Organyàko homiliak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Organyàko Homiliak» orritik birbideratua)
Eskuizkribuen zati bat

Organyàko homiliak (katalanez Homilies d'Organyà) katalanez idatzitako dokumentu literariorik zaharrena dira. Ebanjelioaren predikura bideratutako sermoi-liburu bateko atala dira, eta Iberiar Penintsulako edozein hizkuntzatan idatzitako testurik zaharrena halaber. Adituen arabera, XI. mendekoak dira, eta zehatzago 1080 eta 1095 urte bitartekoak. Letraren izaera gotikoaren trantsizio garaiko bereizgarria da eta pergaminoa kalitate lodi eta arruntekoa da. Hizkeraren zenbait berezitasunek idazkia Pere Katolikoaren (Aragoiko II.a, Bartzelonako I.a) garaikoa dela pentsatzera daramatza erudituak (1196-1213). Testua katalanez idatzirik dago, hizkuntza hartan arrotzak gerta daitezkeen hitzak badaude ere.

Joaquim Miret i Sans doktoreak 1904ko irailean aurkitu zituen, X. mendean edo XI.aren hasieran Caboet-eko jaunen eskutik fundaturiko Santa Mariaren kolejiata desagertuaren artxiboa arakatzean, Organyàko errektoretzan. Aurkikuntza erditik tolestutako hiru orriko pergaminozko koaderno txiki batean eta alde bietatik idatzitako sei foliotan zetzan. Aurrerago, lehenengoak osatzen zituzten beste folio batzuk aurkitu zituzten; egun, eskuizkribua alde bietatik idatziriko zortzi foliok osatzen dute.

Testu originala Kataluniako Liburutegian dago, eta Organyàn erreprodukzio bat erakusten da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]