Orioko Bandera
| Orioko Bandera | |
|---|---|
| Sorrera | 1993 |
| Herria | Orio, Gipuzkoa |
| Antolatzailea | Orio Arraunketa Elkartea |
| Parte-hartzaileak | Gizon: TKE Liga Emak: Euskotren Liga |
| Modalitatea | Oria ibaian (erlojupekoa) Itsasoan (lerrokatua) |
| Errekorra | eremu berrian: 19:42:94 (Hondarribia, 2019) |
| Garaipen gehien | Gizonezkoak: Emakumezkoak: |
| Azken ekitaldia | 2025 |
| Irabazlea(k) | Gizonezkoak: Emakumezkoak: |
Orioko Bandera urtero Gipuzkoako Orio herrian jokatzen den traineru estropada da. Orio Arraunketa Elkarteak antolatzen du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1989 eta 1990 urteetan Orio-Cinzano banderak jokatu ziren, hau baitzen traineruaren babeslea urte horietan. Gaur egungo bandera berriz 1993an hasi zen jokatzen, hasieran Caja laboral Bandera izenarekin eta 1998tik 2012 arte Inmobiliaria Orioren babesarekin. 2013an Orioko Kanpinaren bandera izenarekin ezagutzen da eta 1989tik aurrerako edizio guztiak hartzen ditu bere baitan. Gehienetan itsaso zabalean jokatu da baina edizio batzutan (2015ean esate baterako) ibaian izan da erlojupeko formatuan. 2018 urtean estropada eremu berria estrenatu zen. Gizonezkoek eta emakumezkoek jokatzen dute estropada.
Oriok bigarren trainerua KAE Ligan daukanez Bixigu Festa - Orio Estilora bandera ere antolatzen du. Honetaz gain Orioko test estropada (Ligaz kanpokoa) eta negu partean jokatzen den Oriako jeitsiera ere izaten dira herrian.
Gizonezkoen Bandera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1989 eta 1990eko ekitaldiak Orio-Cinzano Bandera izan ziren.
Garaipenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Taldea | Garaipenak | Urteak |
|---|---|---|
| Hondarribia | 8 | 2006, 2013, 2015, 2016, 2017, 2019, 2022, 2024 |
| Orio | 8 | 1993, 1995, 1997, 1999, 2001, 2012, 2018, 2025 |
| Bermeo Urdaibai | 6 | 2004, 2007, 2010, 2014, 2020, 2023 |
| Castro Urdiales | 4 | 2002, 2005, 2008, 2009 |
| San Pedro | 2 | 1996, 1998 |
| Donibaneko Arraunlariak | 1 | 1994 |
| Zumaia | 1 | 2000 |
| Astillero | 1 | 2003 |
| Tirán | 1 | 2011 |
| Santurtzi | 1 | 2021 |
- 1989 eta 1990eko ekitaldiak ez dira Orioko Banderaren palmaresean kontatzen.
Emakumezkoen estropada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2013an Orio Emakumezkoen Traineru Ligarako sailkatu zenez Liga horretarako baliagarria den estropada antolar tu izan du.
| Urtea | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena |
|---|---|---|---|
| 2013 | Zumaia | Hibaika | San Juan |
| 2014 | San Juan | Hibaika | Zumaia |
| 2015 | San Juan | Zumaia | Hibaika |
| 2016 | San Juan | Hibaika | Orio |
| 2017[2] | Hibaika | San Juan | Orio |
| 2018[3] | San Juan | Orio | Arraun Lagunak |
| 2019[4] | Orio | Arraun Lagunak | Donostiarra |
| 2020[11] | Donostiarra | Orio | Hondarribia |
| 2021[6] | Orio | Hondarribia | Arraun Lagunak |
| 2022[7] | Orio | Arraun Lagunak | Donostiarra |
| 2023[8] | Orio | Arraun Lagunak | Tolosaldea |
| 2024[12] | Arraun Lagunak | Tolosaldea | Orio |
| 2025[13] | Orio | Tolosaldea | Hondarribia |
Garaipenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Taldea | Garaipenak | Urteak |
|---|---|---|
| Orio | 5 | 2019, 2021, 2022, 2023, 2025 |
| San Juan | 4 | 2014, 2015, 2016, 2018 |
| Zumaia | 1 | 2013 |
| Hibaika | 1 | 2017 |
| Donostiarra | 1 | 2020 |
| Arraun Lagunak | 1 | 2024 |
Beste estropada batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orion beste estropada batzuk ere jokatzen dira Liga ezberinetan dauden traineruentzako.
- Bisiguaren Egunaren Bandera - Orio Kanpina: Orioren B traineruak KAE Ligarako jartzen duen estropada da. Bixiguaren egunean jokatzen da, 2018tik Orio Kanpina izenarekin. Emakumezkoen estropada ere jokatzen da 2009tik aurrera, hasiera batean Gipuzkoako Ligarako puntuagarria eta ondoren ETE Ligarako puntuagarria.
- Orioko Test Estropada (2009-2018): Ligaz kanpoko estropada.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Bandera Urdaibaik eta lidertza Oriok - Orio» Orioguka.eus (kontsulta data: 2025-07-20).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Eusko Label Liga de traineras: Hondarribia se suma a la fiesta» www.euskolabelliga.com (kontsulta data: 2025-07-20).
- ↑ a b «Oriok ezustekoa eman du bere banderan, eta San Juanek geldiezin jarraitzen du» EITB (kontsulta data: 2025-07-20).
- ↑ a b «Hondarribiak hirugarren bandera irabazi du, eta Oriok, bederatzigarrena» EITB (kontsulta data: 2025-07-20).
- ↑ «Urdaibaik denboraldiko bere lehen bandera irabazi du» EITB 2020-07-19 (kontsulta data: 2025-07-20).
- ↑ a b «Santurtzi eta Orio, garaileak Orioko Banderan» EITB 2021-07-17 (kontsulta data: 2025-07-20).
- ↑ a b SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-07-16). «Orio txapeldun izan da etxean eta Hondarribiak kolpe handi bat eman du mahai gainean» naiz: (kontsulta data: 2025-07-20).
- ↑ a b Naia, Arantzamendi(e)ko. (2023-07-17). «Urdaibaik erakustaldia eskaini du Orion» Busturialdeko Hitza (kontsulta data: 2025-07-20).
- ↑ «Hondarribiak garaipen handia lortu du Orion, ezustekoa emanda» EITB 2024-08-04 (kontsulta data: 2025-07-20).
- ↑ «Gizonezkoen banderak ere, etxera - Orio» Orioguka.eus (kontsulta data: 2025-07-20).
- ↑ «Donostiarra garaile, Orioko Banderan» EITB 2020-07-19 (kontsulta data: 2025-07-20).
- ↑ «Arraun Lagunakek, hamabitik hamabi» EITB 2024-08-04 (kontsulta data: 2025-07-20).
- ↑ «Seigarrenean, saria - Orio» Orioguka.eus (kontsulta data: 2025-07-20).