Orozko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Orozko
 Bizkaia, Euskal Herria
Orozko Ibarra auzoko komentua.JPG
Ibarra auzoko komentua.
Orozkoko bandera

Orozkoko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Bizkaia
Eskualdea Arratia-Nerbioi
Izen ofiziala Orozkoko udal ikurrina.svg Orozko
Alkatea Josu San Pedro Montalban (ADIE)
Posta kodea 48240
INE kodea 48075
Herritarra orozkoar
Kokapena
Koordenatuak 43° 06′ 31″ N, 2° 54′ 40″ W / 43.108611°N,2.911111°W / 43.108611; -2.911111Koordenatuak: 43° 06′ 31″ N, 2° 54′ 40″ W / 43.108611°N,2.911111°W / 43.108611; -2.911111
Orozko hemen kokatua: Bizkaia
Orozko
Orozko
Orozko (Bizkaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 102,42 km2
Garaiera 159 metro
Distantzia 24 km Bilbora
Demografia
Biztanleria 2.633 biztanle (2015) — (Green Arrow Up.svg 9)
% 49,29 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 50,71
Dentsitatea 25,71 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 18,56
Zahartze tasa[1] % 21,74
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 53,51
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 80,83 (2011)
Genero desoreka[1] % -5,54 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 6,86 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 59,25 (2010)
Euskararen erabilera

%

27,0 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.orozkoudala.com/

Orozko Bizkaiko hegoaldeko udalerri bat da, Arratia-Nerbioi eskualdekoa. Bizkaiko udalerri handienetan bigarrena da hedaduraz (Karrantza da handiena). Arrazoi geografikoak direla kausa, harreman handia du Arabako Aiaraldea eskualdearekin, eta batzuetan eskualde horren partetzat hartzen da. 2015. urtean 2.633 biztanle zituen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbo eta Gasteiz hirien artean kokatuta dago, Gorbeiako natura parkean sartuta zati handi batean eta Itxinako mendigunearen magalean. Altube eta Arnauri ibaiek udalerria zeharkatzen dute.

Orografia eta hidrologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso eskualde menditsuan dago Orozko. Gailur nagusiak hegoaldean (Gorbeiako mendialdean) daude: Gorbeia (1.475 m), Illunbe (982 m), Arna (1.232 m), Anekogarri (1.017 m), Ubixeta (1.106 m), Beluzaran (1.028 m) eta Kolometa (1.001 m). Udalerriaren iparraldeko mendiak apalagoak dira eta Gorostola izan ezik (834 m) gainerakoak ez dira 800 m-ra iristen. Aipagarriak dira , halaber mendebaleko Itxina mendialdeko gailurrak: Lekanda (1.302 m), Igalirrintza (1.296 m), Altipitax (1.164 m), Gorosteta (1.256 m) eta Axkorrigan (1.068 m). Kantauri aldeko isuria dute udalerritik igarotzen diren erreka gehienak (Arnauri, Altube), Padrubaso erreka izan ezik.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orozko herriak auzo eta elizate asko dituen herria da. Hona hemen garrantzitsuenak:

Herrigune hauek osatua da Orozkoko udalerria: ,

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko Jaurerriaren barruan izan zen Orozko, 973. urtean Aiarako jaun-andreen mende geratu zen arte.

Orozkon eraikiriko dorretxeek (Anuntzibai, Torrelanda, Errotaetxe...) argi erakusten dute Orozkoko udalerria osatzen duten herriguneen Erdi Aroko jatorria. Lau setio garrantzitsu jasan behar izan zuten orozkoarrek XII-XIII. mendeetan.

1785. urtean Bizkaiko Jaunaren agindupean zegoen berriro ere.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laborantza (artoa, patata, barazkiak) eta abere hazkuntza (behi, ardi eta zerri azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak. Dena dela langile ugari Laudio, Ugao eta Arakaldoko industrietara joaten da langile eta bigarren lanbide ditu baserriko lanak.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritzari lotutako udalerria izanik eta errepide nagusietatik urruti egonda, Orozkoko biztanle kopurua etengabe jaitsi zen XX. mendean zehar. 3.000 biztanletik gora izatera iritsi bazen ere, 1990erako 2.000tik behera zituen. XX. mendearen azken hamarkadan eta XXI. mendearen hasieran herria suspertu egin zen pixka bat eta biztanleak irabazten hasi zen.

Orozkoko biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Orozkoko alkatea ADIE plataformako Josu San Pedro da.

Orozkoko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
ADIE
6 / 11
778 (% 52,85)
5 / 11
668 (% 43,95)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 11
385 (% 26,15)
4 / 11
533 (% 35,07)
EH Bildu*
2 / 11
267 (% 18,14)
2 / 11
244 (% 16,05)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 11
23 (% 1,56)
0 / 11
62 (% 4,08)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 11
4 (% 0,27)
0 / 11
7 (% 0,46)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego-sartaldeko mendebaleko euskara da tokiko euskara. Hizkuntza banaketa, 1996an: 1.180 euskaldun, 364 ia-euskaldun eta 307 erdaldun.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aranguren dorretxea, zaharberritzea baino lehen.

Erlijio ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipagarriak dira:

  • Orozkoko San Joan Bataiatzailearen parrokia: XIII. mendeko jatorria du.
  • Muruetako San Pedro parrokia.
  • Olarteko San Bartolome parrokia.
  • Zaloako Andra Maria eliza.
  • Lorentzo Deunaren eliza (Urigoiti).
  • Migel Deunaren baseliza eta Goikiria auzokoa.
  • Ibarrako komentua.

Ondare zibila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aranguren dorretxea.
  • Munukogoiko baserria (Urigoiti) eta Olabarrikoa.
  • Muñoz, Torre Gil eta Artiñano jauregiak.

Museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendeko Legorburu edo Kareaga etxean kokatuta eta hiru solairutan banatuta dago: Ondare historikoa, Bizimodu tradizionala eta Gorbeiako lurralde garaietako biztanleak izenekoak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Orozko Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa
  1. a b c d e f   Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .