Ordena alfabetiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Euskararen ordena alfabetikoa.

Ordena alfabetikoa hitz zerrenda bat (adibidez, hiztegi bat) antolatzeko sekuentzia bat da, bakoitzaren hasierako letraren arabera.

Normalean alfabetoaren araberako hurrenkera orokorki berdintsu bat jarraitzen da, baina hizkuntza bakoitzak bere araberako hurrenera partikularra izan dezake, eta desberdin tratatu letra batzuk zeinu diakritikoaren arabera, edo baita ere digrafoak hartuz ordenako elementu bakun gisa.

Euskarazko ordena alfabetikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zehazki, euskarazko alfabetoa hogeita zazpi letrek osatzen dute eta hau da beren ordena:

ABCDEFGHIJKLMNÑOPQRSTUVWXYZ

Euskarazko ordenan zeinu diakritikoek ez dute eraginik ordena alfabetikoan, ez bada Ñ berezko letraren kasuan. Alfabeto latindarren hurrenkera estandarra[1] da euskarazkoa, ez bada Ñ-aren kokapenagatik. Historikoki, euskarazko digrafo batzuek, bereziki TX-k, hurrenkera elementu propioa izan dira hiztegi batzuetan, baina Euskaltzaindiaren 17. arauak, 1994koak, finkatu zuen auzia[2].

Euskara sabindarraren garaian, agaka izeneko hurrenkera alfabetiko berezi bat ere erabili izan zuten batzuek: A, G (ga) eta K (ka) ziren alfabeto haren lehen hiru letrak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Section 4. INTERNATIONAL STANDARDIZATION OF 7-BIT CODES, ISO 646» www.terena.org . Noiz kontsultatua: 2020-07-20.
  2. «letra - Euskara Batuaren Eskuliburua» www.euskaltzaindia.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-20.