Orfismo (artea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Robert Delaunay margolariaren Simultaneous Windows on the City, 1912, Kunsthalle Hamburgo

Orfismoa artean, Frantzian 1912an sortu zen pintura higikundea izan zen, kubismotik eratorria.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenak Orfeo Greziako mitologiako musikari eta poeta gailenari erreferentzia egiten dio, eta Guillaume Apollinairek erabili zuen, Robert Delaunay (1885-1941) margolari frantsesaren koadroetan oinarri hartuta, kubismo intelektualaren soiltasuna lirismoz eta kolorez jantzi nahi izan zuten pintoreek osatu zuten higikundea izendatzeko. Orfismoaren jarraitzaileak izan zirenen edo higikundearekin harremanak izan zituztenen artean, aipatzekoak dira Fernand Léger, Francis Picabia, Marcel Duchamp eta Frantisek Kupka. Oso denbora gutxi iraun zuen, baina eragin handia izan zuen Alemaniako Blaue Reiter taldeko eta Ipar Ameriketako Stanton Mac Donald-Wright eta Morgan Russell pintoreengan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]