Sarbide ireki

Sarbide irekia edo Open access online eskuragai, doan eta copyrightaren muga gehienetatik libre dagoen literatura zientifiko-akademikoari deritzo. Zientzia irekiaren aterkipean kokatzen den mugimendua da. Ikerketa zientifikoaren eta jarduera akademikoaren emaitza diren hainbat dokumentu mota jarri daitezke irekian eskuragarri: ikerketa-datuak, txostenak, tesiak, liburu kapituluak eta monografiak.
Sarbide irekia Interneten zabalkundearekin batera sortu zen. Mugarritzat jotzen da 2001ean argitaratu zen PLOS Open Letter[1] dokumentua. Sarbide irekiak bi ezaugarri ditu: doan izatea batetik; eta askea izatea bestetik. Askea izateak erabilera eskubide osagarriak aitortzen ditu, eta sarritan, Creative Commons lizentzien bidez adierazten dira. Mugimedua definitzen duten beste oinarrizko dokumentuak dira, Budapesteko adierazpena[2], Bethesdako adierazpena, sarbide irekiko argitalpenari buruzkoa[3] eta Zientzietan eta humanitateetan ezagutza modu irekian eskuratzeari buruzko Berlingo adierazpena[4]. Adierazpen horren multzoari "BBB adierazpenak" izena ematen zaie.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egindako ahaleginak Internet baino lehen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Interneta gure gizartean sartu baino lehen, hainbat eredu proposatu ziren ikerketa akademikora sarbidea errazteko.
Ordaidu gabeko eredu baten lehenengoetariko babeslea izan zen Leó Szilárd. Kalitate eskaseko argitalpenen kopurua murrizteko, proposatu zuen, brometan, zientzialari bakoitzak, bere karrera hastean, jaso behar zituela 100 txartel bere argitalpenak ordaintzeko. Egungo ikuspegitik gertuago egon zen, "Common knowledge" ekimen. Informazioa elkartrukatzeko saiakera bat izan zen, Brower Murphyk sortua, The Library Corporation-eko kidea eta sortzaileetako bat.[5] Hind Swaraj, Mahatma Gandhi-ren 1909ko publikazio bat, Indiaren askatasunerako mugimenduaren oinarri intelektualetako bat da. Liburua ingelesera itzuli zen, haserako orrian lelo hau jarri zioten: "NO Rights Reserved" (Eskubide pribaturik gabekoa).
Open Acess mugimendu modernoa (mugimendu soziala moduan) 1950ko hamarkadan hasi zen, Letterist International artisten eta kulturgileen kolektiboaren baitan. Potlatch aldizkaria argitaratzen zuten eta bertan dena domeinu publikoan zegoen. Letterist taldea Internazional Situazionista mugimendua bihurtu zenean, Guy Debordek Patric Straram-i idatzi zion: “Internazional Situazionistak argitaratzen duen material guztia, printzipioz, denek erabil dezakete, baita jabetzaren errekonozimendua egin gabe ere, jabetza literarioaren kezkarik gabe”. Hori mugimenduak sustatzen zuen "détournement (desbideratzea)" errazteko egin zuten.[6]
Askoz ospetsuagoa egin zen 1990ko garaian, Informazioaren Aroa zabaldu zenean. Internetaren zabalkuntzarekin eta datu elektronikoak kopiatzeko eta kargu barik hedatzeko aukerarekin, sarbide librea bultzatzeko argumentuek bestelako garrantzia hartu zuten.
Sarbide irekiaren hastapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarbide irekiaren sorreraren eragile nagusiak Interneten sorrera, digitalizazioa eta paperezko aldizkarien krisia izan ziren.
1990eko hamarkadaren hasieran, argitaletxe akademikoak gero eta kezkatuago zeuden argitalpen "serieko argitalpen krisarekin".[7] Aldizkarien harpidetzak urtean % 10 inguruan igotzen ziren prezioan eta liburutegien aurrekontuek ez iren nahikoa harpidetza guztiak ordaindu ahal izateko. Aldizkari baten prezioa igotzen zen bakoitzean, liburutegi batzuek harpidetzak bertan behera uzten zituzten. Horren ondorioz, editoreek are gehiago garestitzen zituzten prezioak, eta horrek beste ezerezte-erronda bat eragiten zuen. Gurpil zoro bat zen, askoren ustez 350 urteko argitalpen akademikoen sistema suntsitzearekin mehatxatzen zuena. 1998. urtean; ondorioz, harpidetzei eutsi ahal izateko, liburutegiek, lehen aldiz, aurreko urtean baino diru gutxiago erabili behar izan zuten liburuak erosteko. 1998an, batez beste, liburutegiek 1986an baino % 152 gehiago gastatu zuten % 7 titulu gutxiago erosteko.[8]
1996. urtean Academic Press-ek (AP) lehen aldiz Big Deal delakoa martxan jarri zuen. Sistema berriarekin, editoreek aldizkari elektronikoen pakete handien lineako harpidetzak saltzen zituzten, eta gaur egun, akademikoen ikerketa-literatura bete akademikoen esku jartzeko bide nagusia da.[9] Baina, banako aldizkarien prezioa baxuagoa dela argudiatzen den arren, kontsulta bakoitzaren kostua ez da jaisten. Sortaren kostua liburutegiak hasiera batean erosiko lituzkeen aldizkarien harpidetzen kostua baino handiagoa da. Gainera, argitaletxeen kontzentrazio prozesua areagotzen du, argitaletxe txikiak lehiatzeko desabantailan jarriz. Negozio-eredua arrakastatsua izan da eta argitaletxe handienek bere egin dute. Aukera horiek agertu ziren, hain zuzen ere, aldizkarien eta artikuluen produkzio kantitateak gora egiten ari zenean; Hala ere, aldizkari bakoitzaren batez besteko kostua handitzen joan. Argitaletxeen konponbidea sarbide mugatua izan zen.

Aldi berean, teknologiak aurrerapauso handi bat egin zuen sarbide librean, eta ia denon eskura egoten hasi zen, lehenengo aldiz. Liburutegiek eta liburuzainek zeregin garrantzitsua izan dute sarbide irekiko mugimenduan, eta irakasleak eta administratzaileak izan ziren lehenak argitalpen seriatuen krisiaz ohartarazten. 1997an, Association of Research Libraries erakundeak Scholarly Publishing and Academic Resources Coalition (SPARC) sortu zuen, liburutegi akademikoen eta ikerketa-liburutegien eta beste erakunde batzuen arteko aliantza, krisiari aurre egiteko eta aukerak garatu eta sustatzeko, hala nola sarbide irekia.[10]
Lehenengo sarbide libreko argitalpenak sarean (gero “sarbide libreko aldizkariak” izena izango zutenak) 80ko hamarkadaren amaieraren eta 90ko hamarkadaren hasieraren artean agertu ziren. Aldizkari horiek, normalean, borondatezko lana eta jada existitzen ziren azpiegiturak erabiltzen zituzten (korreo elektronikoa edo berrien taldeak), eta inolako irabazi-asmorik gabe garatzen ziren. Horrelakoak izan ziren, adibidez: Bryn Mawr Classical Review (Pensilvaniako unibertsitateak argitaratua), Postmodern Culture (Johns Hopkins unibertitaearena) eta beste.[11]
Ziurrenik, sarbide irekia eskaintzen zuen lehen liburu-argitaletxea Estatu Batuetako National Academies Press izan zen, Zientzien Akademia Nazionalaren, Medikuntzako Institutuaren eta Akademia Nazionalen beste adar batzuen editorea. 1994az geroztik, beren liburuen testu osoen online doako edizioak eskaintzen dituzte, arrazoizko prezioa duten inprimatutako edizioekin batera, eta lineako edizioek inprimatutako edizioen salmentak sustatzen dituztela baieztatzen dute. 2006ko ekainean 3.600 liburu baino gehiago zeuden online, orriak begiratu, bilatu eta irakurtzeko.
