One Direction
One Direction | |
---|---|
One Direction, Ezkerretik eskuinera: Louis Tomlinson, Niall Horan, Liam Payne eta Harry Styles . | |
Datuak | |
Ezizenak | 1D, One addition |
Jatorria | Londres, Erresuma Batua Irlanda |
Musika mota | Pop, Teen Pop, Pop-Rock |
Instrumentuak | Niall Horan: gitarra. Louis Tomlinson: pianoa. |
Urteak | 2010 - 2016 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Syco Music, Columbia Records, Sony Music Entertainment |
Taldekideak | |
Niall Horan Liam Payne Harry Styles Louis Tomlinson Zayn Malik (2010-2015) | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Nominazioak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
www.onedirectionmusic.com [1] | |
|
One Direction (maiz 1D laburtua) pop estiloko boy band talde bat da, 2010ean The X Factor britainiar telebista-saiotik eratua. Hasieran bost ziren taldean, baina 2015eko martxoaren 25ean Zayn Malikek bere bidea bakarrik jarraitzea erabaki eta taldetik alde egin zuen; geroztik, lau dira taldekideak: Niall Horan, Liam Payne, Harry Styles eta Louis Tomlinson.
Britainia Handiko The X Factor telebista saiora aurkeztu ziren 2010ean, banaka, baina epaileek bostak talde batean elkartu zituzten, hala eraginkorragoak izango zirela pentsatuz. Boy band moduan sortu zen taldea, baina 2016. urte amaieran, bakoitzak bere bideari ekin zion. Lehiaketaren transmisioan zehar aitabitxi bezala Simon Cowell aritu zen. Audizioen hostean, kaleratuak izan ziren.Hala ere, honen ondoren, Nicole Scherzinger epaimahaikideak, bostak talde baten parte izan zitezela iradoki zuen, zeinak "One Direction" izena hartu zuen. Lehiaketan, hirugarren postuan gelditu ziren. Dena dela, Cowellek Syco Music diskografiako gastuen kargu egin zen, gazteek disko bat kaleratu ahal zezaten.
2011ko bigarren sei hilabetean, kaleratu zuten lehen abestia, «What Makes You Beautiful», Erresuma Batuko eta Irlandako zerrenda nagusien zenbaki batean debuta egitea lortu zuena. Hori horrela, hainbat aintzatespen eskuratu zituzten. Horien artean, single hoberenarentzako Brit-a edota artista berri hoberenarentzat hiru MTV Video Music Awards .
Haien lehenengo albuma 2011ko azaroaren 21ean kaleratu zuten: Up All Night. Horrekin batera, otsailean liburua atera zuten. 2012ko otsailaren 7an atera zen haien lehen diskoa Espainiako merkatura.
2015eren amaieran "Made in the A.M" albuma kaleratu arren, ez zuten album honen gira bat egin; izan ere, 18 hilabeteko deskantsu batean sartzea erabaki zuten. Hala ere, 18 hilabete izango zirela esan zuten arren, 5 urte ondoren, oraindik ez dira berriro elkartu abesteko eta bakoitzak bere musika ateratzen ari dira.
5 urte horietan abesti oso famatuak atera zituzten; "Story of my life", "History", "Steal my girl","drag me down":.. Azken abesti honen bideoklipa, NASA-n grabatu zuten; izan ere, bertan grabatzera gonbidatuak izan ziren
Haien musika urteetan zehar aldatu egin da. Lehenengo bi albumetako abestietan letra inpertsonalagoak eta saltzeko errezagoak ziren abestiak zeuzkaten. 2013an berriz, Louis Tomlinsoni esker, haiek letra idazten hasi ziren eta hortik aurrera, letra sakonagoak zituzten; izan ere, taldekide guztiak abestiak idatzi zituzten. Askotan jendeak bakarrik "What makes you beautiful" abestia bakarrik dakite eta askotan kritikatzen dituzte haien letrak ez direla onak, baina hori da entzuten duten abesti bakarra. Badaude hainbat abesti "singel-ak" ez dirala, baina oso onak direnak, esaterako, "if I could fly, fool's gold...". Letrak idazten hasi zirenean, argi utzi zuten daukaten talentua, ez bakarrik abesteko, baita letra idazterakoan ere.
