Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Ornogabe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Barraskiloak ornogabeak dira, animalia gehienak bezala. Ornogabe izatea, hala ere, ez da talde taxonomiko baliagarria, ornogabe batzuk gertuago daudelako ornodunengandik beste ornogabe guztiengandik baino. Hala ere, termino erabilia da biologiatik haratago.

Ornogabea bizkarrezurrik ez duen animalia da. Multzo honetan sartzen dira animali espezie guztien %97[1], hau da, denak Vertebrata subphylumean daudenak izan ezik (arrainak, anfibioak, narrastiak, hegaztiak eta ugaztunak). Ornogabe adibide ezagunak dira intsektuak; karramarroak, izkirak eta antzekoak; barraskilo, txirlak, olagarroak eta bere antzekoak; itsas-izarrak, itsas-trikuak eta bere antzekoak; marmokak eta har zein zizare gisa sailkatzen diren animaliak.

Ornogabeen barruko taxoi askok espezie gehiago dituzte ornodun guztiek batuta baino[2].

Ornogabe batzuk gertuago daude ornodunengandik beste ornogabeengandik baino, adibidez Tunicata eta Cephalochordata taldeak. Horregatik talde hau parafiletikoa da, eta ez du esanahi berezirik taxonomian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  May, Robert M. (1988-09-16), «How Many Species Are There on Earth?», Science (4872): 1441–1449, doi:10.1126/science.241.4872.1441, ISSN 0036-8075, PMID 17790039, http://science.sciencemag.org/content/241/4872/1441. Noiz kontsultatua: 2018-05-30 .
  2.   W., Richards, Owain (1977), Imms' general textbook of entomology / 2, Classification and biology. (10. ed. argitaraldia), CHapman & Hall, ISBN 0412152207, PMC 310424712, https://www.worldcat.org/oclc/310424712 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ornogabe Aldatu lotura Wikidatan


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.