Onna-musha
Onna-bugeisha (japonieraz: 女武芸者 ) edo onna-mushak Japon feudalean izandako emakume gerrari samuraiak ziren.[1]
Bushi (‘samurai’) klaseko emakumeak ziren eta gerra garaian haien etxea, familia eta ohorea babesteko armak erabiltzen irakasten zieten.
Ez ziren oso ugariak, baina antzinako Japonen pertsonaia garrantzitsuak eta ikonikoak izan ziren.
Haietako ezagunenen artean zeunden, Jingū enperatriza, Tomoe Gozen, Nakano Takeko[1] eta Hojo Masako.[2]
Armak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizon samuraiek erabili ohi zuten katanaren ordez, onna bugeishek naginata erabiltzen zuten: punta kurbatudun lantza antzeko arma. Luzea zen eta, beraz, indar eta tamaina handiagoa zuen pertsona baten aurka borroka egiteko egokia zen, distantzia mantenduz borroka eginez. Gainera, yariaren forma antzekoa du eta, beraz, egokia da aurrez aurre borroka egiteko, bai eta zalditeriaren kontra. Emakume samuraiek erabili zutenez, emakume gerrariaren sinbolo bihurtu da. Edo garaian zehar naginata erabiltzen ikasteko eskola ugari emakumeek sortu eta izan zituzten.
Onna-mushek distantzian erabil daitezkeen beste armak ere erabiltzen zituzten, hala nola, arkua eta geziak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Women Warriors of Japan: Early History». Archivado desde el original el 27 de marzo de 2012. Consultado el 18 de enero de 2010.. (Noiz kontsultatua: 2010-01-18).
- ↑ Hojo Masako. (Noiz kontsultatua: 2021-09-13).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Szczepanski, K. (2009). Samurai Women of Japan. Library of Congress Prints Collection. About.com: Asian History. 3 December 2009.
- Beasley, W.G. (1999). The Japanese Experience: A Short History of Japan. University of California Press.
- Amdur, Ellis. (2009). Women Warriors of Japan: The Role of Arms-Bearing Women in Japanese History'.' Koryu Books, 2009.