Orihuela
Orihuela (valentzieraz Oriola) Valentziako Erkidegoko udalerria da, Baix Segura/Vega Baja eskualdean eta Alacanteko probintzian kokatua. Eskualdeko hiri nagusia, gune historikoa eta hiriburua da.
2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 86.164 biztanle zituen.
Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izena | Biztanleria (2011) |
---|---|
Orihuela | 33.470 |
Orihuela Costa | 30.487 |
La Murada | 3.261 |
San Bartolomé | 2.503 |
La Aparecida | 2.155 |
Los Desamparados | 2.142 |
Torremendo | 1.899 |
Molins | 1.442 |
Raiguero de Bonanza | 1.395 |
La Campaneta | 1.192 |
Arneva | 1.185 |
La Matanza | 1.095 |
Hurchillo | 1.088 |
Las Norias | 984 |
Correntías Medias | 921 |
El Escorratel | 906 |
Camino de Beniel | 817 |
El Mudamiento | 485 |
Camino Viejo de Callosa | 471 |
Molino de la Ciudad | 296 |
Media Legua | 236 |
Los Huertos | 113 |
Barbarroja | 107 |
Correntías Bajas | 64 |
Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jakue II.a Aragoikoak bultzatutako Errekonkistatik XIII. mendearen amaiera arte Oriola eta eskualde osoko hizkuntza katalana izan zen. XVIII eta XIX. mendeetan, ordea, eskualdeko leku gehienetan hizkuntza ordezkapena suertatu zen eta espainiera gailendu zen, edo zehatzago esanda Murtzia aldean hitz egiten den "panocho" hizkeraren antzekoa.
Historialariek bi faktore azpimarratzen dituzte katalanaren atzerapen hau azaltzeko: alde batetik moriskoen 1609ko kanporaketarekin eta XVII. mendean zehar pairatutako izurriteekin gertatu zen populazio hustutzea ; horren ostean birpopulaketa batez ere murtziarrek egin zuten. Bestetik 1707an Valentziako Erresuman promulgatutako "Nova Plantako Dekretua", zeinaren bidez katalana egoera alegalean geratu baitzen.
Horren ondorioz, gaur egun tokiko hizkuntza espainiera da hirian. Katalana, ordea, Barba-roja etxaguneko tokiko hizkuntza da. Beste aldetik, toponimian bestelako arrastoak ere topa daitezke: Molins eta Escorratell pedaníak, Cabo Roig eta la Zenia (la Sénia) aldea Orihuela Costan...Orihuelako ikurra Oriol deitzen da eta hirian bertan Monserrate (Montserrat) amabirjina eta Rabalroche (raval Roig) auzoa daude.
Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bilakaera demografikoa[1] | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1787 | 1857 | 1877 | 1887 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | |||||||||||
Biztanleria | 23.276 | 26.147 | 24.629 | 24.363 | 28.530 | 35.072 | 37.180 | 38.570 | 43.619 | ||||||||||
1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 1996 | 2001 | 2006 | 2008 | |||||||||||
Biztanleria | 44.979 | 44.830 | 44.938 | 49.851 | 49.642 | 50.724 | 56.129 | 77.979 | 84.626 |
Orihuelatar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Miguel Hernández gaztelaniazko olerkaria.
- Antonio Cánovas del Castillo Espainiar politikaria.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ http://www.ine.es/inebase2/leer.jsp?L=0&divi=DPOP&his=0 Instituto Nacional de Estadística INE
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Katalanez) Udalaren webgunea.
![]() |
Artikulu hau Valentziako Erkidegoko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
![]() |
Baix Segura/Vega Baja del Segurako udalerriak | ![]() |
---|---|---|
Albatera • Algorfa • Almoradí • Benejúzar/Benejússer • Benferri • Benijófar/Benijòfar • Bigastro/Bigastre • Callosa de Segura • Catral • Cox/Coix • Daya Nueva/Daia Nova • Daya Vieja/Daia Vella • Dolores/Dolors • Formentera del Segura • (la) Granja de Rocamora • Guardamar del Segura • Jacarilla/Xacarella • Los Montesinos/els Montesinos • Orihuela/Oriola • Pilar de la Horadada/el Pilar de la Foradada • Rafal • Redován/Redovà • Rojales/Rojals • San Fulgencio/Sant Fulgenci • San Isidro/Sant Isidre • San Miguel de Salinas/Sant Miquel de les Salines • Torrevieja/Torrevella |
|