Edukira joan

Oradour-sur-Glaneko sarraskia

Koordenatuak: 45°55′41″N 1°02′28″E / 45.928°N 1.041°E / 45.928; 1.041
Wikipedia, Entziklopedia askea
Oradour-sur-Glaneko sarraskia
Irudia
Map
Motamassacre of civilians (en) Itzuli
masa hilketa
gerra krimen
Data1944ko ekainaren 10a
GaraiaBigarren Mundu Gerra
KokalekuOradour-sur-Glane
HerrialdeaFrantzia
Koordenatuak45°55′41″N 1°02′28″E / 45.928°N 1.041°E / 45.928; 1.041
Kausabahiketa
Pertsona hilak643
Erantzule2nd SS Panzer Division Das Reich (en) Itzuli

Oradour-sur-Glaneko sarraskia (frantsesez: massacre d’Oradour-sur-Glane) Bigarren Mundu Gerran, Overlord operazioaren aldi berean, Alemania naziko Waffen-SSko konpainia batek egin zuen zibilen sarraskia izan zen. Okzitaniako iparraldeko Oradour-sur-Glane herrian gertatu zen, 1944ko ekainaren 10ean.

2019. urtea arte, guztira 643 gizaki hil zenbatu ziren.[1] Naziek 190 gizon fusilatu zituzten, eta 245 emakume eta 207 haur metrailatu eta erre elizan,[2] ia herritar guztiak.

Alemanak harrapaketan eta su ematen aritu zirenez, herriak, gainera, bere eraikin eta azpiegitura gehienak galdu zituen, erabat hondatuta geratu zen. Muncheko abadian babestu ziren herritarrak izan ziren bizirik atera ziren bakanak; izan ere, abadiak lubaki bat eta zubi altxagarri bat zituen. Monjeek ama talde bati eta haien seme-alabei lagundu zieten, bai eta 6 juduri ere. Herritar horiek ia 800 metroko hustubidetik ihes egin zuten, erabateko iluntasunean.

Bizirik atera ziren biktima urrien testigantzari esker, gertaerak berreraiki ahal izan ziren, baina sarraskian parte hartu zuten soldadu eta ofizial gehienak ondorengo borroketan hil edo desagertu izanak teoria desberdinak sortu ditu, ea herri hori zergatik hautatu zuten edo erasotzaileen motibazioak zein ziren. Teoriarik sinesgarriena da SSko kapitain bat hil zutela partisanoek, haren ibilgailura esku-granada bat jaurtiz. Nolanahi ere, Oradour ez zen garrantzitsua ikuspegi militarretik, eta ez zuen zuzeneko harremanik inolako aurretiazko ekintzarekin. Mendebaldeko frontean, naziek erabateko gudako politikaren esparruan aplikatutako izu- eta indarkeria-praktika berezien adibide bat izan zen, biztanleria zibilaren oposizioa eta Frantziako Erresistentzia deituriko partisanoen eta gerrillarien ekintza beldurtzeko.

Gerraren amaieran, Charles de Gaulleren gobernuaren aginduz, herriaren hondakinak bere egoeran mantendu ziren, nazien okupazioak eragindako sufrimenduen ikur eta krimenaren oroigarri gisa, antzeko erasoak jasan zituzten Europako beste herri batzuk (hala nola Lidice edo Marzabotto) bezala.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Frantsesez) Pauchou, Guy; Masfrand, Pierre. (1970). «Les victimes» Oradour-sur-Glane vision d'épouvante (Charles-Lavaucelle & Cie).
  2. (Ingelesez) «The Death of Oradour» Time 1956-1-26.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]