Oropher

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Oropher, Tolkienen legendariumeko fikziozko pertsonaia bat da, bere hil ondorengo Silmarillion eleberrian eta beste idatzi batzuetan agertzen dena. Baso Beltzeko elfo basatien erregea zen.

Elfo basatiak Beleriandetik Lothlorienera heldu ondoren, Zeleborn eta Oropherrek, senideak zirenak, basoaren kontrolari buruz eztabaidatu zuten, Oropher eta elfo basati talde bat, Lothlorienetik iparraldera joan ziren arte. Denbora batez, basoaren hegoaldean bizi izan ziren, Amon Lanc inguratzen duten haranetan, baina Eguzkiaren Bigarren Aroan

Elfo eta Gizakien arteko Azken Aliantzaren Gerra hasi zenean, Gil Galad erregeak, armada elfiko guztiak Mordorrera joateko agindu zuen, borroka egiteko, eta Oropherrek, obeditu egin zuen, baina gogo txarrez, beste errege batek bere herrian agintzerik ezin baitzuen jasan. Baso Beltzeko armada, Eriador eta Lothlorienekoak baino azkoz okerrago hornitua zihoan, eta, beraz, guduan hil ziren, Oropher bera barne. Orduan, bere seme Thranduil izan zen bere oinordekoa karguan.


Aurrekoa
Lehena izan zen
Baso Beltzeko erregea
Eguzkiaren Bigarren Aroko 3440 arte
Ondorengoa
Thranduil