Errealitatea:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso abesti onak atera zituzten 5 urte horietan zehar, baina horretarako lan asko egin izan behar zuten, eta ez ziren beti beraiek.
Lehenengo albuma atera zutenean eta horren tourra egin zutenean, taldekide bakoitzari "rol" bat ezarri zitzaion eta baita arropa estilo bat ere. Azken hau elkarrizketa batean esan zuten; esaterako Louisek kamiseta marradunak eraman behar zituen edonor, eta ondorioz, taldeko inork ezin zituen erabili kamiseta marradunak. Beste adibide bat, Harry Styles da. 16 urte zituela andrezale papera eman zion Simonek (Simonek kontrolatzen ditu hainbat zurrumurru aldizkari),erreportariek beti galdetzen zioten galdera berdinak bere "neska-lagunengatik", eta askotan aitortu berarentzat oso gogorra izan dela, bera ez zelako horrela. Hortaz gain, bai 1 eta 2.eneko albumetan ez zieten uzten abestiak idazten; gutxi batzuk bakarrik.
Azkeneko hau, hurrengo 3 albumetan guztiz aldatu zen, eta haien letretan oso nabaria da. Louisek "Midnight memories"-eko abesti gehienak idatzi zituen Liam-ekin batera eta hurrengo albumetan letrak asko pertsonalagoak bihurtu ziren.
Lehen esan bezala, Simonek hainbat aldizkari ditu bere kontrolpean, besteak beste, "the sun", ondorioz berari interesatzen zitzaion zurrumurrua zabaltzen zuen, berdin zitzaion ona ala txarra zen, berak dirua eta publizitatea nahi zuen. Azken finean, berak aldizkarien kontrola bazuen, taldekide bakoitzari bera nahi zuen "itxura" eman ahal zion; esaterako, Harry andrezalea zen, Zyn misteriotsua (honen ondorioz arrazista deitu zioten; izan ere, Zayn-en familia kanpotarra zen), Liam taldeko aita, Niall beti alaia zena eta umea eta azkenik Louis, hasiera inuzentea eta bromazalea eta geroago arriskutsua eta maltzurra. Errealitatean ez ziren horrela, baina berak pertzepzio hori eman nahi zion munduari, berari hori interesatzen zitzaiolak0.
Hau gutxi balitz, ez ziren inoiz gelditzen, tourrean zeuden bitartzean, hurrengo albuma grabtzen zuten hoteleko logeletan, eta tourra amaitzean, hurrengo albuma atera,elkarrizketak egin eta berriro tour berri batera. 5 album atera zituzten 5 urtetan. Taldekideentzat ez zen gauza errez bat eramateko. Liam-ek aitortu zuen, azken urteetan depresioa eta antsietatea izan zuela eta askotan edaten zuela kontzertu batera atera baino lehen, eta Modest-ek (haien managerra) eta Simon Cowell-ek zekiten arren, ez zuten ezer egin laguntzeko. Niall-ek operazio bat behar zuen bere belaunean, baina konpainiak ahal bezain beste atzeratu zuen abesten jarraitzeko eta azkenean operatu zenean, gomendatua zena baino lehenago derrigortu zioten kontzertuetara itzultzea. Beste adibide bat, Zayn Malik da. Lehen esan bezala 2015ean taldea ustea erabaki zuen, eta honen arrazoia, arazo psikologiko eta fisikoak zituelako izan zen. Anorexia izan zuen, baina ez bere gorputza lodi ikusten zuelako, baizik eta ez zuelako denborarik jateko, eta berriro ere Simon-ek eta bere konpainiak ez zuen ezer egin.
