Edukira joan

Orde Wingate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orde Wingate

Bizitza
JaiotzaNainital, 1903ko otsailaren 26a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaManipur Erresuma, 1944ko martxoaren 24a (41 urte)
Hobiratze lekuaArlingtongo Hilerri Nazionala
Heriotza moduaistripuzko heriotza
Familia
AitaGeorge Wingate
AmaMary Ethel Stanley Orde-Browne
Ezkontidea(k)ezezaguna  (1935eko urtarrilaren 24a -  1944ko martxoaren 24a)
Lorna Elizabeth Margaret Paterson (en) Itzuli  (1935eko urtarrilaren 24a -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaRoyal Military Academy, Woolwich (en) Itzuli
SOAS, University of London (en) Itzuli
Charterhouse eskola
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakarmy officer (en) Itzuli
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Graduamaior jeneral
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

Find a Grave: 1117 Edit the value on Wikidata

Orde Orde Wingate (Nainital, Britainiar Raj, 1903ko otsailaren 26aBishnupur, 1944ko martxoaren 24a) britainiar militarra izan zen.

Indian jaio zen, baina haurtzaro gehiena Ingalaterran igaro zuen, eta 1921ean Woolwicheko Artilleriako Errege Akademia Militarrean sartu zen. Londreseko Ekialdeko Hizkuntzen Eskolan arabiera ikasi zuen eta 1928an Sudanera bidali zuten. Etiopiako mugan patruilak zuzendu zituen esklaboen eta bolien merkataritza eragozteko. 1933an, Royal Geographical Societyk finantzatutako espedizio bat egin zuen Libiara, Kanbises II.a enperadore persiarraren armada galdua aurkitzeko.

1933an Ingalaterrara itzuli zen eta bertan egon zen 1936ra arte. Urte horretan, inteligentziako ofizial gisa bidali zuten Palestinako Britainiar Mandatura. Kristau sionista bihurtu zen eta estatu judu baten sorrera betebehar erlijiosotzat hartu zuen. Britainiarrez eta juduez osatutako gaueko eskuaira bereziak sortu zituen, gerrilla arabiarrei aurre egiteko, askotan metodo basatien eta torturen bidez.

Bigarren Mundu Gerran Etiopian italiarrei aurre egiteko Gideon Indarra sortu zuen. 1941eko maiatzean, Haile Selassie enperadorearekin batera joan zen Addis Abebara garaipenezko itzuleran.

Orde Wingate Addis Abeban zaldiz sartzen

1942an koronel mailara igo eta Birmaniara bidali zuten. Chindits izeneko gerrillak antolatu zituen oihanean sartzeko eta japoniarrei erasotzeko. 1944ko martxoan hegazkin-istripu batean hil zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]