1996an, Ajit Varkik, Journal of Clinical Investigation aldizkariko erredaktore buruak, webean sarbide libreko lehen aldizkari biomediko garrantzitsua argitaratu zuen.[12] Varkik hauxe idatzi zuen: "Gaur egungo auzia da erabiltzaileei nola kobratu behar zaien behar bezala sarbide elektroniko honengatik. JCIren irabazi-asmorik gabeko izaerak irtenbide benetan berritzaile bat kontuan hartzea ahalbidetzen du: inori ez kobratzea inola ere! "[13] Eremu biomedikoan sarbide irekiko argitalpenean beste aitzindari batzuk BMJ, Journal of Medical Internet Research eta Medscape izan ziren, 1990eko hamarkadaren amaieran sortu edo libreki eskuragarri jarri zirenak.[14]
Lehenengo sarbide libreko zientziazko artxiboa arXiv.org izan zen, 1991ean;[7] Hasieran, fisikarientzako aurre-inprimatze zerbitzu izan zen eta horren aitzindaria Paul Ginsparg izan zen. Fisikan auto-artxibatzea ohiko aktibitatea bilakatu da, bereziki fisikaren espezialitate batzuetan, adibidez, energia handizko fisikan, non auto-artxibatze tasa %100ekoa da. Energia handizko fisikan aurre-inprimatzearen kultura existitzeak ahalbidetu zuen arXiv artxiboaren arrakasta.[15] Gaur egun arXiv artxiboaren barruan hainbat diziplina aurkitu ahal dira: informatika, matematika, zientzia ez-jarraitua, biologia kuantitatiboa, finantza kuantitatiboak eta estatistika. Fisikazko bi editore nagusiek, American Physical Society eta Institute of Physics Publishing, esan dute arXiv-ek ez duela inolako eraginik izan fisikazko aldizkarien harpidetzetan.[16]
Informatikariak beren FTP guneetan artxibatzen zituzten bere lanak, eta gero, beren webguneetan, fisikariak baino lehenagotik, laurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran CiteSeer artikuluak biltzen hasi zenean agerian geratu zen bezala.
CiteSeer artxibategi informatiko bat da, Google estiloan informatikako webguneen informazioa eta erakundeen errepositorioak biltzen dituena, eta arXiv artikuluen ia bikoitza dauka. 1944ko “Subversive Proposal”-en (Proposamen Iraultzailea)[17] helburua auto-artxiboa beste diziplina guztietara hedatzea izan zen; Horrela sortu zen CogPrints (1997), eta, azkenean, 2000. urtean, GNU Eprints.org software generikoa, Open Archives Initiative (OAI) ekimenarekin bateragarria zena.[18]
1997an, Estatu Batuetako Medikuntza Liburutegi Nazionalak (NLM) Medline sortu zuen, munduko medikuntzazko literaturaren aurkibide osatuena.[19] Gainera, aipatutako PubMed-en erabilgarri zegoen, eta dago oraindik, dohainik. Nahiz eta aurkibideak ez diren Open Access mugimenduaren foko garrantzitsuena, Medline garrantzitsua izan zen beste modu bat planteatu zuelako zientziazko literatura erabiltzeko publikoaren aldetik, eta ez bakarrik profesionalen ikuspegitik. The Journal of Medical Internet Research (JMIR), medikuntzazko sarbide libreko lehenengoetariko aldizkaria, 1998an sortu zen eta bere lehenengo argitalpena 1999an izan zen.
1998an American Scientist Open Access Forum (Zientzialari Estatubatuarren Sarbide Libreko Foroa) sortu zen. Humanitate gaia jorratzen zuen lehenetariko sarbide libreko aldizkaria izan zen "CLCWeb: Comparative Literature and Culture", Albertako Unibertsitatean sortuta 1998an. Bere lehenengo argitalpena 1999ko martxoan izan zen, eta 2000 urtetik aurrera Purdue University Press-ek publikatzen du.
1999an, NIH-ko Harold Varmus-ek E-biomed aldizkaria proposatu zuen. Aldizkari elektroniko, partekatzen zuena aurre inprimaketa (preprint) artikuluen zerbitzari bat eta parekoen ebaluazioa zuten beste artikulu batzuekin elkartuz. Azkenean, E-biomed-ek argitaratu zen foramtu berrikusian, PubMed Central izenarekin eta postprint (inprimatu ondorengoa) artxibo bezala.[20]
1999an ere Open Archives Initiative eta metadatuak biltzeko bere OAI-PMH protokoloa, helburu batekin osatu zen: online fitxategiak elkar eragingarriak izan zitezela.
2000ko hamarkada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarbide irekiko aldizkarien kopurua % 500 hazi zen 2000-2009 hamarkadan. Era berean, sarrera irekiko egunkari bakoitzeko urtean argitaratzen ziren artikuluen batez bestekoa 20tik 40ra igo zen aldi berean, eta horrek esan nahi du sarrera irekiko artikuluen kopurua % 900 igo zela hamarkada horretan.[21]
2000.urtean, orduko Current Science Group taldeak BioMed Central (BMC) sortu zuen, sarbide irekiko argitalpenetan espezializaturiko Britania Handiko editorial zientifikoa izan zena.[22] 2013ko urritik geroztik, BioMed Central-ek 250 aldizkari baino gehiago argitaratu ditu.[23]

2001ean, mundu osoko 34.000 akademikoek,[24] “editore zientifikoentzako karta irekia” sinatu zuten; on-line liburutegi publikoko bat eskatzeko. Liburutegiak argitaratutako medikuntza bizitzaren zientzien eremuko ikerkuntzak eta eztabaida akademikoen eduki osoak eskaini beharko lituzke, sarbide librearen bitartez eta ikertzeko eskubide osoarekin.[25] Karta sinatu zuten zientzialariek, edukiak sarrera librea ez zuten aldizkarietan ez argitaratzera eta ez ebaluatzera konprometitu ziren. Horrek Public Library of Science (PLoS) erakundea eratzea ekarri zuen. Hala ere, zientzialari gehienek, sarbide ez libreko aldizkarietan publikatzen eta artikuluen ebaluazioak egiten jarraitu zuten. PLoS-ek sarbide irekiko argitaletxea bihurtzea erabaki zuen. Kalitate oneneko espektro zientifikoan lehiatzeko helburuarekin; argitaratzaile komertzialekin eta loratzen hasitako sarbide libreko beste aldizkari batzuekin. Kritikoek argudiatu dute 10milioi dolarreko diru laguntzarekin hornitutako PLoS-ek, sarbideko libreko argitalpen txikienekin lehiatzen duela, jatorriz sustatu nahi zuena suntsituz.
Sarbide irekiaren inguruko lehen adierazpen internazional garrantzitsua Open Society Intitute-en eskutik eman zen 2002ko otsailean: Budapesteko adierazpena. Adierazpenak sarbide irekiaren inguruko lehen definizioa eman zuen, eta gero, bi adierazpen jarraitu zizkioten: 2003ko ekainean, sarbide libreko argitalpenen inguruko Bethesda-ko adierazpena eta 2003ko urrian, Gizarte Zientzien sarbide librearen inguruko Berlingo adierazpena. 2003an baita, Gizarte Informazioaren inguruko Munduko Gailurrak, bere Printzipio eta Ekintza Planen adierazpenean sarbide irekia barneratu zuen.
2006an, John Cornyn eta Joe Lieberman senatariek, ikerketa publikoaren sarbiderako lege federala barneratu zuten Amerikako Estatu Batuetako kongresuan.
2008an, Ajit Varkik Cold Spring Harbor Laboratory Press eta David Lipmanekin batera lan egin zuen, eta lehen eredu bideragarria sortu zuten Open Access testu-liburu handi baterako, bertsio inprimatu bat eta National Center for Biotechnology Information (NCBI) web gunean ostatua zegoen sarbide libreko online edizio bat konbinatuz: Essentials of Glycobiology-ren 2. edizioa. NCBI-n aurkitzen den sarbide libreko testuliburu garrantzitsuenetako lehen eredu bideragarria sortu zuten.
Humanitateen eremuko sarbide libreko monografiak publikatu ziten lehen editorea re.press izan zela esan dezakegu, bere lehen lana 2008an argitaratu zuena. Bi urte geroago, 2010ean, Open Humanities Press sortu zen, Humanitateetako monografiei dedikaturiko beste editore bat. 2015ean, Open Library of Humanities sortu zuten.
2008an baita, The advanced computing systems association (USENIX), informatika sistema aurreratuen elkarteak, sarbide libreko politika inplementatu zuen bere konferentzia aktendako. 2011an, audio grabazioak eta aurkezpen bideoak erantsi zituzten.
