Edukira joan

Onintze Garrido Marcos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Onintze Garrido» orritik birbideratua)
Onintze Garrido Marcos

Bizitza
JaiotzaBeasain, 2000ko urriaren 19a (25 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakgizarte-antropologia eta irakaslea

Onintze Garrido Marcos (Beasain, Gipuzkoa, 2000ko urriaren 19a) gizarte antropologoa eta bigarren hezkuntzako filosofiako irakaslea da batxilergoan.[1] Horrez gain, panderojolea ere bada, hainbat herri ekimen eta jardueratan parte hartuz.

Gizarte Antropologian graduatua da eta hainbat ikerketa etnografiko gauzatu ditu bere ikerketa-ildo nagusiak euskal kultura eta hezkuntza izanik. Gradu Amaierako Lana Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) egin zuen, euskal kulturaren auzia genero-sistemen ikuspegitik aztertuz Pio Perez Aldasoro antropologiako katedradunaren zuzendaritzapean.

Gainera, bere ibilbidean zehar hainbat ikerketa eta proiektu pedagogiko garatu ditu, bereziki bere diziplinaren eta hezkuntzaren arteko loturak aztertuz. Master Amaierako lana Beasaingo Ikastolan gauzatu zuen, antropologia hezkuntza-esparruan nola eta zer modutan txerta daitekeen ikertzeko helburuarekin. Hezkuntza Zientzietan eta Filosofian doktorea eta Zuzenbidean doktorea den Miguela Domingoren gidaritzapean egin zuen master amaierako lana .[2]

Garazi Garridok eta haren ahizpa Onintzek Gizakari proiektua sortu dute, gizartean antropologia ezagutzera emateko helburuarekin, batez ere nerabeen artean. Euskal Herriko hezkuntza sistema begirada antropologiko kritiko batetik ikertzea eta eraldatzea du Gizakarik helburu. Ekitaldiak antolatzen eta sare antropologiko bat sortzeko proiektua garatzen ari dira, antropologian eta hezkuntzan interesa dutenen artean talde ireki bat osatzeko, antropologo sare bat alegia.[1]

« Antropologiaren bazterketa gizarte osoaren galera dakar. »
Onintze Garrido

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 Urteaga, Lide Egizala. (2025-07-21). ««Gure diziplinaren bazterketa gizarte osoaren galera da»» Berria (kontsulta data: 2026-02-11).
  2. «Zientziaroa 2025 - igartza :: monumentu multzoa ::» www.igartza.eus (kontsulta data: 2026-02-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]