Ordua Australian

Australiako hiru ordu-eremu erabiltzen ditu: Australiako Ekialdeko Ordu Estandarra (AEST; UTC+10:00), Australia Erdiko Ordu Estandarra (ACST; UTC+09:30) eta Australia Mendebaldeko Ordu Estandarra (AWST; UTC+08:00).
Ordua estatu bakoitzeko gobernuak erregulatzen duenez, badaude estatu batzuek udako ordutegia erabiltzen dutenak. Hala egiten duten estatuetan, ordu bat gehitzen dute urriko lehen igandetik, apirileko lehen igandera.
- Hegoaldeko Gales Berriak, Victoriak, Tasmaniak, Jervis Badiako Lurraldeak eta Australiako Hiriburuko Lurraldeak Australiako Ekialdeko Udako Ordutegia (AEDT; UTC+11:00) hartzen dute.
- Hego Australiak Australia Erdiko Udako Ordutegia hartzen du (ACDT; UTC+10:30).
Ordu estandarra 1890ko hamarkadan sartu zen, Australiako kolonia guztiek onartu zutenean. Lehenago, hiri bakoitzak bere ordua definitzen zuen, batezbesteko ordu lokalaren bidez.
Lehen aipatutako ordu eremuez gain, Cocosak UTC+06:30 ordu-eremuan daude urte osoan, Christmas uhartea UTC+07:00n eta Norfolk uhartea UTC+11:00n dago neguan eta UTC+12:00 udan. Australiar Lurralde Antartikoak UTC+05:00, UTC+07:00 eta UTC+08:00 erabiltzen dute, lekuaren arabera. Lord Howe uharteak UTC+10:30 erabiltzen du neguan, baina UTC+11:00 udan, soilik 30 minutu gehiago. Eyre autobidean dauden herrietako batzuek, adibidez Euclak, ofiziala ez den UTC+08:45 erabiltzen dute[1], lotzen duten bi lurraldeen arteko konpromiso gisa. Indian Pacific trenak bere ordu-eremu propioa erabiltzen du, UTC+09:00.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «tz/australasia at main · eggert/tz» GitHub (Noiz kontsultatua: 2023-12-23).