Bestalde, abesterako orduan ere, One Direction-ek jarraitzaileak konturatu ziren, Niall-ek eta Louis-ek ez zutela asko abesten. Lehenengo 2 tourretan, oso gutxi abesten zuten, ez zuten ia abesten. Horregatik, abesti batean horietako batek asko abeste bazuen, garrantzi handia ematen zitzaion, eta askotan kontzertuetan isilik gelditzen ziren, haien ahotsak balioesteko. Hortaz gain, askotan esaten zen haien mikrofonoak oso baxu jartzen zutela eta Niall-en kasuan, batzuetan itzali ere (hau guztia Modest-ek agintzen zuen), eta 2012 urtean oso famatua egin zen LNS (let naill sing). Hala ere, azken hau Niall-ek duela gutxi esan zuen Twitter bidez, gezurra zala eta ez ziotela inoiz mikrofonoa itzali, arazo teknikoak izan zirela, hala ere, jarraitzaile askok ez diote sinisten.
Azkenik, askotan Modest-i eta Simon Cowlli homofobotzat jo diote. Honen arrazoi nagusia, 2010ena Louis Tomlinson eta Harry Styles erlazio batean zeudela esaten hasi ziren jarraitzaileak; izan ere, hasieratik oso ondo eramaten ziren eta hainbat bideoetan hau ikusi daiteke. Aurrerago, teoria honek indar gehiago hartu zuen eta askok 100% zihur zeuden Larry Stylinson (horrela deitzen zieten Harry eta Louis-i). 2012an gutxi gora behera,Eta egun batetik bestera, Harry eta Louis guztiz bananduta zeuden, elkarrizketetan, kontzertuetan, eta argi zegoen ezin zutela bata bestearekin kontaktua izan, besteen aurrean gutxienez. Eta hau argi ikusi daiteke hainbat bideoetan (youtuben daudela), non baimena eskatu behar zioten Manager-ei bestea ukutzeko... Jarraitzaileek argi ikusi zuten zerbait gertatzen zela, beharbada ez ziren inoiz erlazio batean egon bi hauek, baina Simon-ek eta bere taldeak argi zuen ez zutela inolako zurrumurrurik nahi bi hauen artean, eta beti saiatzen ziren beste emakumeekin zeudela erakusten. Ez dago argi oraindik, izan zituzten neska-lagunak benetakoak ziren ala zurrumurruak baretzeko bakarrik erabili zituzten, argi dagoena da horrek ez zuela asko lagundu.
Egun, oraindik ez dakigu erlazioa benetan gertatu zen ala ez, baina 5 urte pasa den arren taldea banatu zenetik, zurrumurrua ez da desagertu arrazoi ezberdinengatik (kasualitateengatik, abestien letrengatik...)
Arrazoi hauengatik, Simon Cowell oso gorrotatua da talde honen eta beste talde batzuen jarraitzaileengatik, beraietaz aprobetxatu baitzen eta ez zuen ezer egin haiek laguntzeko.
Ideia bat egiteko, duela gutxi, bizikleta elektriko batetik erori zen eta bizkarreko operazioa jasan izan behar zuen, eta Twitterren mundu guztia haren aurka jarri zen, karma zela esanez, animatu beharrean eta berataz barre egin zuten. Hori guxti balitz, Louis-ek beraren bere boterepean egon zen duela guxti arte, 2020ko uztailaren 11ean, berataz banatzen zela esan zuen twitterren eta mundu guztiak erabaki horrengatik txalotu zuten (bai abeslari, produktore...), izan ere, taldea aspaldin bantu zen arren, Simonek beraren kontrola zuen oraindik.
Guztiok aitortu dute taldean egondako denbora gustura egon zirela taldekideekin eta disfrutatu zutela eta asko gustatuko zitzaiela noizbaiten itzultze, baina argi dago taldearen atzetik arazo asko egon direla Simonek eta Modesteko sortutako presioengatik.
2017ko datuak:
Guztiak ari dira modu independentean hain karrera musikala aurrera ateratzen. Nial Horanen azken single arrakastatsua "Slow Hands" deitzen da. Bestetik, Harry Styles, bere aldetik, "Sign of the Times" single oparoa. Eta Liam-ek "Strip that down" single arrakastatsua atera zuen albumarekin batera.
