Oregongo astigar
Oregongo astigar | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Sapindales |
Familia | Sapindaceae |
Generoa | Acer |
Espeziea | Acer macrophyllum Frederick Traugott Pursh, 1813 |
Banaketa mapa | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Bigleaf maple sap (en) ![]() ![]() ![]() |
Habitat | hardwood forest (en) ![]() |
Polinizatzen du | Intsektu |
Oregongo astigarra (Acer macrophyllum) Acer generoko zuhaitz hostoerorkor bat da. Espeziearen izen zientifikoak macrophyllum "hosto handia" esan nahi du.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerikako zuhaitz bat da, Ozeano Bareko kostaldean aurkitzen dena. Alaska hegoaldetik Kaliforniaraino luzatzen da bere lurraldea[1]. Ugariena Oregon estatuan aurkitzen da, hortik bere izena.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]15 edo 20 metrotako altuera hartzen du, 35 metrotakoren bat ere badago.
Astigar espezieen artean hosto handienak ditu, 15-30 cm-ko zabalera dutenak. Bost lobulu palmatu ditu, zorrotzak, eta handienak 61 cm-tako luzera har dezake. Udaberrian infloreszentziak ateratzen ditu, 10-50 loretakoak eta 10-15 cm-ko luzerakoak izan ohi direnak[2]. Loreek petalo hori-berdexkak dituzte, ez oso nabarmenak.
Fruitua samara bat da, astigarretan ohikoa den bezala. 1-1'5 cm-ko haziak bi hego ditu 4-5 cmkoak, haizeak urrun eraman ahal izateko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «UC/JEPS: Jepson Manual treatment for ACER macrophyllum» ucjeps.berkeley.edu (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- ↑ «E-Flora BC Vascular Plant Atlas Page» web.archive.org 2012-02-23 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).