Ongi etorriak euskal gatazkan
| Ongi Etorria | |
|---|---|
| Izen ofiziala | Ongi etorri. |
| Tokia | Euskal Herriko herri eta auzoak. |
| Antolatzailea | Hasiera batean EPPK eta herriko hainbeste jende anonimo. Gero talde anitzak. |
| Hasiera | Frankismoaren amaieratik (leku publikoetan). |
| Amaiera | Gaur egunera (leku pribatuetan). |
| Data | |
| Data | Presoa askatasuna lortzen zuen egunean bertan edo hurrengo asteetan. |
| Ospakizunak | Euskal preso (edo presoen) askatasuna ospatu. |
Ongi etorriak euskal gatazkan euskal preso politikoen alde egindako ekitaldiak dira. Legeen aldaketa eta gero, 2000. urtetik aurrera Espainiako Auzitegi Nazionalak aginduta, ikertutako (eta batzuetan zigortutako) ekintzak izan dira, “terrorismoaren gorazarre” edo “biktimen umiliazio” delituak direlakoan.
Lege eragozpen horiek hasi zirenetik, harrera hitza ere erabili izan da ongi etorriak edo horien moldaketa bat adierazteko.
Testuingurua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ongi etorria izena eman zaie historikoki ETAko preso edo euskal gatazkarekin lotutako preso ohiei egiten zaizkien harrera publikoei. Ekitaldi horiek Euskal Herriko hainbat herritan egin izan dira, preso bat kartzelatik ateratzen zenean edo espetxe-baimena jasotzen zuenean[2]. Honekin lotuta, kontuan hartu behar da gehienetan hirugarren gradua jasotzen ez zutenez, preso hori herritar askok aspaldiko partez ikusten zuten lehenengo aldia zela.
ETArekin lotutako milaka pertsona atxilotu edo espetxeratu zituzten hamarkadetan zehar. Preso horien inguruan sortu zen presoen aldeko mugimendu sozial eta politikoa, eta horren barruan kokatzen dira “ongi etorri” deituriko harrerak.
Ongi etorrien ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ongi etorriak herri edo auzo mailako ekitaldi publikoak izan ohi ziren. Batzuetan pankartak, musika, bertsoak, aurreskuak edo kalejirak egiten ziren preso ohia jasotzeko. Sarritan egun horretan bazkari herrikoi bat ospatzen zen herriko leku publiko batean, frontoian esaterako.
Ikuspegi sozial eta politikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antolatzaileen arabera, ongi etorriak besteak beste presoen sufrimendua eta sakabanaketa politika salatzeko modu bat ziren. Testuinguru honetan, bereziki ezker abertzalearen zati handi batentzat, presoen eskubideen eta euskal gatazkaren ondorioetako bat da eta bere herri edo auzoan falta izan direnei maitasuna eta elkartasuna helarazteko era bat.
Bestalde, ETAko biktimen elkarte eta erakunde askoren arabera, Covite esaterako, terrorismoaren gorazarre edo biktimen umiliazio moduan bizi izan dira. Baita ere espainiar askoren, unionisten eta biktimen erakundeen arabera, ekitaldi horiek “espazio publikoan egindako omenaldi politikoak” dira[3].
2021, ongi etorri publiko jendetsuetatik pribatuetara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiz eta egunkari batzuetan (besteak beste El Paísen)[4], "ongi etorriak" indiferentziaz bizi zirela ziurtatu[5], gero eta presio gehiago jasotzen zeuden. 2000. urteko legea eta hurrengo urteetan egin zituzten legeen ondorioz, antolatzaileentzat eta ospakizuna egin nahi zutenentzat gero eta arriskutsuagoak bihurtu ziren horrelako ekitaldiak[6][7].
Besteak beste honen ondorioz, 2021ean, ETAko presoen kolektiboak (EPPK) komunikatu baten bidez eskatu zuen harrera publiko masiboak amaitzeko. Kolektiboak aitortu zuen ekitaldi horiek “mina” eragiten zietela biktimei, eta etorkizunean ekitaldi pribatuagoak egitearen alde azaldu zen[8].
Prentsaren arabera, erabaki hori presoen barruko eztabaida luze baten ondorio izan zen[9].
Eztabaida juridikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako legerian ez dago “ongi etorriak” izenarekin debekatutako delitu zehatzik. Hala ere, hainbat kasutan Espainiako Auzitegi Nazionalak ikertu ditu ekitaldi horiek, “terrorismoaren gorazarre” edo “biktimen umiliazio” delitu posibleengatik[10].