2010eko hamarkada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2013an, Barack Obamaren Politika Zientifikoko eta Teknologikoko bulegoaren zuzendari John Holdren-ek memoranduma sortu zuen eta Amerikako Estatu Batuetako Agentzia Federalei ikerketa eta garapen gastuetan 100 milioi dolar baino gehiago zuzendu zituen, sei hilabeteko planak garatzeko helburuarekin. Plan horren helburua, fondo federaleko emaitzak argitaratu eta hurrengo urtean jendeari dohainik eskaintzea zen.[26][27] 2015eko martxoan, bi agentziek jakitera eman zituzten beren planak : Energia Departamentuak[28] eta National Science Foundation-ek.[29]
2013an, Erresuma Batuak Ingalaterrarako Hezkuntza Finantzatzeko Goi Kontseiluak (HEFCE) agindu bat onartzea proposatu zuen. Agindu horren arabera, 2014tik aurrera aurkeztutako peer-review aldizkariko artikulu guztiak egilearen gordailu instituzionalean utzi behar dira argitaratzeko onartu eta berehala, kontuan hartu gabe artikulua harpidetza-aldizkari batean edo sarbide irekiko aldizkari batean argitaratzen den. HEFCEk ez du aldizkari jakin batekiko lehentasunik adierazten, ez du eragozpenik jartzen autoreek aukeratutako medioari eta berehalako biltegiratzea eskatzen du, kontuan hartu gabe argitaratzaileak maerkataritza-bahiketa bat ezartzen duen gordailurako sarbidea ireki daitekeen egunean..[30][31] HEFCE/REF proposamenak, Research Councils UK-ren (RCUK) agindua osatzen du osatzen du. Agindu horretan, RCUK-ren finantzatutako artikulu guztiak artikulu guztiak publikatu eta sei hilabeteren ostean sarbide librean egotea behartzen duena (12 hilabete arte eta giza zientzien inguruko artikuluentzat).[32]
HEFCE-k diru laguntzak eman zizkien Pilot Collection of Knowledge Unlatched erakundean (Giza zientzietako monografiak sarbide librekoak bilakatzeko helburua duen irabazi asmorik gabeko erakundea) parte hartu nahi zuten Ingalaterrako unibertsitateei.[33] Pilot Collection deritzon proiektua 2013ko urria eta 2014ko otsaila tartean garatu zen eta mundu osoko 297 liburutegi eta instituzioak, 28 tituluren desblokeoan parte hartu zuten.[34]
2013ko irailaren 13an,[35] Nekazaritza Ikerketen Indiako Kontseiluak (ICAR) bere argitalpenentzako sarbide libreko politika bere egin zuen[36] eta ICAR institutu bakoitzak sarbide libreko biltegi bat eratuko zuela adierazi zuen. Biltegi hauetariko bat eprints@cmfri da.[37] Politika hau aurrera eraman baino lehenago finkaturiko Itsas Arrantza Ikerketarako Institutu Zentralaren biltegi instituzionala. Baina 2010eko martxoaz geroztik, ICAR-ek eskura jartzen du bere bi argitalpen garrantzitsuenak sarbide librean[38] bere web orrian eta gero plataforma baten bitartez: Open Journal Systems softwarea erabiltzen duten Agricultural Research Journals aldizkariak.[39] 2014an, Bioteknologia Saila eta Zientzia eta Teknologia Sailak, Indiako Gobernuaren Zientzia eta Teknologia Ministerioaren independentea dena, bien arteko sarbide libreko politikaren berri eman zuten.
2016ko maiatzean, Europar Batasunak hau iragarri zuen: "Europako artikulu zientifiko guztiek irisgarritasun librea izan behar dute 2020an"[40] eta Batzordeak "Horizon 2020ren programaren[41] argitalpen zientifikoetarako sarbide irekia izateko xedapenak ahalik eta ondoen betetzeko neurriak garatu eta sustatuko ditu". Batzuek horrelako neurriak eskatzen dituzte kode libreko eta irekiko softwarearen erabilera sartzeko.[42]
2018ko martxoan, MEDLINE-ren ikerketa batek, indexaturiko gizarte zientzien inguruko artikulu guztien %21a PubMed Central edo artikulua dagoen aldizkaritik zuzenean sarbide librean eskuragarri zeudela erakutsi zuen. Ikerkuntzaren baitan, albaitaritza medikuntzaren inguruko zifra altuagoa dela adierazi du: %27a hain zuzen ere.[43]
2018ko irailean, Europako hamaika finantzatzailek, cOAlition S babespean antolatuta, S Plana iragarri zuten. Planak eskatzen du erakunde horien finantzaketan oinarritutako ikerketa-ekoizpen guztia sarbide ireki osoko aldizkarietan argitaratzea, aldizkari hibridoetan argitaratzeko baimenik gabe.[44]
Urte berean., OpenAIRE irabazi-asmorik gabeko 50 erakundek osatutako elkartea pertsona juridiko gisa sortu zen, OpenAIRE A.M.K.E, Europako ikerketari laguntzeko etengabeko komunikazio azpiegitura irekia bermatzeko.[45]
Espainian eta Frantzian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainian, 2011ko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Nazionalaren Legeak funts publikoekin egin den ikerketarako sarbide irekia argitaratzea eskatzen du..[46][47] Parekoen ebaluaziodun sarbide irekiko lehen aldizkari espainiarra, hezkuntzaren gaia jorratzen duen Relieve izan zen, 1995ean argitaratu zuena Granadako Unibertsitateak.[48]
Frantzian, ikerketen komunikaziorako sarbide librea erlatiboki indartsua da eta publikoaren laguntza du.[49] Revues.org plataforma digital bat da giza eta gizarte gaiei buruzkoa, 1999. urtean merkaturatu zena; 2017as, baina OpenEdition Journals bilakatu zen.[50]
2018an, Goi Mailako Hezkuntza eta Ikerketa Ministerioak Zientzia Irekirako Plan Nazionala abiarazi zuen.[51] Marin Dacos historialari eta Open Edition plataformaren sortzailea Frederique Vidal ministroaren Zientzia Irekiko aholkulari jardun zen eta Zientzia Irekirako Komitearen buru zen. 2018az geroztik, Zientzia Irekiaren Barometroak Frantziako argitalpen zientifikoek sarbide librean duten partea ebaluatzen du. Horrela, 2021ean argitaratu diren argitalpenen % 67, gutxienez frantses ikerlari batek parte hartzen duelarik, sarbide librekoak dira.[52]
Frantziako ikerketarako eta goi ikasketetarako Ministerioaren ekimena den Hyper Articles en Ligne (HAL)[53] plataforma 2001. urtean argitaratzen hasi zen. CNRSak Frantziako Zientzia Ikerketarako Gunea (frantsesez: Centre national de la recherche scientifique) parte hartu zuen 2003an Zientzietan eta giza zientzietan ezagutzarako sarbide libreari buruzko Berlineko adierazpenean. EDP Sciences argitaletxeko eta OpenEdition web-atariko editoreak Open Access Scholarly Publishers Association (OASPA)[54] nazioarteko elkargoko kideak dira. Frantziako aktore nagusia OpenEdition da. Giza eta gizarte zientzietan espezializatuak diren argitalpen plataforma multzo bat kudeatzen du.[55]
Frantzian sarbide irekiko hainbat ekimen garatu dira, «berdeak» (egileentzako gordailuak) eta «urre-kolorekoak» (argitaletxeentzako sarbide irekia) izeneko estrategiak barne. Axelle Lemaire Estatu idazkariak 2015-2016 urteetan landu zuen Errepublika Digital baten aldeko lege proiektuak, sarbide librea ere bere baitan arautu behar zuena. "Loi pour une République numérique" izeneko legea 2016ko urriaren 7an promulgatu zen.[56]
HAL Frantziako goi mailako hezkuntza eta ikerketa zentroek erabiltzen duten sarbide irekiko hedapen plataforma nagusia da. 2023an testu osoko 1.200.000 dokumentu eta 3,3 milioi erreferentzia inguru biltzen ditu. 130 erakundek baino gehiagok beren atari instituzionalak ireki dituzte HAL plataforman.[57] Ikerketa erakunde eta unibertsitate anitz biltzen baititu, ikuspegi nazional batetik.
Open Acces motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun, sarbide ireki motak kolore-sistema baten bidez deskribatzen dira. Izen ezagunenak "berdea", "urrea" eta "hibridoa" dira, sarbide irekikoak; hala ere, beste hainbat eredu eta aukerazko termino ere erabiltzen dira.
Open Access mugimendua bi bidetatik ari da garatzen: urrezko bidea sarbide irekiko aldizkariek osatzen dute, eta bide berdea, berriz, biltegiek.
Urrezko Sarbide Irekia (Gold OA)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urrezko OA ereduan, editoreak artikulu eta eduki guztiak doan jartzen ditu eskuragarri aldizkariaren webgunean. Argitalpen horietan, artikuluak partekatzeko eta berrerabiltzeko lizentzia ematen da Creative Commons lizentzien edo antzekoen bidez.[23]
Urrezko Sarbide Irekiko argitaletxe guztiek artikuluak prozesatzeko kargu bat (Article Processing Charges, APC ) kobratzen dute,[58] finantzaketa instituzional edo dirulaguntza bidez ordaindu ohi dena. Sarbide irekiko urrezko aldizkari gehienek, APCak kobratzen dituztenek, "egile-herrialde" ereduari jarraitzen diote,[59] nahiz eta hori ez den OA urrearen berezko ezaugarria.[60]
Sarbide irekia berdea (Green OA)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarbide ireki berdea ere esaten zaio autoartxiboari, eta sarrera irekiko gordailu batean artikuluak gordetzeari egiten dio erreferentzia. Hori erakunde edo diziplina gordailu bat izan daiteke, "arXiv" izenekoa.
