Operazio Urdina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Operazio Urdina
Data1942ko azaroaren 24a

Operazio Urdina, alemanez: Fall Blau, literalki "Kasu Urdina", Bigarren Mundu Gerran zehar eta Ekialdeko Frontearen testuinguruan, 1942ko udan Alemaniako Indar Armatuek Sobiertar Batasuneko hegoaldea erasotzeko operazio militarra izan zen. 1942ko ekainaren 28tik azaroaren 24ra luzatu zen.

Aurreko Bizargorri Operazioaren jarraipena izan zen, Hirugarren Reichak Sobietar Batasunaren gain erabateko garaipena lortzeko helburuz.

Oparazioa bi ataletan banatu zen: lehena nazien armadaren eskuineko hegala Edelweiss Operazioaren bidez Kaukaso mendikatea zeharkatu eta Bakuko petrolio-putzuak bereganatzea saiatu zen, eta bigarrena ezkerreko hegala Volga ibaian zehar Stalingrad hirira zuzendu zen, azken aurrerakada honek Stalingradeko gudu ospetsuan amaitu zuen.