Orontze

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Orontze
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Orontze.jpg
Orontzeren ikuspegia errepidetik.

Orontzeko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Zangozako merindadea
Eskualdea Zaraitzu
Izen ofiziala Zaraitzu armarria.svg Oronz <> Orontze
Alkatea Tomasa Iriarte Napal (indep.)
Posta kodea 31451
INE kodea 31198
Herritarra oronztar
Kokapena
Koordenatuak 42° 52′ 10″ N, 1° 05′ 44″ W / 42.869444444444°N,1.0955555555556°W / 42.869444444444; -1.0955555555556Koordenatuak: 42° 52′ 10″ N, 1° 05′ 44″ W / 42.869444444444°N,1.0955555555556°W / 42.869444444444; -1.0955555555556
Orontze hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Orontze
Orontze
Orontze (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 11,47 km2
Garaiera 729 metro
Distantzia 82 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 46 biztanle
% 54,35 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 45,65
Dentsitatea 4,01 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 7,55
Zahartze tasa[1] % 21,53
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 0
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 0 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 0,81 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 14,55 (2010)
Euskararen erabilera %  1,2 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.oronz.es/

Orontze[2] Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Zaraitzu ibarraren erdian dagoena. Nafarroako hiriburutik 82 kilometrora kokatua, 46 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Eska-Zaraitzu Hondakin Solidoen Mankomunitatea zaborra biltzeaz arduratzen da Orontzen eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Zangozako merindadearen ipar-ekialdean kokatzen da, Zaraitzuko Atabeko lursailaren barruan. Orontze NA-178 errepideak zeharkatzen du, Espartza Zaraitzu eta Ezkaroze udalerrien artean. Udalerriak dituen 11 kilometro koadroetatik 575 hektarea inguru larre moduan erabiltzen dira, eta gainontzekoak pinu basoek osatzen dituzte. Horrez gain, udalerriaren ekialdean harizti batzuk ageri dira.

Herriko mendirik altuenak 1237 metroko Monterria eta 1042 metroko Ilarregia mendiak dira.

Herriaren udalerri mugakideak honako hauek dira: Iparraldean Ezkaroze, hegoaldean Espartza, ekialdean Bidankoze eta mendebaldean Jaurrieta.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orontzeri buruzko lehen dokumentua XI. mendekoa da, dena den, aurretiko populazio arrasto ugari aurkitu dira, bai Orontze udalerrian bai inguruko udalerrietan ere. Erdi Aroan zehar herria jaurerri izan zen, garai hartako Nafarroako herri gehienak bezalatsu. 1469. urtean lorturiko pribilegioaren aurretik, oronztarrek erregeari ordaindu behar izaten zizkioten zergak.

Orontze Atabeko kiñoari lotuta egon zen, 1846an independentzia eta udaletxea eskuratu arte. 1847. urtean herriak errota eta eskola zituen. Eskolak 700 errealeko diru laguntza jasotzen zuen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orontzeko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Orontzen.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orontzeko alkatea AEIO herri ekimeneko Tomasa Iriarte Napal da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Hauteskundeetara talde bakarra aurkeztu zen eta herriaren tamaina txikia dela eta, pertsona bakarra aukeratu zuten; boto zuriak 14 izan ziren (emandako boto guztien %56); ez zen baliogabeko botorik egon.

Orontzeko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Tomasa Iriarte Napal (AEIO) 11 Bai

2011ko udal hauteskundeetan ez zen zerrendarik aurkeztu[3]. Iriartek jarduneko alkate segitu zuen.

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: Kale Nagusia z/g

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Tomasa Iriarte Napal AEIO, indep.
2011-2015 Tomasa Iriarte Napal Jardunean

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Conda autobus konpainiaren Otsagabia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko jaiak ekaineko hirugarren asteburuan ospatzen dira. Gainera, herriko patroiak San Kosme eta San Damian direla, San Damianen eguna irailaren 27an ospatzen da. Bi erromeria ere egiten dira: martxoaren 12an San Pedroko baselizara bata eta maiatzaren 3an Gurutze Santuaren baselizara bestea.

Abenduaren 24an, herriko gazteak etxez etxe kantuan aritzen dira, janariak biltzen, eta, ondorengo egunetan, bazkari bat antolatzen da.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orontzeko eliza 1953. urtean, Indalecio Ojangurenen argazkia.

Orontzeko eliza XIII. mendekoa da. Barruan dagoen errataula nagusia 1616. urtean egin zuen Juan Etxenagusia egileak. Erretaulak, jarlekua, bi kaletan banaturiko solairua eta atikoa ditu. Jarlekuari dagokionez, bi ebanjelariren eta sagrarioaren irudiak ageri dira bertan. Horrez gain, lehen solairuan Ama Birjina eta jesus haurraren irudia ikus daiteke. Erretaularen goiko aldean Kalbarioa kokatzen da.

Elizaren sarreran, atariaren alde batean, bataio kapera bat dago. Atarian, baselizetatik ekarritako hiru santuren irudi gotikoak ageri dira, San Blas, San Gregorio eta San Martinenak, hain zuzen ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Orontze Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa


Zaraitzu
Maps of municipalities of Navarra Zaraitzu.JPG
Espartza | Ezkaroze | Galoze: Galoze (kontzejua)ItzalleIzizeUskartze | Gorza: Gorza (kontzejua)ErripaldaIgari
Itzaltzu | Jaurrieta | Orontze | Otsagabia | Sartze: Sartze (kontzejua)Ibiltzieta