Bide berdeak, autoreek harpidetza bidezko aldizkari batean argitaratzeaz gainera, esan nahi du kopia bat biltegi instituzional edo tematiko batean gordailutzen dela (autoartxiboa). Biltegira bidalitako kopia preprint-a izan daiteke, hots, artikuluaren bertsio bat begiraleek ebaluatu aurrekoa, edo izan daiteke postprint-a, hots, ebaluazio ondorengo bertsioa, eta batzuetan baita argitara ematen den bertsio bera ere. Biltegi batzuek onartzen dute parekoen ebaluatu gabeko artikuluak gordailutzea; hori gogor kritikatzen dute sarbide irekiaren kontra daudenek.[61]
Sarbide Irekia hibridoa (Hybrid OA)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldizkari hibridoetan (Open select editore batzuetan) egileek beren artikuluak harpidetzadun sarbide-ereduaren arabera edo sarbide irekian argitaratzearen artean aukera dezakete. Aldiz, urrezko sarrera irekian (Gold open access edo Full open access editorearen arabera) aldizkarietan artikulu guztiak sarbide irekian argitaratzen dira eta, kasu gehienetan, egileek APCa ordaindu behar izaten dute..
Laguntza publikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat gobernuk eta unibertsitatek,[62] Open Accessaren aldeko politikak onartu eta bultzatzen dituzten, eta horren ondorioz, laguntzak ematen dizkiete artikuluen egileei, irekian argitaratzeagatik kobratzen dizkieten APCak ordain ditzaten. Espainiar estatuan, PROA programa dute[63]. 2022an, Frantziako ikerketa erakunde nagusiak (CNRS), publikatzeagatik ez ordaintzeko eskatu zien zientzialariei.[64]
Open Access moduan publikatzeko arrazoiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Open Access-a (gehiena berde eta dohainekoa) mundu guztian ikertzaileek erabiltzen hasi ziren bentan erabiltzen, Internet eta World Wide Web iritsi zirenean; orduan ireki zen benetako aukera.
Sarbide irekiko argitalpenek arrakasta zian dute, finantzaketa-eredu bideragarriak daudelako Parekoen berrikuspenaren kalitate-estandar tradizionalei eusteko, eta, aldi berean, honako aldaketa hauek egin dira:
- Aldizkarietako artikuluak, irakurleen harpidetza negozio modeloaren bidez finantzatu , argitalpen akademiko guztiak irakurri daitezke libreki eta libreki argitaratu, gastuak berreskuratzeko beste modelo batzuei esker: adibidez, argitaratze karguak, dirulguntzak edo soilik inprimaturiko ediziorako ordaindu beharreko harpidetzari esker.
- Argitalpen akademikoei egile-eskubideei buruzko ideia tradizionalak ezarri beharrean, artikuluak askeak izan daitezke edo, gutxienez, “garatzeko askeak”.

Sarbide irekiko aldizkarien abantaila nabarmenetako bat artikulu zientifikoetarako doako sarbidea da. Sarbide irekiko aldizkariak irakurri ahal izateko ez da beharrezkoa zure liburutegi harpidedun izatea, eta horrek publiko orokorrarentzat sarbidea errazten du. Open Access-en mugimendua gizarte-desberdintasun arazoengatik dago motibatua, aldizkarien irakurketa prezioek ikerketa akademikorako sarrera murrizten baitute eta erakunde handi eta aberatsei laguntzen die, medio finantzario nahiko dituztenek aldizkari askoetarako sarrera eros ditzaketelako, eta azken finean, beren ikasle eta ikerlariek aldizkari gehiago eta ikerketa zientifiko gehiago edo berriagoak kontsultatu ahal izatea lortzen dute.
Parte-hartzaile eta komunitate interesatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikerketa-artikuluak beste ikertzaile batzuei zuzenduta egon ohi dira. Sarbide irekiak irakurle gisa laguntzen die ikertzaileei, beren liburutegiak harpidetuta ez dituzten artikuluak eskuratzeko aukera ematen baitie. Ikertzaile guztiek sarbide irekia dute; izan ere, liburutegi bakar batek ere ezin du aldizkari zientifiko guztietan harpidetu, eta gehienek aldizkari horien zati txiki bat baino ezin dute onartu, «argitalpen seriatuen krisia» deritzona.[65]
Open Access-aren onuradun handietako batzuk izan daitezke garapenean dauden herrialdeetako erabiltzaileak, non egun, unibertsitate batzuek aldizkari batzuetarako harpidetza ordaintzeko arazoak dituzten. Bestalde, Open Access-ek ikerketaren irismena berehalako zirkulu akademikoa baino haratago zabaltzen du. Open Access-a duen artikulu bat edozein pertsonak irakur dezake: arlo jakin bateko profesional batek, beste arlo bateko ikertzaile bat, kazetari bat, politikari edo funtzionario bat, edo interesatu batek. Izan ere, 2008ko ikerketa batek agerian utzi zuen osasun mentaleko profesionalek bi aldiz aukera gehiago dituztela artikulu garrantzitsu bat irakurtzeko libre badago.[66]
Egileek eta ikertzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egileek beren artikuluak irekian jartzearen arrazoi nagusia, bere ikerketako inpaktua maximizatzea da. Adibidez, PLoS Biology-n argitaratutako 2006ko ikerketa batek, 1,492 original ikerketa-artikulu ikertu ondoren, ondorioztatu zuen sarbide irekiko artikuluek, sarbide irekirik gabeko artikuluen aldean, bi aldiz aukera gehiago zituztela beste ikerketetan aipatuak izateko.
Ikerketa finantzatzaileak eta unibertsitateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikerketa finantzatzeko agentziek eta unibertsitateek ziurtatu nahi dute era askotara finantzatzen eta laguntzen duten ikerketek ahalik eta inpaktu handiena dutela.[67] Hori lortzeko, ikerketaren finantzatzaileak laguntzen duten ikerketarako sarbide irekia eskatzen dute maiz. Horietako askok (UK Research Councils barne) dagoeneko sarbide irekiko arauak hartu dituzte, eta beste batzuk egiteko bidean daude).
Unibertsitateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gero eta unibertsitate gehiagok eskaintzen dituzte beren ikertzaileek argitaratutako artikuluak gordetzeko gordailu instituzionalak. Sarbide irekiaren defendatzaile batzuek uste dute erakundeen gordailuek zeregin garrantzitsua izan dutela finantzatzaileen sarbide irekiaren eskakizunei erantzuteko orduan.[68]
2005eko maiatzean, Herbehereetako 16 unibertsitate garrantzitsuk DAREnet gordailu akademiko digitala martxan jarri zuten, eta horren bidez 47 000 ikerketa-lan baino gehiago jarri zituzten eskuragarri.[69] 2008ko ekainaren 2tik, DAREnet NARCIS (National Academic Research and Collaboration Information System) atari akademikoan sartu zen.[70] 2019rako, NARCISek Herbehereetako unibertsitate guztien, KNAWren, NWOren eta zenbait institutu zientifikoren sarbide irekiko 360.000 argitalpenetarako sarbidea ematen zuen. 2023an, NARCIS zerbitzua itxi egin zuten, eta beran zeuden artxiboak, hainbat erakundetako gordailutan daude barreiatuta.[71]
2011n, Estatu Batuetako unibertsitate talde batek Coalition of Open Access Policy Institutions (COAPI) elkartea osatu zuen. [137] 21 erakunde hasi ziren, eta sarrera-politika irekia ezarri zuten edo ezartzeko prozesuan zeuden, eta 2025en, 120 kide baino gehiago ziren.[72] [73]
2012an, Harvardeko Sarbide Irekiko Proiektuak unibertsitateen sarbide irekiko politiketarako jardunbide egokien gida argitaratu zuen,[74] unibertsitateek editoreei baimenik eskatu gabe irakasleen ikerketak banatzeko aukera ematen dieten eskubideak atxikitzeko politikak erdian jarriz.
