Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Orgasmo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

ZmurkoFranciszek Sinnenrausch.png

Giza sexualitatean, orgasmo deritzo sexu-kitzikapenaren puntu gorenari dagokion erantzun fisiologikoari. Aurretik metatutako tentsio sexuala askatu, eta sexu-atsegin sentsazioa izaten da genitalen inguruan[1][2][3]. Orgasmoa gertatzen den bitartean, taupadak eta arnasketa maiztasun eta intentsitate handienera iristen dira. Era berean, gihar-tentsio handia eta uzkurtzeak gertatzen dira uzkiaren eta genitalen inguruan. Gizonezkoetan isurketa gertatzen da, eta emakumeetan ere, kasu batzuetan, G puntuarekin lotuta egon daitekeen orgasmo likidoa gerta daiteke. Erantzun fisikoaz gain, askotariko erantzun emozionalak ere gertatzen dira, zeinek intentsitate handiko plazeraz gain, oihuak, lantua edo irria eragin dezaketen.

Klimaxa lortzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orgasmora hainbat ekintzaren bidez irits daiteke. Ohikoena genitalen estimulazioa da: masturbazioa, felazioa edo cunnilingus, eta sarpena, besteak beste. Bestalde, proportzio txikiagoan egiten den arren, gune erogenoen estimulazioz ere hel daiteke klimaxera[4][5][6].

Estimulazio fisikoaz gain, estimulazio psikologikoa ere orgasmora iristeko bide izan daiteke, amets erotikoak edo orgasmoaren kontrola kasu. Estimulazio psikologiko bidezko orgasmoak bizkarrezur-muineko lesioak zituzten pazienteak zirela medio ezagutu ziren. Nahiz eta bizkarrezur-muineko lesioek sentipen batzuen galera edo gutxipena eragin, halako lesioak dituztenek sexu-kitzikapena eta desira erotikoa[7] izaten jarraitzen dute.

Literatura zientifikoan gehiago ikertu izan da emakumeen orgasmoaren psikologia gizonena baino; izan ere, emakumeen orgasmoa psikologikoki gizonena baino konplexuagotzat jo da. Hala ere, ideia horren aldeko froga enpiriko urriak direla eta, ondorioztatu da emakumeen eta gizonen orgasmoek desberdintasunak baino antzekotasun gehiago dituztela. Vance eta Wagner-ek (1976) eginiko ikerketaren arabera, ezinezkoa da bi sexuen orgasmo-esperientzia idatziak bereiztea.

Orgasmoa emakumeen artean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1- Klitorisaren glandea 2- Leize-gorputza 3- Klitoriaren sustraiak 4- Uretraren irekigunea. 5- Bulba bestibularra 6- Baginaren irekigunea

Emakume gehienek (estadistiken arabera % 70-80) klitorisaren estimulazio zuzena behar dute orgasmoa lortzeko, nahiz eta klitorisaren estimulazio ez-zuzenaren bitartez ere klimaxera iristea posible den[8][9]. Hori horrela izateko arrazoia da klitorisaren glandeak 8.000 nerbio bukaera baino gehiago dituela, gorputzeko beste edozein atalek baino nabarmen gehiago[10]. Hala, klitorisa zakilaren homologoa dela esan daiteke, bi organoek plazer sexuala emateko duten gaitasuna dela eta[11][12].

Orgasmo motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikertzaile gehienek orgasmo femeninoaren inguruko bereizketak egitea onesten ez duten arren, oro har bi kategoria bereizten dira emakumeen orgasmoen artean: klitori-orgasmoa eta baginako orgasmoa. Horren harira, eztabaida irekia mahaiganeratu da; izan ere, baginan ez dago ia nerbio-bukaerarik.

Banaketa hori Sigmund Freud-ek egin zuen lehenengoz 1905ean. Freud-en arabera, klitori-orgasmoak pubertaro aurretik gertatzen diren fenomeno hutsak dira, eta emakume heldu baten joera sarketa bidezko baginako orgasmora iristea da, klitoriaren inolako kitzikapenik gabe. Nahiz eta, Freud-ek ez izan baieztapen horren inongo frogarik, ondorio nabarmenak izan zituen, eta, gaur egun ere, teoria horrek errotuta dirau gure gizartean[13][14]. Egungo sistema heteronormatibo eta patriarkala ideia horren gainean eraiki da, hain zuzen, eta emakumeon* sexualitate eta gorputzak sistema horren baldintzaren menpe hezi dira. Hala, emakume asko norbere burua gauzatu gabe sentitu dira orgasmora ez heltzeagatik, Freuden baieztapenaren arabera, emakumearen plazerraren zentroa sarketaren bidez zakil-bagina erlazioan oinarritzen baita.