2020ko datuak:
Egun, taldekide guztiek album bat kaleratu dute. Louis Tomlinsonek, hainbat single atera ondoren (miss you, back to you, just hold on) bere albuma atera zuen 2020aren hasieran "Walls" deiturikoa. Niall Horanek "Flicker" albumaren ostean, 2020ko martxoaren bere bigarren albuma atera zuen "Heartbreak weather" deiturikoa. Berataz gain, Harryk ere bere bigarren albuMa atera zuen "Fine Line" deiturikoa 2019ko amaieran.
2022ko datuak:Urte honetan zehar hainbat taldkideek haien tour-arekin jarraitu dute eta musika berria atera dute. Horien artean Louis Tomlinsonek bere bigarren albuma atera duen "Faith in the future" deituriko "Bigger than me" izanik lehen single-a eta bere LTWT amaitu ondoren. Honetaz gain, Harry Love On Tour 2022 egiteaz gain, Love on Tour 2023-rako datak atera ditu eta 15 kontzert jarraian eman ditu Madison Square Garden-en, gainera bere hirugarren albuma atera du "Harry's House" deiturikoa.
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010-2016
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Niall James Horan, Niall Horan bezala ezaguna. (1993ko irailaren 13an, Mullingarrekoa, Westmeatheko konderria, Irlanda), Bere gurasoak: Bobby Horan eta Maura Gallagher dira. Anaia zaharrago bat du: Greg Horan. Haren gurasoak dibortziatu zirenean, Niall eta bere anaiak denbora batean gurasoetako batekin bizi izan behar izan zuten. Gero, behin betiko bere aitarekin aldatzea erabaki zuten.
- Liam James Payne (1993ko abuztuaren 29an, Wolverhamptonekoa, Ingalaterra). Liam Payne bezala ezaguna. Geoff Payne eta Karen Payneren semea da, eta Ruth Payne eta Nicola Payneren anai gazteagoa.
- Harry Edward Styles, Harry Styles bezala ezagunagoa. 1994ko otsailaren 1ean, Holmes Chapelen, Ingalaterra-n jaio zen. Des Styles eta Anne Cox-en semea, eta Gemma Styles-en anaia gaztea da. Haren gurasoak banandu egin ziren hark zazpi urte soilik zituenean. 16 urte zituela eman zuen izena X-FACTOR-en eta adin berdinarekin sartu zen taldera eta talderen kide gazteena da
- Louis William Tomlinson, Louis Tomlinson bezala ezaguna. 1991ko abenduaren 24an, Doncaster, Ingalaterra-n jaio zen. Troy Austin eta Johannah Poulston (dula hilabete batzuk zendu zena), gurasoak dira eta Lottie, Felicite, Phoebe eta Daisyren anaia heldua da. Daily Record-ek egindako elkarrizketan azaldu zuen haren amak, Troy Austinetaz banandu zela Louis gaztea zenean, beraz haren bost seme-alabek, Mark Tomlinson, haren aitaizunaren deitura hartu zuten.Bera da One Directionen kiderik nagusiena.
2010-2015
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zayn Javaad Malik, Zayn Malik bezala ezaguna (2010-2015).1993ko urtarrilaren 12an, Bradford, Inglaterra-n jaio zen. Yaser Maliken eta Tricia Brannanen semea da. Bi arreba ditu bera baino gaztegoak direnak, Waliyha Malik eta Safaa Malik, eta beste arreba zaharrago bat du Doniya Malik. Zayn taldea ustea erabaki zuen eta 2015eko Martxoaren 25an ofizialki esan zuen.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estudio albumak
- 2011: Up All Night.
- 2012: Take Me Home.
- 2013: Midnight Memories.
- 2014: Four
- 2015: Made in the AM.
EP
- 2011: Gotta Be You.
- 2012: More than This.
- 2012: iTunes Festival: London 2012.
