Orreagako kantua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Orreagako kantua
Cantar de Roncesvalles (f. 1v.º).jpg
Datuak
Egilea Ezezaguna
Generoa Poema-epikoa
Hizkuntza Gaztelania
Nafar erromantzea
Herrialdea Iberiar penintsula
Euskaraz
Izenburua Orregako kantua

Orreagako kantua (gaztelania eta nafar erromantzez Cantar de Roncesvalles) XIII. mendearen hasieran nafar erromantzeren ezaugarriak zituen Erdi Aroko gaztelaniaz idatzitako poema-epikoa da[1].

Ramón Menéndez Pidalen ikerketen arabera, 5.500 bertso inguru zituen. Horietatik ehuna baino ez dira geratzen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Carolus Handiak Hispania osoa Zaragoza izan ezik konkistatu zuen. Hara Errolanekin joan zen. Errolanen aitabitxia Ganelon zen, Zaragozako errege mairua zen Marsinekin azpijokoan zebiltzala. Orreaga zeharkatzen, gudua hasi eta heroiek ez ezik Reinaldos, Baldovinos eta Beltranek ere bertan borrokatu zuten. Mairuek sarraskia egin zuten frantziarren lerroetan, nahiz eta Errolanek gogor eutsi. Errolanek bere tronpa jo zuen Carolusen laguntza izateko. Oliveros eta Reinaldos hil ziren. Enperadorea ailegatzen ari zela konturatu zirenean, mairuek ihes egin zuten. Turpinek hildakoak bedeinkatu eta Errolanek azken ohoreak egin zizkien. Zauririk ez bazuen ere, Carolus heldu zenerako Errolan hilda zegoen eta Frantziara itzuli ziren. Alda anderea, Errolanen emaztea zena, bere ehorzketan hilko zen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun geratzen den testua, bere iloba Errolanen galeraren ondoriozko Carolusen planctus edo intziria da.

Orreagako kantua ez dago Errolanen kantuan oinarrituta, ezta Codex Calixtinusen Historia Caroli Magnin ere. Izan ere, adituen ustez, litekeena da kondaira XII. mendean Proventzan sortua izatea.

Hizkuntzalaritzaren ikuspegitik nafar erromantzeren ezaugarriak zituen Erdi Aroko gaztelaniaz idatzita dago. Nafar erromantzezko clamó, exa, Li, vuestra amor (femeninoa), cueyta, crebantando, colpe, me conuerto eta beste hainbat hitz ditu. Nafar grafia ere badu, nahiz eta karaktere gehienak gaztelaniakoak izan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Carlos Alvar, José Manuel Lucía Megías. Diccionario filológico de literatura medieval española. Editorial Castalia, 2002. ISBN 84-9740-018-6

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]