Orobeko Haitza
Orobeko Haitza | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 846 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 42°55′05″N 2°13′05″W / 42.918°N 2.218°W |
Herrialdea | ![]() |
Foru erkidego | ![]() |
Orobeko Haitza, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Nafarroak, Arabak eta Gipuzkoak bat egiten duten Arbarrain menditik adarrak hedatzen dira hainbat norabidetarantz. Adar horietako batzuk Altsasuraino luzatzen dira, bidean altuera galduz eta pagadi zabaletan murgilduz. Inongo zerrendatan ez agertuta, eta basoak paisaia eragozteko mehatxuarekin, mendizale gutxi hurbiltzen dira gain hauetara.[1]
Ez da mendi ikusgarria Arbarain (Illarragorri edo Irumuga, ere bai) eta esan liteke bereizgarri bakarra duela: hiru herrialderen arteko mugarria izatea, izan ere bertan elkartzen dira Nafarroa, Gipuzkoa eta Araba arteko mugak.
Hegoaldeko kariatzezko hormak urratzen dihardu harrobi handi batek. Iparraldeko isurialdea pagadiz estalita dago eta ehiza postu ugarik jarraitzen dute Araba eta Gipuzkoaren arteko mugako hesia. Ibilbide polita egin daiteke halere Olano eta Albeizekin batera lotuta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Pitiklin. (miércoles, 1 de mayo de 2019). «POR LA MONTAÑA ALAVESA: EN BUSCA DE LAS CUEVAS DE OROBE ( PEÑA OROBE )» POR LA MONTAÑA ALAVESA (Noiz kontsultatua: 2024-12-22).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Orobeko Haitza, http://www.euskal-herria.org/.
- «POR LA MONTAÑA ALAVESA: EN BUSCA DE LAS CUEVAS DE OROBE (PEÑA OROBE)» Pitiklin. POR LA MONTAÑA ALAVESA (2019-05-01).