Edukira joan

Ontzi-enpresa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nippon Yusen Kaisha ontzi-konpainia

Ontzi-enpresa[1] edo ontzi-konpainia[2] merkataritzako zenbait itsasontziren jabe den konpainia da.[3] Merkataritzako ontzi propioak edo errentan hartutakoak erabiliz bidaiarien edo salgaien itsas garraioan aritzen den pertsona juridikoa da. Era berean, ontzi-jabea da lan horiek egiten dituen enpresaria.

Ontzi bat bere kontura eta arriskutik ustiatzen duen ontzi-enpresa, ontziaren jabea izan ala ez, armadore deitzen da. Sarritan, «ontzi-jabe» eta «armadore» terminoak berdin erabiltzen dira.

Lineako itsas garraioko konferentzia[2] hainbat ontzi-enpresen talde bat da, eta ados jartzen dira linea jakin bateko itsas trafiko erregularraren zerbitzua eskaintzeko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Elhuyar Hiztegia
  2. 1 2 Euskalterm: [Itsas Zuzenbidea Hiztegia] [2004]
  3. ↑ Euskalterm: [Garraioa eta Logistika Hiztegia] [2017]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Garraioa Artikulu hau Garraioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.