Epaitegiek ez dituzte kasu guztiak berdin interpretatu. Batzuetan adierazpen askatasunaren eta terrorismoaren gorazarrearen arteko mugak eztabaida juridiko eta politikoa sortu du[11].
Noiztik zigorrak?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Ongi etorri" ekitaldiengatiko zigor zehatzak ezarri dituzten bide nagusiak bi dira, lehena Dena da ETAren kontzeptuaren hasieran: Zigor Kodearen bidez 2000. urtetik aurrera (bereziki terrorismoa goratzearen delituagatik) zigorrak zehaztuz joan zirenean[12][13] . Bigarrena, bide administratibotik Euskadiko Biktimen Legearen bidez 2019tik aurrera[14].
Urteetan zehar (eta gaur egun ere), Espainiako Audientzia Nazionalak artikulu horiek erabili ditu ongi etorrien antolatzaileak ikertzeko eta zigortzeko, ekitaldi horiek biktimak umiliatzen dituztela ebazten badu.
Zigor motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zenbait kasutan kartzela zigorra jaso ahal dute "ongi etorri"en antolatzaileek. Baita ere, isun ekonomiko zehatzak (5.000 eurotik 150.000 eurora artekoak) daude.
2019ko urrian, Eusko Legebiltzarrak Terrorismoaren Biktimak Aitortzeko eta Babesteko Legea aldatu zuen. Aldaketa horren bidez, arau-hauste administratibo bihurtu zen espazio publikoetan biktimak umiliatzen dituzten ekitaldiak egitea. Horren ondorioz, Audientzia Nazionaletik igaro gabe, Jaurlaritzak zuzenean isun ekonomikoak jarri ditzake.
Adibide bat
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Epaiketak eta akordioak: Audientzia Nazionalak hainbat antolatzaile eta parte-hartzaile ikertu eta zigortu ditu. Esaterako, Sortuko eta ezker abertzaleko hainbat kidek biktimak umiliatu izana aitortu behar izan dute kartzela zigorrak saihesteko akordio judizialetan[15]. Manuel García Castellón epailearen ustez, sei akusatuek preso ohiei ongi etorriak egiteko 120 ekitalditik gora antolatu zituzten 2016 eta 2020 artean, eta horrekin biktimak umiliatzeko delitu jarraitua eta terrorismoa goratzea leporatzen zizkien[16][17].
2026ko legegintza-ekimenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako Senatuan, 2026ko udaberrian, PP alderdiak bultzatutako lege bat onartu zen Espainiako Senatuan. Lege horren helburua espazio publikoetan euskal presoen aldeko omenaldiak egiteagatik 150.000 eurorainoko isun administratiboak ezartzea da, zigor-arlotik kanpoko debeku eta zigor tresna zehatz bat sortzeko[18].
Berangokoen makroepaiketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2026an egindako "Ongi etorri" bati buruzko epaiketa bat izan zen. Epaiketari aurre egiteko, "Berangokoak aske, ongi etorriak libre!" ekimena martxan jarri zen. 2026ko ekainaren 8an hasi eta hiru aste iraun zuen makroepaiketan, Ibai Aginaga preso ohi berangoztarra eta, 2022ko martxoan, haren omenez antolatutako ongi etorrian parte hartu zuten hamabost lagun epaitu zituzten, terrorismoari gorazarre egitea leporatuta.[19]
Fiskaltzak 36 urte arteko espetxe zigorra, 171 urteko inhabilitazioa eta 75.000 euroko isuna eskatu zuen hamasei auzipetuentzat. Epaitu zituzten arteko bederatzi preso ohiak ziren eta, horrexegatik, haientzako espetxe zigorra bete behar izateko arriskua benetan handia izan zen[19]. Nahiz eta azkenean absolbituak izan, adibide honek argi utzi zuen ekitaldi mota hauek ekarri ahal zituen arriskuak antolatzaileentzat.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Igone Elorriaga aske geratuko da fidantzapean|https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/pdfa/?data=1999-02-12&orria=010&zenb=WEhRRGMySkNLbWdLL2h2bmtOS2lwZz09
- ↑ ideos de Raúl López Romo|https://glosariovt.com/glosario-vt/ongi-etorris/?utm_source=chatgpt.com
- ↑ Los 'ongi etorri' a los presos de ETA: el camino hasta el reconocimiento del “dolor” de las víctimas|https://www.eldiario.es/euskadi/ongi-etorri-presos-eta-camino-reconocimiento-dolor-victimas_1_8538248.html?utm_source=chatgpt.com
