Oranienburg

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Oranienburg

 Brandenburgo
Oranienburg gaztelua
Oranienburg gaztelua

armarria

Izen ofiziala Oranienburg
Herrialdea
Estatua
 Alemania
 Brandenburgo
Koordenatuak 52°45′16″N 13°14′13″E / 52.75444°N 13.23694°E / 52.75444; 13.23694Koordenatuak: 52°45′16″N 13°14′13″E / 52.75444°N 13.23694°E / 52.75444; 13.23694
Oranienburg non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Oranienburg
Eremua 162,37 km2
Garaiera 34 m
Posta kodea 16515
Biztanleria 41.810 bizt. (2010)
Dentsitatea 257,5 bizt./km²
Matrikula OHV
http://www.oranienburg.de

Oranienburg Alemaniako Brandenburgo estatuko hiria da. Herrialdeko hiriburua den Berlindik iparraldera dago, 35 kilometro eskasera. Oberhavel barrutiko hiriburua da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Havel ibaiak zeharkatzen du Oranienburg.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oranienburg XII mendearen aldera sortu bide zen baina bere lehenengo aipamena 1216koa da, Bötzow izenarekin bada ere. Beste hainbat hiri bezala gaztelu baten ondoan garaturiko merkatarien asentamendua izan zen hasieran.

Sachsenhausen kontzentrazio-esparrua

Frederiko Gilen I.a "Hautesle Handia" Orange-Nassau konderriko Luisa Henrietarekin ezkondu zen 1646an. Emazteari izugarri gustatzen zitzaion Bötzow ingurua eta bertan gaztelu berri bat eraiki zion holandar estiloan, eta Oranienburg izena eman zion Luisa Henrietaren jatorriari erreferentzia eginez. 1653an herriak berak ere izen bera hartzea erabaki zuen.

Nazien aurreneko kontzentrazio-esparruetako bat Oranienburgen eraiki zen 1933an eta toki falta zela eta 1935ean Sachsenhausen kontzentrazio-esparru berriak hartu zuen haren lekua. 1945ean sobietar Armada Gorriak eskurartu artean 100.000 pertsona bertan hil zirela estimatzen da. Nazien energia nuklearraren proiektuaren zentrua ere Oranienburgen egon zen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Oranienburg gaztelua (Schloss Oranienburg): Brandenburgoko jauregi barroko zaharrena da. 1653an eraiki zen holandar estiloan.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oranienburg ondorengo hiriekin dago senidetua:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oranienburg Aldatu lotura Wikidatan