Liburutegiak eta bibliotekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Informazioaren profesional diren neurrian, liburuzainek sarbide irekiaren sustatzaile aktiboak dira. Liburuzainen ustez, sarbide irekiari esker, ikerketa akademikorako sarbidea ahultzen dituzten oztopo ekonomikoak eta baimen-oztopoak ezabatzen dira eta argitalpen seriatuen krisiari aurre egiten dio.[75] Sarbide irekia liburutegietako sarbide-zerbitzuen baitan ematen da, hala nola liburutegien arteko maileguak, eta ikertzaileek ikerketa akademikora berehala iristeko dituzten beharrak asetzen ditu.[76] Liburuzainak eta liburutegien elkarteak, halaber, irakasleei, administratzaileei, liburuzainen komunitateari eta, oro har, publikoari zuzendutako hezkuntza- eta dibulgazio-ekimenen buru izan ohi dira, sarbide irekiaren abantailei dagokienez.
Liburutegietako elkarte askok adierazpen garrantzitsuak sinatu dituzte sarbide irekiari buruz edo bereak sortu dituzte. Adibidez, IFLAk (Liburutegien Elkarte eta Erakundeen Nazioarteko Federazioa) sarbide irekiari buruzko adierazpen bat egin du.[77] Ikerketa Liburutegien Elkarteak informazio akademikorako sarbidea areagotzeko beharra dokumentatu du, eta Baliabide Akademikoen eta Argitalpen Zientifikoen Koalizioaren (SPARC, Scholarly Publishing and Academic Resources Coalition) sortzaile nagusietako bat izan zen.[78][79] Liburuzainek eta liburutegien elkarteek argitalpen akademikoari eta ikerketarako sarbide irekiari buruzko informazio-baliabideak garatu eta partekatzen dituzte; Scholarly Communications Toolkit [80] (komunikazio akademikorako tresna multzoa), Amerikako Liburutegien Elkartearen Unibertsitate eta Ikerketa Liburutegien Elkarteak garatua, lan horren adibidea da.
Unibertsitate gehienetan, liburutegiak gordailu instituzionala kudeatzen du, unibertsitateko fakultatearen lan akademikoan doako sarbidea eskaintzen duena. [81] Euskal Herrian, hauek dituzu: EHUko ADDI (Artxibo Digitala Ikerketa eta Irakaskuntza); Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Acedemica-e;[82][83] Mondragon Unibertsitatearen Ebiltegia[84] eta beste. Eta, gero eta liburutegi gehiagok eskaintzen dituzte ostalaritza zerbitzuak sarbide irekiko aldizkarientzat.[85] Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateak (UPPA) bere gordailua Frantziako Gobernuak teknikoki inplementatu duen eta eskaintzen duen Recherche Data Gouv plataforma publikoan dauka.[86]
2013an, Aaron Swartz sarbide irekiaren aldeko aktibistak James Madison saria jaso zuen hil ondoren, Amerikako Liburutegien Elkartearen eskutik, «gobernuan parte-hartze publikoa izatearen eta "parekoen ebaluazioa" duten artikulu akademikoak mugarik gabe eskuratzearen defendatzaile garbia» izateagatik.[87]
Publikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Askotan argudiatu da sarbide irekiko ikerketa akademikoa garrantzitsua dela publiko orokorrarentzat hainbat arrazoiengatik. Ameriketako Estatu Batuetako Zergadunen Sarbiderako Aliantza bezalako defentsa-taldeek diote ikerketa zientifiko gehiena zergadunen diruarekin finantzatzen dela gobernuaren dirulaguntzen bidez, eta, beraz, horiek eskubidea dutela finantzatu dutenaren emaitzak eskuratzeko.[88] Literatura akademikoa irakurtzeko interesa izan dezaketen pertsonen artean, gaixotasunak dituzten pertsonak eta haien senideak egon daitezke, zale serioak (adibidez, astronomo amateurrak, astronomian laguntza eman ohi dutenak) eta bigarren hezkuntzako eta institutuetako ikasleak daude. Gainera, litekeena da arlo askotako profesionalek, hala nola enpresa pribatuetan, startupetan eta ospitaleetan ikerketak egiten dituztenek, ez izatea sarbiderik ordainpeko aplikazioen barruan dauden argitalpenetara, eta sarbide irekiko argitalpenak dira, praktikan, eskura dezaketen mota bakarra.
Artikulu akademikoak irakurtzen ez dituztenek ere sarbide irekiaren onura jasotzen dute zeharka[89] Adibidez, pazienteek onura ateratzen dute beren medikuak eta beste osasun-profesional batzuek azken ikerketetarako sarbidea dutenean. Sarbide irekiaren aldekoek diote horrek ikerketaren aurrerapena, produktibitatea eta ezagutzen transferentzia bizkortzen dituela.[90]
Errenta baxuko herrialdeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garapen bidean dauden herrialdeetan, artxiboak eta sarbide irekiko argitalpenak garrantzi berezia dute.[91] Zientzialariek, osasun-profesionalek eta erakundeek, askotan, ez dute literatura akademikora sartzeko behar den kapitalik, nahiz eta modalitate bereziak badiren kostu gutxikoak edo doakoak .
Sarbide irekiko proiektu askok nazioarteko lankidetza eskatzen dute. Adibidez, SciELO (Scientific Electronic Library Online edo Lineako Liburutegi Zientifiko Elektronikoa)[92] sarbide irekiko aldizkariak argitaratzeko ikuspegi integrala da, eta Latinoamerikako hainbat herrialdek parte hartzen dute bertan. Bioline International, bestalde, garapen bidean dauden herrialdeetako editoreei laguntzen dien irabazi-asmorik gabeko erakundea, Erresuma Batuko, Kanadako eta Brasilgo pertsonen arteko lankidetza da; Bioline International softwarea mundu osoan erabiltzen da. Research Papers in Economics (RePEc) 45 herrialdetan 100 boluntario baino gehiagok elkarlanean egindako ahalegina da. Kanadako Public Knowledge Project-ek Open Journal Systems (OJS) kode irekiko argitalpen-softwarea garatu zuen, gaur egun mundu osoan erabiltzen dena, adibidez, African Journals Online taldeak, eta garapen-talde aktiboenetako bat portugesa da. Nazioarteko ikuspegi honek kode irekiko teknologia egokiaren garapena eta garapen iraunkorrerako beharrezko informazio irekia defendatzea ekarri du.[93][94]
Inplementazio praktikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarbide irekia eskaintzen duten hainbat modu daude, oro har, urre kolorea edo berde kolorea erabiliz sailkatzen dira bi metodo arruntenak.
Sarbide irekiko aldizkariak edo urrezko bidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarbide irekiko aldizkarietan argitaratzeari urrezko bidea deritzo.
Bide horren barruan irakurle zein idazleentzako inongo tasa edo kosturik ez duten aldizkariak daude; aldaera zehatz horri platinozko edo diamantezko sarbide irekia deitzen zaio. Beste kasu batzuetan, egileek artikuluen prozesatze tasak ordaindu behar dituzte, aldizkaria irakurleentzako irekia delarik. Diru kopuru edo kanon horiek APCak izena dute (Article Processing Charge). Aldizkari hibrido izena dutenen kasuan, ordea, irakurleak aldizkaria harpidetza bitartez eskuratzen du, baldin eta egileek artikuluak irekian jartzeko tasak ordaintzen ez badituzte. Sarbide irekiko aldizkarien ezaugarriak eta kobratzen dituzten APCak ezagutzeko DOAJ[95] direktorioa kontsulta daiteke.
Azkenik, Brontzezko sarbidea dago, irekia da, aldizkariak bere webgunean artikuluak irekian jartzeari deritzo, baina irakurtzea doan izan arren ez dituzte lizentzia irekiak erabiltzen eta berrerabiltzeko aukerarik ez dute ematen.
Auto-artxibatzea edo bide berdea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egileek eurek argitaratutako lanak gordailu instituzional edo tematiko batean artxibatzeari deritzo.
Gordailuan gorde daitekeen bertsioa editoreak baimendutakoa da (preprinta, postprinta, argitaratutako bertsioa). Baliteke kasu batzuetan bahitura epe bat ezartzea artikuluak irekian jarri ahal izan aurretik; ohikoak dira 6 hilabeteko bahiturak STEM jakintzagaietan, 12-24 hilabetekoak giza- eta gizarte-zientzietan. Aldizkariek auto-artxibatzearen inguruan dituzten politikak ezagutzeko bi dira iturri nagusiak: Dulcinea[96][97] espainiarra eta Jisc's open policy finder[98] britainiarra. Bide berdea ohikoa da fisikaren alorrean,eta ArXiv[99] gordailua erabiltzen du 1990. hamarkadatik preprintak bertara igotzeko.