- ↑ La indiferencia después del ‘ongi etorri’ al etarra|https://elpais.com/elpais/2018/03/22/opinion/1521728799_568191.html
- ↑ La indiferendia después del "ongi etorri" al etarra.|http://extranet.fundacionfernandobuesa.com/download/docs/pelpais_d0008434.pdf
- ↑ El Gobierno vasco incorpora su "preocupación" por los 'ongi etorris' y señala a Bildu en su plan de convivencia|https://www.elmundo.es/pais-vasco/2021/09/21/6149ba5521efa08f098b4637.html
- ↑ El Gobierno vasco prohibe el recibimiento al ex preso de ETA Iñigo Muerza|https://www.eldiario.es/la-rioja/el-gobierno-vasco-prohibe-el-recibimiento-al-ex-preso-de-eta-inigo-muerza_1_11004179.html
- ↑ EPPK zanja la polémica de los ongi etorris: «Queremos ser recibidos de modo privado y discreto»|https://www.naiz.eus/es/info/noticia/20211129/eppk-zanja-la-polemica-de-los-ongi-etorris-queremos-ser-recibidos-de-modo-privado-y-discreto
- ↑ El fin de los ‘ongi etorri’ llegó tras dos años de debate de los presos de ETA|https://elpais.com/espana/2021-12-05/el-fin-de-los-ongi-etorri-llego-tras-dos-anos-de-debate-de-los-presos-de-eta.html?utm_source=chatgpt.com
- ↑ Detenidos dos históricos de ETA por organizar ongi etorris a presos|https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/politica/2021/06/30/detenidos-historicos-eta-organizar-ongi-3682036.html?utm_source=chatgpt.com
- ↑ Auzitegi Nazionalak ebatzi du 'Gora ETA' idaztea ez dela «terrorismoa gorestea»|https://www.berria.eus/euskal-herria/auzitegi-nazionalak-ebatzi-du-gora-eta-idaztea-ez-dela-terrorismoa-gorestea_2116945_102.html?utm_source=chatgpt.com
- ↑ Ley Orgánica 7/2000, de 22 de diciembre, de modificación de la Ley Orgánica 10/1995, de 23 de noviembre, del Código Penal, y de la Ley Orgánica 5/2000, de 12 de enero, reguladora de la Responsabilidad Penal de los Menores, en relación con los delito|https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2000-23659
- ↑ Ley 4/2008, de 19 de junio, de Reconocimiento y Reparación a las Víctimas del Terrorismo.|https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2011-14348
- ↑ Ley 5/2019, de 4 de abril, de modificación de la Ley 12/2016, de 28 de julio, de reconocimiento y reparación de víctimas de vulneraciones de derechos humanos en el contexto de la violencia de motivación política en la Comunidad Autónoma del País Va|https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2019-6567
- ↑ La Fiscalía pide hasta dos años y nueve meses de cárcel para los 17 acusados de ensalzar a ETA en un 'ongi etorri'|https://www.rtve.es/noticias/20240418/fiscalia-pide-hasta-dos-anos-nueve-meses-carcel-para-17-acusados-ensalzar-a-eta-ongi-etorri/16066080.shtml
- ↑ Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei “ongi etorri” ekitaldiak antolatzeagatik|https://www.argia.eus/albistea/sortuko-sei-kide-epaituko-dituzte-euskal-presoei-ongi-etorri-ekitaldiak-antolatzeagatik?mtm_campaign=HariaRSS
- ↑ Los organizadores de un centenar de ‘ongi etorri’ reconocen el “sufrimiento causado” a las víctimas de ETA|.https://elpais.com/espana/2025-06-23/los-organizadores-de-un-centenar-de-ongi-etorri-reconocen-el-sufrimiento-causado-a-las-victimas-de-eta.html?utm_source=chatgpt.com
- ↑ El Senado abordará el miércoles la ley del PP para sancionar los 'ongi etorris' con multas de hasta 150.000 euros|https://www.democrata.es/politica/el-senado-abordara-el-miercoles-la-ley-del-pp-para-sancionar-los-ongi-etorris-con-multas-de-hasta-150-000-euros/
- 1 2 Piden 60.000 euros de indemnización tras ser multados por organizar un 'ongi etorri' a un ex preso de ETA en Berango|https://www.elcorreo.com/politica/piden-60000-euros-indemnizacion-tras-multados-organizar-20260209125536-nt.html