Orgasmoa gizonen artean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizonetan, orgasmora iristeko modu ohikoena zakilaren estimulazioa da[15]. Normalean, estimulazioaren ondoren isurketa gertatzen da, nahiz eta posible den eiakulazio gabe ere orgasmora heltzea, eiakulazio atzeratua dela eta. Orgasmora heldu gabe eiakulatzea ere gerta daiteke, anorgasmia deritzen kasuetan [16][17].

Atzeratutako orgasmoa eta orgasmo anizkuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Khan-en arabera, orgasmoa eta eiakulazioa maila berean daude, eta posible da gizonezkoek orgasmo bat baino gehiago izatea[18]. Gizonezkoen artean orgasmo anizkunak izatea ohikoa ez den arren, Kahn-ek dioenez, pubertaro aurretiko mutilen orgasmoak kualitatiboki emakumeen orgasmoen antzekoak dira. Hortaz, pubertaroan zehar gertatzen diren hormona-aldaketek eragin handia dute orgasmo maskulinoan[19].

Uste da uzkurraldiaren eragilea eiakulazioan gertatzen den oxitozina hormonaren ekoizpenaren gorakada dela, eta hormona horren kantitateak uzkurraldiaren iraupenean eragiten duela[20]. Prolaktina ere uzkurraldiaren eragilea den beste konposatu kimiko bat da[21], eta honen antagonikoa den dopamina, aldiz, sexu-kitzikapenaren eragilea[22].

Alderdi fisiologikoak eta teoria antropologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garunaren eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Groningnen-eko unibertsitateko Gert Holstege neurozientzialariak 2013an egindako ikerketa batean orgasmoa sortzen den garuneko eremu zehatza zein zen azaldu zuen. The Journal of Sexual Medicine-n argitaratutako ikerketa horretan, Holstege-ek zurtoin zerebraleko tegumentu pontino dortsolateralaren ezkerraldea, bai isurketaren eta bai orgasmoaren kontrolaren arduraduna dela adierazten du. Era berean, eskuineko aldeak gernuarekin zerikusia daukaten funtzioak kontrolatzen ditu. Ikerkuntza honen ondorioz, Holstege-ek tegumentu  pontino dortsolaterala, Pelbis-organoen estimulazioaren zentro gisa birizendatu du (POSC, ingelesezko siglak)[23].

Orgasmoaren kontrol kontzientea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klimaxa lortzea helburu nagusia izan gabe plazerra eskuratzeko praktikak ere existitzen dira. Praktika horiek norberaren autoestima eta autokontrolerako gaitasunarekin erlazionatuta daude. Izan ere, batzuetan, orgasmora iristeari itxaroteak plazerra lortzeko presio eragin dezake eta prozesu honetan oztopo gisa jardun.

Gizonek orgasmoa kontrolatzen ikas dezakete entrenamendu bidez. Horrela, orgasmoa atzeratu dezakete bere plazerraren intentsitatea handituz eta era berean, baita bikotearena ere. Gainera, posiblea da bikoteak orgasmoaren kontrolean laguntzea estimuluen intentsitatea erregulatuz.

