Edukira joan

Oroimenaren Eguneko atentatua

Oroimenaren Eguneko atentatua
Irudi
Mapa
Motabonba erasoa
Data1987ko azaroaren 8a
KokalekuEnniskillen
Koordenatuak54°20′40″N 7°38′05″W / 54.3444°N 7.6347°W / 54.3444; -7.6347
Parte-hartzaile
Pertsona hilak12
Pertsona zaurituak63

Oroimenaren Eguneko atentatua, Enniskillengo atentatua edo Poppy Dayko atentatua, 1987ko azaroaren 8an, Oroimenaren Igandez, Ipar Irlandako Enniskillen udalerrian Behin-behineko IRAk burututako bonba bidezko atentatu bat izan zen.

Oroimenaren Igande horretako goizeko 10:43etan Fermagh Konderriaren Gerra Oroitarrian gerretan hildako Britainiar Armadaren soldaduen aldeko ekitaldia egiten ari zirela eta lekua jendez lepo zegoela Behin-behineko IRAk bonba bat eztandarazi zuen.

12 pertsona hil (11 zibil eta polizia 1, horietako asko adinduak) eta 63 pertsona zauritu ziren.

Behin-behineko IRAk sarraskia oker bat izan eta beren helburua britainiar soldaduak zirela aipatu zuen. Atentatua alde guztiek kondenatu zuten, baita IRA eta Sinn Féineko zenbaitek ere.

Sarraski honen Estraditazio Legearen onarpena erraztu zuen, honen ondorioz Irlandako Errepublikan IRAkidea izatea susmagarria zen oro Erresuma Batura estraditatzea erraztu zen.

Bestalde, talde paramilitar loialistek ondorengo egunetan katolika zibilen aurkako erasoak burutuz erasotuz mendekatu ziren.

Atentatu honek Ipar Irlandako gatazkan mugarria edo inflexio puntu bat wzarri eta irlandar errepublikanismoaren korronte nagusia konponbide politiko bat lortzeko ahalegin berria burutzera bultzarazi zuen.