Organo (biologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lore bat, landare angiospermoen ugalketa organoa.

Organoa ehunen multzoa da, funtzio fisiologiko bat edo batzuk burutzen dituena. Organismo batean, betekizun jakin bat duen izaki biziaren zatia edo egitura da, eginkizun hori betetzeko moldatua eta espezializatua.

Organoa zelula ehunez dago osatua; aparatu edo sistema baten parte da eta horren barruan egiteko jakin bat edo gehiago bete ditzake. Bihotza, urdaila edo begia, esaterako, organoak dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]