Original Six

Wikipedia, Entziklopedia askea
Toronto Maple Leafs eta Detroit Red Wings taldeen arteko izotz hockey partidua 1942-1943 denboraldian, Original Six zirelakoen lehenbiziko denboraldia zena.

Original Six (euskaraz Jatorrizko Seiak) AEBetan eta Kanadan 1942-1943tik eta 1967rako denboraldietan NHL liga osatu zuten sei izotz hockey taldeek osatzen duten multzoak jasotzen duen izendapena da. Honakoak dira: Montreal Canadiens, Toronto Maple Leafs, Boston Bruins, Detroit Red Wings, Chicago Blackhawks eta New York Rangers.

Nahiz eta jatorrizko izendapena erabili, Montreal Canadiens eta Toronto Maple Leaf ez beste, gainontzeko lau estatubatuar taldeak ez ziren NHLko talde sortzaileak izan, 1917an izozt hockey liga sortu zenean talde sortzaile guztiak kanadarra baitziren. Aldiz, 1924ean Boston Bruins taldea batu zitzaien, eta 1926ean gainontzeko estatubatuar taldeak.

1942-1943 denboraldian NHL ligako frankizia partehartzaileak sei talde hauetara mugatu ziren, eta 1967an denboraldian iraganean bezala talde partaide gehiago izatera itzuli zen.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]