Orri-onddo hankagabe
Orri-onddo hankagabea | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Boletales |
Familia | Tapinellaceae |
Generoa | Tapinella |
Espeziea | Tapinella panuoides E.-J.Gilbert, 1931 |
Orri-onddo hankagabea (Tapinella panuoides; sinonimoa: Paxillus panuoides) Tapinellaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Paxillus involutus espeziaren hurbil egoteak toxikoa den susmagarri egiten du. Pinu motzondoetan sorta ederretan irteten du.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 5 eta 10 cm arteko diametrokoa, maskor itxurakoa, hanka gabe. Horixka, hori-oliba edo arrexka kolorekoa; oinarrian lila tonuekin: ionipus Q; aldaera; hasieran belusatua, gero ilegabea. Ertza biribilkatua.
Orriak: Kolore hori bizikoak, zainen bidez zeharka oso lotuak. Kapelatik erraz askatzen dira azazkalarekin hazka egitean (Paxillus guztien ezaugarria da).
Hanka: Hain da albokoa eta errudimentarioa ezen esan daiteke ez dela existitzen.
Haragia: Zurixka edo horixka samarra. Zapore eta usain zehaztu gabea.[2]
Etimologia: Tapinella terminoa latinezko "tapiz" hitzetik datorrela diote autore batzuek eta alfonbra esan nahi duela.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Phyllotopsis nidulans delakoarekin, baina honek tonu laranjatuagoak ditu.[4]
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Koniferoen motzondoetan edo eroritako enborretan, udazkenean ohikoa.[5]
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ipar Amerika, Europa, Erdialdeko Amerika, Asia iparraldea, Australia, Zeelanda Berria.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 90 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas.. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 180 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 289 or. ISBN 84-7173-211-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 50 or. ISBN 84-282-0865-4..