One Piece (1999ko telebista saioa)
Itxura
| One Piece (1999ko telebista saioa) | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Sortzailea(k) | Eiichirō Oda |
| Izenburua | ONE PIECE |
| Jatorrizko hizkuntza | japoniera |
| Jatorrizko herrialdea | Japonia |
| Sasoi kopurua | 20 |
| Atalak | 1.100 |
| Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | abenturazko anime eta manga, komediazko anime eta manga, akziozko manga eta animea, time-travel television program (en) |
| Deskribapena | |
| Oinarritua | One Piece |
| Ekoizpena | |
| Konpainia ekoizlea | Toei Animation (en) |
| Emanaldia | |
| Jatorrizko igorlea | |
| Hasiera-data | 1999ko abenduaren 12a |
| Fikzioa | |
| Kontakizunaren tokia | One Pieceko mundua |
| Fikzio-unibertsoa | One Piece unibertsoa |
| one-piece.com | |
One Piece (japonieraz: ワンピース) Eiichiro Oda izeneko mangaka famatuak idatzitako izen bereko mangan oinarritutako telesaila da. Makusi plataformak animaziozko saioaren 156 atal euskarara bikoiztuta jarriko ditu.[1]
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Monkey D. Luffy pirata bihurtzeko itsasoratzen den mutil bat da, eta One Piece bilatzeko bere bidaian eskifaia bat biltzen du. Altxor hori aurkitzen duena Piraten Errege berria bihurtuko da.
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Monkey D. Luffy: Tripulazioko protagonista nagusia eta kapitaina da. Goma bezala luzatzeko gai da.
- Roronoa Zoro: Eskifaiko borrokalaria. Hiru ezpata erabiliz borrokatzen da.
- Nami: Tripulazioaren nabigatzailea. Mapetan eta kliman aditua da, eta dirua maite du.
- Usopp: Eskifaiako frankotiratzailea. Koldarra izaten da eta gezurti konpultsiboa.
- Sanji: Eskifaiako sukaldaria. Borrokalari handia ere bai, eta oso maitemindua.
- Tony Tony Chopper: Eskifaiako medikua. Gizakiek bezala ibiltzeko eta hitz egiteko gai den elur-oreina.
- Nico Robin: Eskifaiko arkeologoa. Munduan Poneglyphak irakurtzeko gai den pertsona bakarra.
- Franky: Eskifaiako arotza. Teknologian ezagutza handia duen ziborg bat da.
- Brook: Eskifaiako musikaria. Eskeleto bizi bat, txantxetan ibiltzea gustatzen zaiona.
- Jinbe: Eskifaiako lemazaina. Itsasoko Zazpi Gerlarien taldekoa zen gizon arrain bat.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «'Dragoi Bola' eta 'Txakur Patruila' laster iritsiko dira Makusi plataformara» Berria 2024-11-14 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |