Oriamendiko gudua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Oriamendiko gudua
Iparraldeko frontea – Lehen Karlistada
1837-03-15 battle of oriamendi.jpg
Oriamendiko guduaren planoa.
Data 1837ko martxoaren 16a
Lekua Oriamendi
 Gipuzkoa, Euskal Herria
43° 17′ 53″ N, 1° 59′ 13″ W / 43.29806°N,1.98694°W / 43.29806; -1.98694
Emaitza Karlisten garaipena
Kokapena 43° 16′ 00″ N, 1° 58′ 00″ W / 43.2667°N,1.96667°W / 43.2667; -1.96667Koordenatuak: 43° 16′ 00″ N, 1° 58′ 00″ W / 43.2667°N,1.96667°W / 43.2667; -1.96667
Gudulariak
Flag of Cross of Burgundy.svg Karlistak Flag of Spain (1785-1873 and 1875-1931).svg Isabelinoak
Flag of the United Kingdom.svg British Legion
Buruzagiak
Sebastian Gabriel Borboikoa Baldomero Espartero
George Lacy Evans
Pedro Saarsfield
Galerak
750 1000–1500

Oriamendiko gudua 1837ko martxoan Oriamendin, Donostiatik eta Hernanitik hurbil dagoen muino batean, gertatu zen Lehen Karlistaldiko guda bat da. Guda horretan karlistek eta liberalek borrokatu zuten elkarren aurka. Guda horretan liberalen tropa nagusia Erresuma Batuko dibisio bat izan zen. Karlistek martxoaren 16an lortu zuten balore estrategiko handiko mendia hartzea. Hortik aurrera karlistek Donostia setiatu zuten, baina hala ere ezin zuten hartu gerrak iraun artean.

Gudu honek garrantzi handiagoko beste batzuk baino ospe handiagoa jaso zuen karlismoaren ereserki bihurtuko zen Oriamendiko Martxarekiko loturarengatik.

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1837ko martxoan, armada liberala gerrari amaiera emateko ahaleginetan zebilen eta horretarako karlisten errege-kuartela konkistatu nahi zuten. Honela, inguratzeko maniobra bat antolatu zuten: Sarsfield jenerala Iruñetik, Espartero Bilbotik eta Lacy Evans Donostiatik. Britainiar Legio Laguntzailearen arduraduna zen Evans. Liberalek hiri inguruko muinoak konkistatu zituzten, karlistek gogor aurre egin arren. Hilaren 15ean Oriamendiko gotorlekua menderatzea lortu zuten, eta karlistek Santa Barbarako gotorlekuan eta Hernanin babestu behar izan zuten.

Biharamunean, ordea, Sebastian Infanteak Hernaniraino iristea lortu zuen, ibilaldi ezin gogorrago eta luzeago baten ondoren, eta han karlisten tropak sendotu zituen. Kontraeraso odoltsu baten ondoren, karlistek Oriamendi berreskuratu zuten, hildako eta zauritu ugari utziaz Britainiar Legioan. Legioko kideek ozta ozta lortu zuten Donostian babestea. Atzera zihoazela britainiar itsas armadak babesa eman zien, badian zituen ontzietako gizon eta artilleriaren bidez, eta horri esker hondamendia zertxobait apaltzea lortu zen.

Nolanahi ere, liberalek 1.500 gizon inguru galdu zituzten ekintza hartan, eta karlistek erdia baino gutxiago. Eskandalua britainiar parlamenturaino iritsi zen, porrot hura britainiar inperioaren lotsaizuntzat hartu baitzuten. Britainia Handiko hedabideek gogor salatu zuten Lacy Evansen jarduna.

Espartero eta Sarsfield beren goarnizioetara itzuli ziren, eta mugimendu bateratu hura egundoko porrota izan zen azkenean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]