Ordiziako Klasika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ordiziako Klasika
2017ko Ordiziako Klasika
Ezaugarriak
Data Uztailaren amaieran
Eskualdea Euskal Herria
Euskarazko izena Ordiziako Klasika
Modalitatea Errepidea
Txapelketa UCI Europe Tour
Mota Egun bateko lasterketa
Antolatzailea Txapel Gorri Kirol Elkartea
Historia
Lehenengo edizioa 1922
Edizio kopurua 94 (2017)
Lehenengo irabazlea Francisco Sarasola Euskal Herria
Garaipen gehien Ricardo Montero Euskal Herria (5 aldiz)
Amaierako edizioa Sergey Shilov Errusia

Ordiziako Klasika urtero, uztailaren bukaeran, Ordizian eta haren inguruetan, Txapel Gorri Kirol Elkarteak antolatutako lasterketa da.

Lasterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordiziako Klasika 1922an jaio zen, amateur kategorian, eta 1925ean izan zen profesionala lehenengoz. Etenaldi bakarrak Espainiako Gerra Zibil garaian izan zituen, 1936 eta 1937an.

1944 eta 1947 artean, 1949 eta 1951 artean eta 1955, 1957 eta 1975ean lasterketa amateur izan zen. 1952an eta 1974an hiru etapetan egin zituzten.

2005az geroztik, UCI ProTourrerako ari da, Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) arautzen dituen lasterketa multzoetako bat, alegia. Hori osatzen duten 20 taldeek UCI ProTour ligako lasterketetara joatera behartuta daude.

2007az geroztik, antzeko ibilbidea du: Ordizian hasi, 30 bat kilometroko zirkuitu bati bost bira eman eta Ordizian bukatu. Helmugara iristeko 10 bat kilometro falta denean, Abaltzisketa edo Altzotik pasatzen da (3. mailakoak).

Garaipen gehien lortutako txirrindularia Ricardo Montero da, bost 5 aldiz lehen postuan bukatu baitu.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]