Mundu mailan dauden gordailuak ezagutzeko baliabide osatuena ROAR[100] (Registry of Open Access Repositories) da. 2019ko maiatzean 4.700 gordailu baino gehiago jasotzen zituen.
Hedatzeko modua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarbide libreko artikuluak automatikoki artxibatzen direnak bezala, sarbide libreko urrezko artikulu gehienak World Wide Web-aren bitartez hedatzen dira. Hau gertatzen da hedatzeko kostu baxuengatik; Gainera, www-ren irismena, abiadura eta akademiarako duen komunikazioaren garrantzia handituz joan dira.
Sarean dauden edukietara ailegatzeko Internet sarea behar da, eta egoera horrek batzuetan muga fisikoak eta ekonomikoak ditu. Sarbide librearen defendatzaileek adierazten dute Internet sarbidearen mugak baxu samar direla egoera askotan, eta diru-laguntzak eman beharko zirela Interneten sarbide unibertsala bultzatzeko. Aldi berean, ordainpeko sarbideak muga handiagoak ditu.
Directory of Open Access Journals (DOAJ) direktorioak,[101] 21.000 sarbide irekiko aldizkari baino gehiagoren zerrenda eskaintzen du, denak akademikoak edo zientifikoak eta kalitate altukoak, parekoen ebaluazio dutenak. Sarbide libreko artikuluak ere aurkitu ahal dira sarean egindako bilaketa baten bidez, bai bilatzaile orokor bat erabiliz, bai irakaskuntza edo zientzia literaturan espezializatutako bilatzaile bat erabiliz, adibidez OAlster edo Google Scholar.
Politikak eta mandatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Unibertsitateek eta ikerketa instituzio eta babesleek politika ildo batzuk onartu dituzte, eta eurek finantzatzen dituzten ikerkuntza artikuluak sarbide libreko parekoen ebaluazio duten gordailuetan argitaratzera derrigortu dute. Research Councils UK-ek (Erresuma Batuan zientzia politika gidatzen duen erakunde publikoak), adibidez, £60 milioi euro inbertitu zuen sarbide libreko mandatu horren ondorioz 2013-2016 urte bitartean.
Autoartxiboan derrigortzearen ideia 1998. urtean sortu zen, baian 2003tik aurrera, ikerkuntzaren finantzatzaileek (gobernuek, ikerkuntza finantzatzaileen organismoak eta unibertsitateak) sarbide libreko mandatuetan arreta jarri dute.
Sarbide libreko gordetegien arauek eta politiken erregistroa (Registry of Open Access Repositories Mandatory Archiving Policies , ROARMAP)[102] nazioarteko datu-base bat da, eta bilaketa gaitasunaren bidez, sarbide libreko mandatuen hazkundea erregistratzen du. 2017ko abenduan, 600 unibertsitate baino gehiagoren eta 100 ikerkuntza finantzari baino gehiagoren mandatuak eta erregistratu dituzte mundu osoan. Unibertsitate horien artean Harvard, MIT, Stanford, University College London eta Edinburgheko Unibertitatea, Basque Center for Applied Mathematics Asociation (BCAM), Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Nafarroako Unibertsitatea daude.
Finantziazio arazoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarbide libreko aldizkarietan erabiltzen diren “artikulu prozesatze karguak (APC)” askotan autoreen (edo finantzatzailearen) esku geratzen dira, azken finean irakurleek ez dutelako ordaintzen, eta horrek arazo berri batzuk ekarri ditu. Editore batek irabaziak lortzen baditu dokumentuak onartzen dituenean, irabazi horiek lortzeko ailegatzen den guztia onartuko du aukeratu eta kalitatearen arabera balio ez duena atzera bota beharrean. Hala ere, hori konpon daiteke: editoreak kobratuko balu artikuluak berrikusteagatik eta ez onartzeagatik, arazoa bukatuko liteke. Beste arazo bat dira instituzioetako edo finantzatzaileen aurrekontuak. Aurrekontu murriztuek ikerkuntzen emaitzak argitaratzeko gaitasuna mugatzen dute, azken finean, ez dagoelako dirua nahikoa nahiko liratekeen argitalpen guztiak ateratzeko. Ondorioz, ikerkuntza asko ez dira erregistro publikoan geratzen.
Diru-sarrera txikiko herrialdeentzat deskonturik ez badaude (edo kanpoko diru-sarrerak ematen ez badira), artikulu-prozesatzeko gastuek kanpoan utz ditzakete herrialde txiroetako autoreak edo diru-sarrera eskasagoak dituzten ikerkuntza-eremuetako ikerlariak. Hala ere, eredu tradizionalaren menpe, aldizkari pribatuen gastuek ere askotan kanpoan uzten ditu ikerkuntza komunitateak. Sarbide libreko editore askok deskontuak eskaintzen dizkiete herrialde pobretutako ikerlariei edo finantzazio zailtasuna dituztenei.
Sarbide Libreko ikerketak online aurkitu
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarbide libreko aldizkari edo artikuluak indexatzen dituzten askotariko agregatzaileak badira. ROAD (Directory of Open Access Scholarly Resources)[103] zerbitzuak sarbide libreko aldizkarietara sarrera ematen du. OALibrary (Open Access Library) guneak, ikerkuntza zientifikoko lanen datu base handi baterako sarbide librea eta doanik eskaintzen du (gai guztiak hartzen dituenak). Erabiltzaileek, gaiaren edo estatuaren arabera, sarbide libreko aldizkariak aurkitzeko nabigatu dezakete.[104][105] SHERPA/RoMEOk mundu osoko argitaletxeen sarbide irekiko politikak gehitu eta aztertzen ditu, eta aldizkariz aldizkari argitaletxeen egile-eskubideen eta sarbide irekiko artxiboaren politiken laburpenak eskaintzen ditu.[106][107]
Open Access aldizkarietarako direktorioak (DOAJ: Directory of Open Access Journals) 2003an kaleratu zen, sarbide irekiko 300 aldizkarirekin. Gaur egun 16.000tik gora aldizkari ditu, pareka berrikusiak, sarbide irekikoak, zientzia, teknologia, medikuntza, gizarte-zientzia eta arte eta humanitateen arloak biltzen dituztenak.[108]
OAI, Open Archives Initiative ekimenak elkarreragingarritasun-arauak garatu eta sustatu zituen, edukien zabalkunde eraginkorra errazteko. OAIren sustraiak sarbide irekiko mugimenduetan eta gordailu instituzionaletan daude. Denborarekin, ordea, OAIren lana handitu egin zen baliabide digitaletarako sarbide zabala sustatzeko eScholarship, eLearning eta eScience sistemetarako.[109]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ PLOS Open Letter. .
- ↑ (Ingelesez) Budapest Open Access Initiative. .
- ↑ Bethesda Statement on Open Access Publishing. .
- ↑ Berlin Declaration on Open Access to Knowledge in the Sciences and Humanities. .
- ↑ (Ingelesez) «'Eccentric genius' contributed to revolutionizing library cataloging» Tampa Bay Times (kontsulta data: 2025-07-10).
- ↑ «Wills. Gift of "All Personal Property" Held to Include Undevised Realty» Virginia Law Review 12 (7): 598. 1926-05 doi:. ISSN 0042-6601. (kontsulta data: 2025-07-10).
- ↑ a b (Ingelesez) «History of the Open Access Movement» open-access.network (kontsulta data: 2025-07-12).
- ↑ Macías, Alcira; Rivas, M. Fe. Teresa ed. «Open Acces Biltegiak. Euskal Herriko Unibertsitatean: ADDI» Informazioaren komunikazioa eta datu eta bilduma eta datu eta bilduma digitaletarako sarbidea digitaletarako sarbidea (Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua) ISBN 978-84-9860-932-5..
- ↑ «Feature: The Big Deal: Not Price But Cost» www.infotoday.com (kontsulta data: 2025-07-10).
- ↑ Beamer, Jennifer. (2022). «The History of SPARC and the Transformation of Open Access» National Institute of Informatics. SPARC Japan Seminar 2022. Feb. 17, 2023.
- ↑ Jacobs, Neil (2006). Open Access: Key Strategic, Technical and Economic Aspects. Elsevier. 24–25 or. ISBN 9781780632117.
- ↑ Savla, U (2004). "Reflecting on 80 years of excellence". J. Clin. Invest. 114 (8): 1006–16. doi:10.1172/JCI23290. PMC 522269. PMID 15489943.
- ↑ Varki, A (1996). "The times they are still a'changing: keeping up with the times". J Clin Invest. 97 (1): 1. doi:10.1172/JCI118375. PMC 507053. PMID 8550819.
