Orientazio (kirola)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Orientazio (argipena)»
Orientazioaren nazioarteko bandera

Orientazioa, kirolean, kokagune geografiko batetik beste batera modu azkarrean eta ezezaguna den lurraldea zeharkatuta iristea bilatzen duen kirolari deritzo, horretarako mapa bat eta iparrorratz bat soilik erabilita. Lasterketa batean parte hartzen dutenei mapa topografiko bat ematen zaie, normalean orientaziorako bereziki prestatuta dagoen bat, eta hari jarraituta, kontrol puntuak bilatu eta haietatik igaro behar dute.[1] Jatorriz militarrentzako entrenamenduko ariketa bat izan zen, baina gerora hainbat aldaera izan zituen. Aldaerarik zaharrena eta praktikatuena oinezko orientazioa da, baina badaude beste mota batzuk ere: bizikletazkoa, uretakoa, elurretakoa, etab.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   About Orienteering International Orienteering Federation . Noiz kontsultatua: 2018-05-07 .


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.