Orgasmo femeninoaren intentsitatea estimulazio anitzen bidez handitu daiteke, adibidez, klitorisa eta bularrak aldi berean kitzikatuz. Era berean, jolas-sexualak, rol-jokoak esaterako ere orgasmora iristen laguntzen dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   I. M. Pei, Partners (1972-04-30) «Centro Nacional de Investigación Atmosférica - Colorado (EE. UU.)» Informes de la Construcción (239): 15–18 doi:10.3989/ic.1972.v24.i239.3250 ISSN 1988-3234 . Noiz kontsultatua: 2018-11-20 .
  2.   S.,, Rosenthal, Martha Human sexuality : from cells to society ISBN 9780618755714 PMC 742510222 . Noiz kontsultatua: 2018-11-20 .
  3.   Lavallé, Bernard «10 El año de todos los peligros (abril de 1536-abril de 1537)» Francisco Pizarro (Institut français d’études andines): 176–194 ISBN 9789972623363 . Noiz kontsultatua: 2018-11-20 .
  4.   Arthur., Otto, Herbert (1988) New orgasm options excerpts : expanding sexual pleasure [Place of publication not identified] PMC 64032096 . Noiz kontsultatua: 2018-11-20 .
  5.   The orgasm answer guide Johns Hopkins University Press 2010 ISBN 9780801898112 PMC 647881169 . Noiz kontsultatua: 2018-11-20 .
  6.   Komisaruk, Barry R.; Wise, Nan; Frangos, Eleni; Liu, Wen‐Ching; Allen, Kachina; Brody, Stuart (2011-10) «Women's Clitoris, Vagina, and Cervix Mapped on the Sensory Cortex: fMRI Evidence» The Journal of Sexual Medicine (10): 2822–2830 doi:10.1111/j.1743-6109.2011.02388.x ISSN 1743-6095 . Noiz kontsultatua: 2018-11-20 .
  7.   Baena Zapatero, Alberto (2012-06-20) «Un ejemplo de mundialización: El movimiento de biombos desde el Pacífico hasta el Atlántico (s. XVII-XVIII)» Anuario de Estudios Americanos (1): 31–62 doi:10.3989/aeamer.2012.1.01 ISSN 1988-4273 . Noiz kontsultatua: 2018-11-20 .
  8.   JANICAK, PHILIP; DAVIS, JOHN M. (1986-01) «Drs. Janicak and Davis Reply» American Journal of Psychiatry (1): 121–a-122 doi:10.1176/ajp.143.1.121-a ISSN 0002-953X . Noiz kontsultatua: 2018-11-20 .
  9.   Mah, Kenneth; Binik, Yitzchak M (2001-08) «The nature of human orgasm: a critical review of major trends» Clinical Psychology Review (6): 823–856 doi:10.1016/s0272-7358(00)00069-6 ISSN 0272-7358 . Noiz kontsultatua: 2018-11-20 .
  10.   L., Carroll, Janell (2010) Sexuality now : embracing diversity (3e [ed.]. argitaraldia) Wadsworth CENGAGE Learning ISBN 9780495602743 PMC 426044136 . Noiz kontsultatua: 2018-11-20 .
  11.   Michael., Schünke, (2006) Thieme atlas of anatomy. General anatomy and musculoskeletal system Thieme ISBN 9783131420817 PMC 62906603 . Noiz kontsultatua: 2018-11-20 .
  12.   The complete dictionary of sexology (New expanded ed. argitaraldia) Continuum 1995 ISBN 0826406726 PMC 30593505 . Noiz kontsultatua: 2018-11-20 .
  13.   M., Irvine, Janice (0905) Disorders of desire : sexuality and gender in modern American sexology Temple University Press ISBN 1592131514 PMC 428142587 . Noiz kontsultatua: 2018-11-20 .
  14.   Union., Chicago Women's Liberation ([1999]-) The CWLU herstory archive. Chicago Women's Liberation Union PMC 54031946 . Noiz kontsultatua: 2018-11-20 .
  15.   Baena Zapatero, Alberto (2012-06-20) «Un ejemplo de mundialización: El movimiento de biombos desde el Pacífico hasta el Atlántico (s. XVII-XVIII)» Anuario de Estudios Americanos (1): 31–62 doi:10.3989/aeamer.2012.1.01 ISSN 1988-4273 . Noiz kontsultatua: 2018-11-20 .
  16.   S.,, Rosenthal, Martha Human sexuality : from cells to society ISBN 9780618755714 PMC 742510222 . Noiz kontsultatua: 2018-11-20 .
  17.   Dunn, Marian E.; Trost, Jan E. (1989-10) «Male multiple orgasms: A descriptive study» Archives of Sexual Behavior (5): 377–387 doi:10.1007/bf01541970 ISSN 0004-0002 . Noiz kontsultatua: 2018-11-20 .
  18.   Dunn, Marian E.; Trost, Jan E. (1989-10) «Male multiple orgasms: A descriptive study» Archives of Sexual Behavior (5): 377–387 doi:10.1007/bf01541970 ISSN 0004-0002 . Noiz kontsultatua: 2018-11-20 .
  19.   Roldán, Álvaro (2016-07-26) «2ª jornada de la Fundación Lilly sobre publicación médica en España (Hotel EuroForum, El Escorial, Madrid, 20 de noviembre de 2006)» El Profesional de la Información (1): 78 doi:10.3145/epi.2007.ene.09 ISSN 1699-2407 . Noiz kontsultatua: 2018-11-20 .
  20.   Panksepp, Jaak, ed. (2003-10-31) Textbook of Biological Psychiatry doi:10.1002/0471468975 . Noiz kontsultatua: 2018-11-20 .
  21.   Haake, P; Exton, M S; Haverkamp, J; Krämer, M; Leygraf, N; Hartmann, U; Schedlowski, M; Krueger, T H C (2002-04) «Absence of orgasm-induced prolactin secretion in a healthy multi-orgasmic male subject» International Journal of Impotence Research (2): 133–135 doi:10.1038/sj.ijir.3900823 ISSN 0955-9930 . Noiz kontsultatua: 2018-11-20 .
  22.   Haake, P; Exton, M S; Haverkamp, J; Krämer, M; Leygraf, N; Hartmann, U; Schedlowski, M; Krueger, T H C (2002-04) «Absence of orgasm-induced prolactin secretion in a healthy multi-orgasmic male subject» International Journal of Impotence Research (2): 133–135 doi:10.1038/sj.ijir.3900823 ISSN 0955-9930 . Noiz kontsultatua: 2018-11-20 .
  23. (Gaztelaniaz)  «Un estudio desvela el epicentro del orgasmo» Materia . Noiz kontsultatua: 2018-11-20 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Orgasmo Aldatu lotura Wikidatan