Edukira joan

Orlando furioso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orlando furioso
Jatorria
Egilea(k)Ludovico Ariosto
Argitaratze-data1516
IzenburuaOrlando furioso
Jatorrizko herrialdeaItalia
Ezaugarriak
Genero artistikoaZalduntza liburua
Hizkuntzaitaliera
Egile-eskubideakjabari publiko eta jabari publiko
Deskribapena
OinarrituaErrolanen kantua
Orlando Innamorato (en) Itzuli
Fikzioa

Orlando furioso Pizkundeko poema epikoa da, Ludovico Ariosto (1474-1533) olerkariak 1516an plazaratuta; behin betiko edizioa, ordea, 1532an atera zen; Ariostok hiru aldiz berridatzi zuen: 1516, 1521 eta 1532an. Nafarroari buruzko aipamen batzuk ditu, esaterako Lizarrako setioari buruzkoa.[1] Italiako Errenazimentuko poema epikorik onena da. Bi ideal desberdinen poeman garatzen da: bata, klasikoa, humanismoarena, eta bestea, erdi arokoa, zaldun-arima duena. Orlando, berez, Errolan da, Karlomagnoren hiloba.

Orlando Furioso Matteo Maria Boiardo idazleak bukatu gabe utzi zuen Orlando Innamorato (Orlando Maiteminduta) erromantzearen jarraipena da. Boiardoren lana 1495ean agertu zen, poeta hil eta gero. Mendebaldeko kulturaren bilakaera gehien markatu duen klasikoetako bat da poema hau.[2]

Bere girotze historikoan eta pertsonaietan, Roldanen heriotza kontatzen duen XI. mendeko Errolanen kantua-rekin partekatzen ditu ezaugarri batzuk. Berez, historia zalduntza liburu bat ere bada, Erdi Aroaren amaieran hasi eta XVI. mendean eta XVII. mendera arte ezaguna izaten jarraitu zuen tradizioan kokatzen dena.

Istorioaren atzean Karlomagnoren paladin kristauen eta Europa inbaditu duen eta inperio kristaua eraisten saiatzen den armada sarrazenoaren arteko gerra dago. Olerkia gerraz eta maitasunaz eta zalditeriaren ideal erromantikoaz aritzen da. Errealismoa eta fantasia, umorea eta tragedia nahasten ditu.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]