan ere, borrokatzen dagoenean, soilik kolpe bat erabilita edozein aurkariekin amaitzeko gai da. Aldi berean, korri egiteko eta hegan egiteko gaitasunak dauzka eta jasotako edozein eraso fisikoak ez dio kalterik egiten. Botere hau bereganatu zuenetik, Saitama izaki apatiko eta emozio gabea bilakatzen da. Kontuan edukita bere lehiakide guztiak hil egiten direla bere kolpe bat jaso orduko, ez dago inor zirrara sentitu arazi egiten dionik lehiatzen dagoen bitartean.

Orain dela hiru urte, karramarro itxurako munstro batek ume bat erasotzen ikusi zuenean, munstro hau hil zuen, bere gaztaroko ametsa jarraitzea erabakiz: superheroi bat bihurtzea. Bere ametsa lortzeko entrenamendu intentsibo bat jarraitu zuen; Egunero, ehun flexio, ehun abdominal eta ehun sentadilla egitea, hamar kilometro korri egitea, goizetan platano bat bakarrik gosaltzea eta berogailuak itzalita edukitzea entrenatzen jarraitzeko nahiz eta min handia sentitu. Urte eta erdi ondoren Saitama bi aldaketa nabaritu zituen berarengan: Ile guztia galdu zuela eta beste gizakiak baino indar handiagoa zeukala.

Genos(ジェノス Jenosu?) Heroiaren izena: Cyborg deabrua

Pertsona arrunt bat izan zen 15 urte bete zituen arte. Adin horrekin Cyborg bat ikusi zuen, zeinak, burua galduta, bere herrialdea erasotzen hasi zen, bertako biztanleen heriotza eraginez. Bera izan zen biziraun zuen bakarra, zientifiko batek salbatu izan zuelako. Bizituko izandako esperientzia lazgarriaren ondorioz, Cyborg honekin lehiatzea eta garaitzea erabaki zuen. Horretarako, bere bizitza salbatu zuen zientifikoari gorputz osoa aldatzeko eskatu zion, armak ezarriz eta Cyborg bat bilakatuz aldi berean. Cyborg honen atzetik zegoen bitartean, euli itxurako monstruo baten aurka borrokatu zuen eta garaitua izango zen unean saitama agertu zen monstruo hau garaituz zailtasunik gabe. Geroztik bere jarraitzailea izango zela erabaki zuen, Saitamaren indarraren jatorria ezagutzeko. Biak Heroien erakundean sartu ziren eta berak S-klaseko 17. maila lortu zuen