One Piece

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Piraten banderetako ikurra One Pieceko Luffy protagonistaren lastozko kapelarekin

One Piece (japonieraz ワンピース, Wan Pīsu), Eiichirō Oda mangaka ospetsuak sortutako manga eta anime bat da. Sailak Monkey D. Luffy izeneko gazte baten istorioa kontatzen du, zeinak Shanks izeneko bere lagun piratak inspiratuta, Piraten Erregea izatea burutzeko bidaia bat hasten duen. Horretarako, aurreko piraten erregea izan zen Gol D. Rogerrek utzitako One Piece altxorra aurkitu beharko du.

Manga Shūeisharen Shōnen Jump aldizkarian argitaratzen da 1997tik eta dagoeneko 63 bolumen argitaratu ditu. Beste alde batetik, animea Toei Animationek ekoitzia da eta Fuji TVk ematen du 1999ko abuztutik, eta gaur arte 739 atal inguru ditu. Larp editores arduratzen da Argentinan argitaratzeaz. Planeta DeAgostini arduratzen da Espainian argitaratzeaz eta beste horrenbeste egiten du Toukan Argitaletxeak Mexikon. Eta, litekeenez, berrinprimaketa berri bat Vid Argitaletxe Taldean.

One Piece Shōnen Jump aldizkariaren historiako mangarik salduena da, zeinen 200 milioi ale baino gehiago saldu baitira dagoeneko. Gainera, 2007, 2008, 2009 eta 2010 urteetan mangarik salduena izan zen. Japoniako Kultura Agentziak Japoniako 50 manga eta animerik onenei buruz eginiko inkestan, One Piecek 11. postua lortu zuen. Animeak errekonozimenduak ere izan ditu. TV Asahik 2005ean argitaratutako rankingean (garai guztietako 100 animerik hoberenei buruzkoa) Japonian online eginiko inkesta batean oinarritua, One Piece 6. postuan sailkatu zen. Eiichiro Odak Dragoi Bola animearen eragin handia jaso du.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

One Piece piratei buruzko abentura bat da. Monkey D. Luffy (Luffy D. Monkey euskaraz, japonieraz abizena izenaren aurretik jartzeko dagoen ohituragatik) izeneko mutil baten istorioa da. Luffy zazpi urte zituenean, istripuz, Akuma no mi edo Deabruaren fruitu bat jan zuen, gomazko gizaki bihurtuz, baina igeri egiteko gai ez izatearen truke. Luffy, Shanks pirata ilegorriak inspiratua, hamar urte beranduago itsasoratu zen Piraten Errege bihurtzeko. Horretarako tripulazio egoki bat aurkitu beharko zuen, eta bere abenturan lagunduko zuten 9 pertsona (Cody ez da kontutan hartzen).

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Luffy: Piraten erregea bihurtuko dena. Manga eta animeko pertsonaia nagusia. Akuma no mi edo Deabruaren fruitua jan zuenetik gomazko gizon bihurtu zen eta horrela igeri egiteko gaitasuna galdu egin zuen. Oso ausarta da eta denbora pasa ahala gero eta indartsuagoa egiten da.
  • Zoro: Zororen ametsa munduko ezpatari onena izatea da. Hasieratik nortasun bakarti eta serioa dauka, baina beti oso leiala zaio bere kapitainari. 
  • Nami: Beti lapurtzeko joera dauka, dirua asko gustatzen zaio. Bere amets nagusia munduko mapa egitea da. Irla guztietako mapak egiten ditu eta itsasontziaren nabigatzailea da. 
  • Ussop: Oso beldurtia da. Beti edo ia beti gezurretan dabil. Hobeto egiten duen gauza urrunetik tiro egitea da. Horregatik, bere amets nagusia frankotiratzaile onena izatea da. 
  • Sanji: Sukaldari ona. Bere hankekin borrokatzen du. Emakumeak dira bere ahultasuna. Besteek bezala, berak ere badu amets bat, Old Blue aurkitzea. 
  • Choper: Elur orein bat da. Luffy bezala, deabruzko fruitu bat jan du eta gizaki baten gaitasunak ditu. Itsasontziaren medikua da. 
  • Robin: Iragan iluna du. Emakume oso misteriotsua da. Bere ametsa istorioak duen 100 urteko tartean zer gertatu zen jakitea da. 
  • Franky:  "Cyborg" perbertitu bat da. "Thousand Sunny" taldekideek duten itsasontziaren egilea da, beraz bere ametsa munduko zurgin onena izatea da. 
  • Brook: Eskeleto bat da. Itsasontziaren musikalria da eta bere ametsa Laboon izeneko bale batekin berrelkartzea da. 
  • Jinbei: Itsas marrazo bat da. Lehendik 7 sichibukay horietako bat zen eta baita Big Mom piraten taldekide ere.

Ahotsak eta bikoizketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesaila Irusoin estudioak bikoiztu zuen. Hemen bertan ageri diren aktore eta bikoizleen zerrenda[1][2]:

Pertsonaia Jatorrizko ahotsa Bikoizlea
Monkey D. Luffy Mayumi Tanaka Xabier Alkiza
Roronoa Zoro Kazuya Nakai Josu Mitxelena
Nami Wakana Yamazaki, Akemi Okamura Aintzane Gamiz
Ussop Kappei Yamaguchi Peio Artetxe
Sanji Hiroaki Hirata Iñigo Puignau
Tony Chopper Ikue Ōtani, Kazue Ikura Itziar Urretabizkaia
Nico Robin Yuriko Yamaguchi, Yuko Kobayashi
Coby Mika Doi Eba Ojanguren
Helmeppo Koichi Nagano Jose Ramon Larrea, Jose Manuel Goikoetxea
Shanks Shuichi Ikeda Kiko Jauregi
Morgan Kapitaina Banjō Ginga Jose Manuel Goikoetxea
Kuina Machiko Toyoshima Judith Huegun
Buggy Pailazoa Shigeru ChibaLady Alvida Jesus Izteta
Alvida Yoko Matsuoka Alazne Erdozia, Ana Bego Egileor
Merryren Arima itsasontziaren erreplika bat Odaiban, Tokio, 2003an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Taichisan (2012-07-27) «EUSKAL BIKOIZKETA: [ANIMAZIOA TELESAILA ONE PIECE»] EUSKAL BIKOIZKETA . Noiz kontsultatua: 2019-10-06.
  2. (Ingelesez) «One Piece» Behind The Voice Actors . Noiz kontsultatua: 2019-10-06.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]