- ↑ Eysenbach, Gunther (15 May 2006). "The Open Access Advantage". Journal of Medical Internet Research. 8 (2): e8. doi:10.2196/jmir.8.2.e8. PMC 1550699. PMID 16867971.
- ↑ Till, James E. (2001). "Predecessors of preprint servers". Learned Publishing. 14: 7–13. arXiv:physics/0102004. Bibcode:2001physics...2004T. doi:10.1087/09531510125100214. S2CID 26820757.
- ↑ Swan, Alma. 2005. "Open access self-archiving: an Introduction" .
- ↑ Ann Shumelda Okerson and James J. O'Donnell (eds). 1995. "Scholarly Journals at the Crossroads: A Subversive Proposal for Electronic Publishing" Association of Research Libraries.
- ↑ «D-Lib -- In Brief (October 2000)» www.dlib.org (kontsulta data: 2025-10-18).
- ↑ «Introducción a MEDLINE y a las búsquedas bibliográficas (I). Fundamentos sobre bibliografía médica y búsquedas. MEDLINE en Internet. PubMed y familia» Pediatr Aten Primaria 5: 603-628..
- ↑ «ebi-PubMed Central: An NIH-Operated Site for Electronic Distribution of Life Sciences Research Reports)» www.nih.gov (kontsulta data: 2025-07-12).
- ↑ Björk, Bo-Christer. (2011). «A Study of Innovative Features in Scholarly Open Access Journals» Journal of Medical Internet Research 13: e115. doi:. ISSN 1438-8871. PMID 22173122..
- ↑ Bo-Christer Björk 1. «A Study of Innovative Features in Scholarly Open Access Journals» Journal of Medical Internet Research PMID 22173122. PMC PMC3278101..
- ↑ a b «Peter Suber, Open-Access Timeline (formerly: FOS Timeline)» legacy.earlham.edu (kontsulta data: 2025-07-13).
- ↑ Sinatzaileen zerrenda. Wayback Machine.
- ↑ (Ingelesez) «Public Library of Science: Read the Open Letter» www.plos.org (kontsulta data: 2025-07-13).
- ↑ Holdren, John P.. (2013ko otsailaren 22). Memorandum for the headfs of Executive departements and agencies. Executive office of the president. Office of Science and Technology Policy.
- ↑ Roarmap.eprints.org. US Department of Energy (DOE) Retrieved on 2013-2-26
- ↑ (Ingelesez) U.S. Department of Energy (2014-07-24). "Public Access Plan" Artxibatua 2017-05-31 hemen: Wayback Machine. Department of Energy Website. Retrieved 2015-13-19.
- ↑ National Science Foundation. "Public Access to Results of NSF-funded Research" Artxibatua 2015-03-19 hemen: Wayback Machine. NSF Website. Retrieved 2015-13-19.
- ↑ HEPCE Open access and submissions to the REF post-2014
- ↑ (Ingelesez) Ariadne (2003-04-16) «Online RAE CVs Linked to University Eprint Archives: Enhancing UK Research Impact and Assessment» Ariadne. Web Magazine for Information Professionals Mandated
- ↑ (Ingelesez) UCL. (2013-02-14). «Research Council UK's policy on Open Access» UCL News (kontsulta data: 2025-10-16).
- ↑ HEFCE (2013-12-12) «Knowledge Unlatched pilot given HEFCE backing»
- ↑ «Pilot proof of concept progress summary» Knowledge Unlatched, 2014
- ↑ (Ingelesez) «ICAR adopts Open Access Policy | Indian Council of Agricultural Research» icar.org.in (kontsulta data: 2025-07-13).
- ↑ (Arabieraz) «ICAR adopts Open Access policy | Agricultural Information Management Standards (AIMS)» aims.fao.org (kontsulta data: 2025-07-13).
- ↑ (Ingelesez) «Welcome to CMFRI Digital Repository - CMFRI Digital Repository» eprints.cmfri.org.in (kontsulta data: 2025-07-13).
- ↑ «ICAR Journals in Open Access | Indian Council of Agricultural Research» www.icar.org.in (kontsulta data: 2025-07-13).
- ↑ «Indian Agricultural Research Journals» epubs.icar.org.in (kontsulta data: 2025-07-13).
- ↑ «All European scientific articles to be freely accessible by 2020» english.eu2016.nl (kontsulta data: 2025-07-13).
- ↑ Eusko Jaurlaritza. (2016-04-21). «Horizon 2020 Programa» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-07-13).
- ↑ (Ingelesez) Albers, Erik. There is no Open Science without the use of open standards and Free Software – Dreierlei. (kontsulta data: 2025-07-13).
- ↑ Nault AJ. Open access of publications by veterinary faculty in the United States and Canada. J Vet Med Educ. 2011 Spring;38(1):33–41.
- ↑ (Ingelesez) «European science funders ban grantees from publishing in paywalled journals» www.science.org (kontsulta data: 2025-07-13).
- ↑ (Ingelesez) Administrator. «About» OpenAIRE (kontsulta data: 2025-07-13).
- ↑ (Ingelesez) Lopez, Alicia. (2010-02-23). «OA in Spain» OpenAIRE (kontsulta data: 2025-10-18).
- ↑ «BOE-A-2011-9617 Ley 14/2011, de 1 de junio, de la Ciencia, la Tecnología y la Innovación.» www.boe.es (kontsulta data: 2025-10-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «RELIEVE - Revista Electrónica de Investigación y Evaluación Educativa» revistaseug.ugr.es (kontsulta data: 2025-07-13).
- ↑ (Ingelesez) Lutz, Jean-Francois. (2010-02-23). «OA in France» OpenAIRE (kontsulta data: 2025-07-13).
- ↑ «Revues.org devient OpenEdition Journals» journals.openedition.org (kontsulta data: 2025-07-13).
- ↑ (Frantsesez) «Bilan du Plan national pour la science ouverte : des engagements tenus, des avancées majeures réalisées en 3 ans» enseignementsup-recherche.gouv.fr (kontsulta data: 2025-07-13).
- ↑ (Ingelesez) «Baromètre français de la Science Ouverte (BSO)» barometredelascienceouverte.esr.gouv.fr (kontsulta data: 2025-07-13).
- ↑ (Frantsesez) «Accueil - Archive ouverte HAL» hal.science (kontsulta data: 2025-07-13).
- ↑ (Frantsesez) Soubeyran, Benoit. (2019-10-21). «Panorama sur le Libre accès en France» Le blog d'un bibliothécaire wikimédien (kontsulta data: 2025-10-18).
- ↑ (Ingelesez) «OpenEdition: four platforms for electronic resources in the humanities and social sciences: OpenEdition Books, OpenEdition Journals, Hypotheses, Calenda» www.openedition.org (kontsulta data: 2025-07-13).
- ↑ (Frantsesez) «Droit national en vigueur - Jurisprudence - Jurisprudence judiciaire - Légifrance» www.legifrance.gouv.fr (kontsulta data: 2025-10-16).
- ↑ «Portails HAL» www.ccsd.cnrs.fr (kontsulta data: 2025-07-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Beigel, Fernanda; Gallardo, Osvaldo; Gomez, Soledad; Prado, Flavia. (2025-06-01). «Publicación en acceso abierto y costos por Article Processing Charges (APC) en Argentina» Revue d’anthropologie des connaissances 19 (2) doi:. ISSN 1760-5393. (kontsulta data: 2025-10-16).
- ↑ Schroter, Sara; Tite, Leanne. «Open access publishing and author-pays business models: a survey of authors' knowledge and perceptions» Sara Schroter eta Leanne Tite.
- ↑ Eve, Martin Paul, ed. (2014). «Introduction, or why open access?» Open Access and the Humanities: Contexts, Controversies and the Future (Cambridge University Press): 1–42. ISBN 978-1-107-09789-6. (kontsulta data: 2025-07-13).
- ↑ Agirreazaldegi Berriozabal, ed. [https://addi.ehu.es/handle/10810/16564 Informazioaren komunikazioa eta datu eta bildumaeta datu eta bilduma digitaletarako sarbideadigitaletarako sarbide. ] Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua ISBN 978-8498609325..
- ↑ «Fonds APC de l'Université de Lille - Science ouverte de l'Université de Lille» scienceouverte.univ-lille.fr (kontsulta data: 2025-10-16).
- ↑ (Ingelesez) Becerril-García, Arianna. (2024-10). «Redalyc : un ecosistema de acceso abierto basado en principios y un sistema tecnológico para la comunicación de la ciencia» Acceso abierto diamante : equidade, sostenibilidad, usability, qualité : Cumbre Global sobre Acceso Abierto Diamante (CLACSO): 78–90. ISBN 978-987-813-849-7. (kontsulta data: 2025-10-16).
