Orphan (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Orphan (euskaraz Umezurtza) 2009ko Jaume Collet-Serra kataluniar zinema zuzendariaren beldurrezko filma bat da. Vera Farmiga, Peter Sarsgaard, Isabelle Fuhrman, CCH Pounder eta Jimmy Bennett aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Cando Kate (Vera Farmiga) eta John Coleman (Peter Sarsgaard) senar-emazteen haurtxo jaioberria hiltzean sekulako ezusteko eta atsekabe galanta izan dute. Ondorioz, bikotea ere banatzeko arriskuan dago eta Kateren gogoan ametsgaiztoak, beldurra eta ezinegona agertuko dira. Senar-emazteek egonkortasuna berreskuratzeko inguruko umezurztegi batera haur bat adoptatzeko asmoz joan dira. Bertan aingeru aurpegia eta zintzo itxura duen Esther (Isabelle Fuhrman) izeneko errusiar neskato batek erakarriko ditu. Baina etxera iristean, eta senar-emazteak nahiz heuren seme eta alaba txikiak Estherrekin elkarbizitzen hasten diren unetik aurrera gauza bitxiak gertatzen hasiko dira, Kate denborarekin Estherrek sekretu izugarri bat ezkutatzen duela jabetuko da.

Aktoreak

Kanpo loturak