One Million Years B.C.
One Million Years B.C. | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1966 |
Izenburua | One Million Years B.C. |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | fantasiazko filma eta abenturazko filma |
Iraupena | 96 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | One Million B.C. (en) |
Grabazio lekua(k) | Kanariak |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Don Chaffey (en) |
Gidoigilea(k) | Michael Carreras William Bast |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Michael Carreras |
Konpainia ekoizlea | Hammer Film Productions Seven Arts Productions |
Edizioa | Tom Simpson |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Mario Nascimbene |
Argazki-zuzendaria | Wilkie Cooper |
Argumentu nagusia | dinosauroa |
One Million Years B.C. (euskaraz K.a. Milioi Bat Urte) 1966ko Don Chaffey britainiar zinema zuzendariak zuzendutako abentura eta fantasiazko film bat da. Berez, 1940ko One Million B.C. filmaren berregokitzapena da. Raquel Welch, John Richardson, Percy Herbert, Robert Brown eta Martine Beswick aktoreek antzeztu zuten.
Hammer Film Productions ingeles ekoiztetxeak ekoiztu zuen eta Ray Harryhausenek dinosaurioen mugimenduen efektu bereziak stop motion teknikaren bidez burutu zituen. Filma Kanariar Uharteetan filmatu zen, hain zuzen ere, Lanzarote eta Tenerifen.
Raquel Welch aktorea bikinian agertzeak garaiko emakumeen ikur izateaz gain sex symbol mailara goratu zuen, hortik aurrera bere edertasuna zela eta, "gorputza" ezizen edo laudorioa jaso zuen. Adibidez, 1994ko The Shawshank Redemption filmean protagonistak bere espetxe gelako horma film honetako Raquel Welchen irudi batez apaindu zuen. Berez, Loanna protagonistaren papera lehenbizi jada garaiko sex symbol ospetsua zen Ursula Andress aktoreari eskeini zitzaion, baina eskatzen zuen soldata emango ez ziotela jakitean filmean parte hartzeari uko egin zion, orduan Welchek ordezkatu zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historiaurrean, gizakiak biziraupen senak bizirik mantentzen ditu, harrapakari handiagoekin eta beste gizaki tribu etsaiekin lehiatuz. Tribu hauetako batean Tumak (Robert Brown) John Richardson) bere klanetik kanporatua izan da, Harrien Herria, bere aita eta tribuko buruzagia den Akhobarekin ( borrokatu baita. Zenbait egunez bakar-bakarrik noraezean ibili ondoren, Oskolen Herri baketsuak salbatuko du, eta haien artean dagoela tribu honetako kide den Loanaz (Raquel Welch) maiteminduko da.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Raquel Welch: Loana
- John Richardson: Tumak
- Percy Herbert: Sakana
- Robert Brown: Akhoba
- Martine Beswick: Nupondi
- Jean Wladon: Ahot
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- One Million Years B.C. filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- One Million Years B.C. filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1966ko filmak
- Michael Carrerasek idatzitako filmak
- William Bastek idatzitako filmak
- Raquel Welchek antzeztutako filmak
- Percy Herbertek antzeztutako filmak
- Robert Brownek antzeztutako filmak
- Richard Jamesek antzeztutako filmak
- Michael Carrerasek ekoitzitako filmak
- Hammer Film Productionsek ekoitzitako filmak
- Seven Arts Productionsek ekoitzitako filmak
- Hammer Film Productions filmak
- Fantasiazko filmak
- 1960ko hamarkadako abentura filmak
- Historiaurrean girotutako filmak
- Dinosauroei buruzko filmak
- Berregokitzapen filmak
- Stop motion animazio filmak