- ↑ (Frantsesez) «Le CNRS encourage ses scientifiques à ne plus payer pour être publiés | CNRS» www.cnrs.fr 2022-04-07 (kontsulta data: 2025-10-16).
- ↑ Van Orsdel, Lee C. & Born, Kathleen. 2005. "Periodicals Price Survey 2005: Choosing Sides". Library Journal, 130, 7, (April 15, 2005): 43-48 /// Erreseina: (2010) “Periodicals Price Survey 2005: Choosing Sides” Libray journal
- ↑ Hardisty, David J.; Haaga, David A.F. (2008). "Diffusion of Treatment Research: Does Open Access Matter?" (PDF). Journal of Clinical Psychology. 64 (7): 821–839. CiteSeerX 10.1.1.487.5198. doi:10.1002/jclp.20492. PMID 18425790. Archived from the original (PDF) on 28 May 2008. Retrieved 22 April 2008.
- ↑ (Ingelesez) «DFID Research: DFID's Policy Opens up a World of Global Research» GOV.UK (kontsulta data: 2025-10-17).
- ↑ (Ingelesez) Harnad, Stevan. (2008-03-02). «How To Integrate University and Funder Open Access Mandates» eprints.soton.ac.uk (kontsulta data: 2025-10-17).
- ↑ Libbenga, Jan. (11 May 2005) Dutch academics declare research free-for-all Artxibatua 15 uztaila 2017 hemen: Wayback Machine. Theregister.co.uk. Retrieved on 3 December 2011.
- ↑ Portal NARCIS Artxibatua 5 azaroa 2010 hemen: Wayback Machine. Narcis.info. Retrieved on 3 December 2011.
- ↑ (Ingelesez) «NARCIS» DANS (kontsulta data: 2025-10-18).
- ↑ «COAPI Members» coapi.sparcopen.org (kontsulta data: 2025-10-17).
- ↑ (Ingelesez) «Coalition of Open Access Policy Institutions (COAPI)» SPARC (kontsulta data: 2025-10-17).
- ↑ (Ingelesez) «Good practices for university open-access policies - Harvard Open Access Project» cyber.harvard.edu (kontsulta data: 2025-10-17).
- ↑ (Ingelesez) Suber, Peter. «Removing the Barriers to Research: An Introduction to Open Access for Librarians» College & Research Libraries News 62: 92–94, 113. doi:..
- ↑ (Ingelesez) Baich, Tina. (2015-11). Capturing the Benefits of Open Access in Interlibrary Loan. (kontsulta data: 2025-10-18).
- ↑ (Ingelesez) «10 years of the IFLA open access statement: a call to action» IFLA (kontsulta data: 2025-10-18).
- ↑ Scholarly Publishing and Academic Resources Coalition Artxibatua 15 abuztua 2013 hemen: Wayback Machine. Arl.org. Retrieved on 3 December 2011.
- ↑ (Ingelesez) Open Access for Scholarly Publishing Artxibatua 19 maiatza 2014 hemen: Wayback Machine. Southern Cross University Library. Retrieved on 14 March 2014.
- ↑ (Ingelesez) ALA Scholarly Communication Toolkit Artxibatua 8 iraila 2005 hemen: Wayback Machine
- ↑ «ADDI Erakunde gordailua - ehuBiblioteka - EHU» ehuBiblioteka (kontsulta data: 2025-10-18).
- ↑ «Acemica-e : Nafarroako Unibertsitate Publikoaren biltegi instituzionala» www.unavarra.es (kontsulta data: 2025-10-18).
- ↑ «Sarbide irekiaren nazioarteko astearen 2025eko edizioa (urriak 20-26)» www.unavarra.es (kontsulta data: 2025-10-18).
- ↑ «eBiltegia MUren gordailu irekia» Mondragon Unibertsitatea (kontsulta data: 2025-10-18).
- ↑ (Ingelesez) Lippincott, Sarah Kalikman. (2016-07-05). The Library Publishing Coalition: organizing libraries to enhance scholarly publishing | Insights. doi:. (kontsulta data: 2025-10-18).
- ↑ (Ingelesez) «Data UPPA» entrepot.recherche.data.gouv.fr (kontsulta data: 2025-10-18).
- ↑ (Ingelesez) Kopfstein, Janus. (2013-03-13). «Aaron Swartz to receive posthumous ‘Freedom of Information’ award for open access advocacy» The Verge (kontsulta data: 2025-10-18).
- ↑ (Ingelesez) ATA | The Alliance for Taxpayer Access Artxibatua 27 iraila 2007 hemen: Wayback Machine. Taxpayeraccess.org (29 October 2011). Retrieved on 3 December 2011.
- ↑ (Ingelesez) Morrison, Heather; Waller, Andrew (2004) Open Access: Basics and Benefits. Eprints.rclis.org. Retrieved on 3 December 2011.
- ↑ (Ingelesez) Eysenbach, Gunther. (2006). The Open Access Advantage. doi:. PMID 16867971..
- ↑ Karlstrøm, Henrik; Aksnes, Dag W; Piro, Fredrik N. (2024). «Benefits of open access to researchers from lower-income countries: A global analysis of reference patterns in 1980–2020» Journal of Information Science doi:..
- ↑ Scientific Electronic Library Online Artxibatua 31 abuztua 2005 hemen: Wayback Machine. SciELO. Retrieved on 3 December 2011.
- ↑ Pearce, J. M.. (2012). «The case for open source appropriate technology» Environment, Development and Sustainability 14: 425–431. doi:. Bibcode: 2012EDSus..14..425P..
- ↑ A. J. Buitenhuis, et al., "Open Design-Based Strategies to Enhance Appropriate Technology Development Artxibatua 25 uztaila 2018 hemen: Wayback Machine", Proceedings of the 14th Annual National Collegiate Inventors and Innovators Alliance Conference : Open, 25–27 March 2010, pp.1–12.
- ↑ Directory of Open Access Journals. .
- ↑ Derechos de explotación y permisos para el auto-archivo de revistas científicas españolas. .
- ↑ «DULCINEA» guias.bne.es (kontsulta data: 2025-10-16).
- ↑ Open policy finder (Formerly Sherpa services). .
- ↑ Cornell University. arixV. .
- ↑ «Registry of Open Access Repositories» roar.eprints.org (kontsulta data: 2019-05-10).
- ↑ (Ingelesez) «Directory of Open Access Journals – DOAJ» doaj.org 2025-09-29 (kontsulta data: 2025-10-16).
- ↑ (Ingelesez) «ROARMAP» ROARMAP. Registry of Open Access Repositories Mandatory Archiving Policies (kontsulta data: 2025-10-16).
- ↑ «ROAD» guias.bne.es (kontsulta data: 2025-07-09).
- ↑ «Open Access Library (OALib)» www.oalib.com (kontsulta data: 2025-07-09).
- ↑ «Portal de la Investigación en Ciencias de la Salud de Castilla-La Mancha» pid.ics.jccm.es (kontsulta data: 2025-07-09).
- ↑ «Sherpa Romeo» guias.bne.es (kontsulta data: 2025-07-09).
- ↑ «Portal de la Investigación en Ciencias de la Salud de Castilla-La Mancha» pid.ics.jccm.es (kontsulta data: 2025-07-09).
- ↑ «DOAJ» guias.bne.es (kontsulta data: 2025-10-18).
- ↑ (Ingelesez) «Open Archives Initiative» www.openarchives.org (kontsulta data: 2025-07-09).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Budapesteko adierazpena gaztelaniaz Granadako unibertsitatea
- Budapesteko adierazpena frantsesez Budapest Open Access Initiative (BOAI)
- Bethesdako Adierazpena (06/2003): Bethesda Statement on Open Access Publishing
- Berlingo Adierazpena (10/2003): Berlin Declaration on Open Access to Knowledge in the Sciences and Humanities
- Sarbide Irekiko Politika Instituzionala, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko dokumentu zientifiko eta irakaskuntzako materialentzat. Mondragon Unibertsitatea.
- Agirreazaldegi Berriozabal, ed. Informazioaren komunikazioa eta datu eta bilduma eta datu eta bilduma digitaletarako sarbidea digitaletarako sarbidea. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua ISBN 978-84-9860-932-5..
- Peter Suber (Azken eguneraketa: 2009-02-9). Timeline of the Open Access Movement (Formerly called the Timeline of the Free Online Scholarship Movement.)
- Espainiako sarrera irekiko edukia duten datu base akademikoak. Lista A-Z de bases de datos. Biblioteca Nacional de España.
- Frosio, Giancarlo (2014) “Open Access Publishing: A Literature Review”. CREATeE https://doi.org/10.2139/SSRN.2697412