- 2012: Live While We're Young.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Rol | Notak |
---|---|---|---|
2010 | The X factor (UK) | Parte hartzaileak | Taldearen sormena eta 3.postua |
2011 | ITV2 Special, One Direction: A Year in the Making | Haiek berak | Dokumentala |
2012 | Dancing on Ice | Musika gonbidatuak | 7.sasoia eta 5. astea |
Saturday Night Live | 37.sasoia eta 720.pasartea | ||
iCarly | Gonbidatu bereziak | 6.sasoia eta 2.pasartea | |
Filmak | |||
2013 | This is Us | Haiek berak | Soilik 3D-etako film autobiografikoa. |
2014 | One Direction: Where We Are | Haie berak | San Siron eman zuten kontzertua da |
THIS IS US:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat pelikula eta liburu atera zituzten. Horiteko bat, "this is us" filma, non bere bizitzaren zati bat ikusi daiteke tourrean dauden bitartean (2013ko abuztuaren 19an estrenatu zen Erresuma Batuan).Argi dago,errealitatea ez zuela gustiz erakusten pelikulak, baina badaude hainbat momentu non ikus daiteke zenbat lan egiten zuten eta esplotatuta zeudela. Esaterako, momentu batean Zayn 10 minutu bakarrik utzi zioten lo egiten, hurrengo albuma grabatzeko (tourrean zeuden bitartean, abestiak grabatzen zituzte;gehienetan, hoteletako logeletan). Ez hori bakarri, bere familiekin agertzen zirenean, hauek, haien falta somatzen zutela esan zuten, izan ere, oso denbora gutxi zeuden haien familiekin.
Fandoma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]5 urte horietan zehar One Directionek milaka eta milaka jarraitzaile izan ditu mundu osoan eta jarraitze edo fandom horretan dauden pertsoneis "directioners" deitzen zaie. Eta beste kasu batzuetan, jarraitzaile hauek bere buruari "clown", hau da, paiaskoak deitzen diete bere bururi; izan ere, One Directioni buruz esaten duten guztia sinisten dute, esaterako, 18 hilabeteko deskantsua izan behar zela sinisten zuten edo 10 urteko urteurrenean zerbait egingo zutela edo itzuliko zirela uste zuten.
Askotan esaten da, One Directionen jarraitzaileak burutik jota daudela batzuetan, eta egia da kasu batzuetan edozer gauza egiten dutela taldekideengatik. Esaterako, 2 aldiz hackeatu zituzten kamarak mutilak ikusteko; behin aeroportu batean eta beste batean hotel batean. Hortaz gain, mikrofonoak ere hackeatu zituzten beraien ahotsak izateko musikarik gabe.
Hau gutxi balitz, fandom hau munduko handienetarikoa da, eta noizbaiten norbaitek zerbat txarra egiten badio One Directioneko taldekideei, fandom osoa joango da bere aurka;behin baino gehiagotan, gauza txar bat esan zuen pertsona, barkamena esaktu izan behar zuen esandakoagatik.
Gainera, 2016an banandu zen arre, jarraitzaile hauek ez dira desagertu eta oraindik indarra izaten jarraitzen du. Ia egunero egiten dute TT zerbait Twitterren mutilei buruz, eta haien banakako musika pormozionatzen laguntzen dute. Ez hori bakarrik, haien musika oraindik entzuten jarraitzen da eta urtero haien urteurrena denean
Musika-itzuliak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munduko itzuliak
- Up all night (2011 - 2012)
- Take Me Home Tour (2013)
- Where We Are Tour (2014)
- On The Road Again Tour (2015)
Beste itzuliak
- The X Factor Live Tour (2011) (Matt Cardle, Aiden Grimshaw, Paije Richardson, Cher Lloyd, Katie Waissel, Rebecca Ferguson, Mary Byrne eta Wagner-rekin)
- Better With U Tour (2012) ( Big Time Rush taldearen teloneroak izan ziren).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Webgune ofiziala
- Twitter: https://twitter.com/onedirection
- Instagram: https://www.instagram.com/onedirection/
- Facebook: https://www.facebook.com/onedirectionmusic/?fref=ts
- Youtube: https://www.youtube.com/user/OneDirectionVEVO