Orchis ustulata
| Orchis ustulata | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Plantae |
| Ordena | Asparagales |
| Familia | Orchidaceae |
| Leinua | Orchideae |
| Generoa | Neotinea |
| Espeziea | Neotinea ustulata [[Richard Bateman, Alec M. Pridgeon, Mark W. Chase|]], 1997 |
| Basionimoa | Orchis ustulata |
Orchis ustulata espeziea Orchidaceae familiako Orchidoideae azpifamiliako Orchis generoan sartzen da. Europan zehar banatzen dira. Lurrekoa da eta tuberkuluak dituzte.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hostoak oblongoak dira, 5 cm-ko luzera izaten dute, gehienetan 6 cm-ko tamaina duten lurpeko noduluetatik hazten dira eta biribilak dira. Buruan tente dauden infloreszentziak oinarriko errosetatik ateratzen dira, eta zurtoina ⅓ berde argi koloreko braktea batez estalita dutela.
Lore txikiak eta trinkoak ditu, Hiru sepaloak tamaina berekoak dira eta alboetan soldatuak egoten dira, apizeak solte geratuz eta zutabea estaltzen duen txapel moduko bat osatuz. Sepaloek kolore purpura iluna izaten dute, ertzak zurixkara biratzen dute sortan eta zuri-purpura koloreko orbanekin azpialdean. Labeloa kroskoaren azpitik ⅔ irteten da eta zuria da, orban purpura koloreko lodi eta sakabanatu batzuekin. Labeloak behealdeko muturrean koska bat du, bi lobulu apur bat gorantz dituela. Bi lobulu ere baditu, alde banatan bat goialdean, pixka bat gorantz okertuta. Bi petalo txikiagoak izaten ditu.
Apiriletik ekainera loratzen da. Kolorea tonu purpuretatik intentsitatean alda daiteke.
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Belardietan eta lurrean garatzen da eguzkiak zuzen jotzen duen lekuetan edo erdi-itzalean.
Erabilera sendagarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bere tuberkuluetatik ateratzen den irina oso elikagarria eta demulzentea da. Eriondoen eta haurren dieta berezietan erabiltzen da. Oso aberatsa da muzilagoan, gelatina demulzente eta leun bat osatzen du, digestio-aparatuaren narritadurarako erabiltzen dena. Irin zati bat eta berrogeita hamar ur zati nahikoa dira gelatina osatzeko. Irina prestatzeko tuberkulua landarea loratu ondoren lehortu berria dagoenean ata haziak askatu dituenean bildu behar da.
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orchis ustulata Carlos Linneok deskribatu zuen eta Species Plantarum 941. 1753an argitaratu zen.[1]
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orkideen izena grezierazko όρχις orchis, hitzetik dator, testikulu esan nahi duena, lurreko espezie batzuetako lurpeko tuberkuluen itxuragatik. Orchis hitza Teofrastok (K.a. 371/372 - 287/286) erabili zuen lehen aldiz De historia plantarum (Landareen historia naturala) liburuan. Aristotelesen ikaslea izan zen, eta Botanikaren eta Ekologiaren aitatzat hartzen da.
Ustulata: latinetik datorren epitetoa, “erreta” “suarena” esan nahi du.
Sinonimoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izen arrunta gazteleraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orquidea manchada [2]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Leroy-Terquem, Gerald and Jean Parisot. Orchids: Care and Cultivation. London: Cassel Publishers Ltd., 1991.
- Schoser, Gustav. Orchid Growing Basics. New York: Sterling Publishing Co., Inc., 1993.
- White, Judy. Taylor’s Guide to Orchids. Frances Tenenbaum, Series Editor. New York: Houghton-Mifflin, 1996.
- Alec Pridgeon. The Illustrated Encyclopedia of Orchids. Published by the Timber Press.
- Bechtel, Cribb and Launert. The Manual Of Cultivated Orchid Species Published by The MIT Press.
- Williams, N. H. A reconsideration of Ada and the glumaceous brassias. Brittonia 24: 93–110. 1972
