Edukira joan

Ophiocordyceps sphecocephala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ophiocordyceps sphecocephala
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaAscomycota
KlaseaSordariomycetes
OrdenaHypocreales
FamiliaOphiocordycipitaceae
GeneroaOphiocordyceps
Espeziea Ophiocordyceps sphecocephala
BasionimoaSphaeria sphecocephala
Mikologia

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Ophiocordyceps sphecocephala Ophiocordycipitaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Cordyceps sphecocephala, Torrubia sphecocephala, Cordyceps sphaecophila, Sphaeria sphecophila, Torrubia sphecophila, Sphaeria sphecocephila.

Karpoforoa: 2 eta 4 cm bitarteko luzera, oin oso luzanga eta kurbatu batez osatua, oinarekin bat egiten duen lekuan bolba moduko batez hornitutako buru biribildu edo obalatuan amaitzen dena. Zuria tonalitate zurixka-gris kolorekoekin, batez ere hanka substratuan sartzen den tokian. Isolatua edo hainbat ale hurbil.[2]

Jangarritasuna: Interes gastronomikorik gabea.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intsektuen hondakinetatik hazten da, batez ere liztorrenetatik. Intsektu ostalaria beti goroldioarekin nahasia egoten da edo lur azpian. Nahiko ohikoa da, baina oharkabean pasatzen da.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Kuba, Puerto Rico, Jamaika, Kolonbia, Ekuador, Brasil, Europa, Errusia, Japonia, Kongoko Errepublika Demokratikoa.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 637 or. ISBN 84-282-0887-5 (T. 4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Ophiocordyceps sphecocephala: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]