Ornitologia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ornitologo batek argi-oilar (Upupa epops) bati eraztuna ipiniz.

Ornitologia (grezierazko ὄρνις - ὄρνιθος —"ornis - ornithos", "hegazti"— eta λόγος —"logos", "zientzia"— hitzen lotunea) hegaztiez arduratzen den zoologiaren adarra da[1]. Zoologiaren beste adarrak ez bezala eta, batez ere, hegaztien ikusgarritasuna dela eta, oso zientzia landua da[2]. Egoera metodologia zientifikoa erabiltzen duten zaletuen lanaren ondorioa da.

Oso zientzia zaharra da eta, hari esker, eboluzio, portaera eta ekologiaren hainbat kontzeptu nabarmen ulertu ditugu, adibidez: espeziazio prozedurak, sena, ikaskuntza, txoko ekologikoa, biogeografia; filogeografia edo kontserbazioa[3]. Ornitologoek tresna eta teknika asko erabiltzen dituztenez, egun berrikuntza ugariko zientzia da[4].

Mundu zabalean, anitz elkartek ornitologia landu eta hegaztiak babesteko helburua dute. Euskal Herrian, Itsas Enara Ornitologia Elkartea, Aranzadi Zientzia Elkartea, Saiak, Lanius Ornitologia Elkartea, Gorosti Natur Zientzia Elkartea eta Arabako Natur Institutua nagusiak dira. Nazioartean, elkarteen federazio handi bat dago: BirdLife International.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Ornitologia. .
  2. Newton, Ian. (1998). Population limitation in birds. Academic Press, 2 or. ISBN 0-12-517366-0..
  3. Mayr, E.. (1984). «Commentary: The Contributions of Ornithology to Biology» BioScience 34 (4): 250–255. doi:10.2307/1309464..
  4. Sutherland, W. J.; Newton, Ian; Green, Rhys. (2004). Bird ecology and conservation : a handbook of techniques. Oxford: Oxford University Press ISBN 0198520867..


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.