Edukira joan

Orri Óskarsson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hau islandiar izen bat da: azken izena ez da abizena, patronimikoa baizik. Pertsona hau deitzeko bataio-izena erabiltzen dute.
Orri Óskarsson
Bizitza
JaiotzaReykjavik eta Islandia2004ko abuztuaren 29a (20 urte)
Herrialdea Islandia
Familia
AitaÓskar Hrafn Þorvaldsson
Hezkuntza
Hizkuntzakislandiera
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Íþróttafélagið Grótta2018 / 2019154
Iceland national under-17 football team2019 / 202071
Iceland national under-21 football team2021 / 60
Iceland national under-19 football team2021 / 20231412
FC København2022 / 20243815
Islandiako futbol selekzio nazionala2023 / 82
SønderjyskE Fodbold2023 / 2023124
Real Sociedad2024ko abuztuaren 30a /
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Altuera186 zentimetro

UEFA: 250129690 Edit the value on Wikidata

Orri Stein Óskarsson (Reykjavik, Islandia, 2004ko abuztuaren 29a) futbol jokalari islandiarra da, aurrelari gisa jokatzen duena. Gaur egun Espainiako Lehen Mailako Real Sociedad-en jokatzen duena.

Islandiako Selekzio Nazionalean ere jokatzen du.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orri Óskarsson Grótta akademiatik hasi zen, bere jaioterrian, Islandian. 2018ko abuztuaren 18an egin zuen bere senior klubarekin debuta, 13 urte zituela, 2018ko Hötturren aurkako partidan ordezko gisa sartu zenean. Bere debutean bi gol sartu zituen eta 5-0 irabazi zuten. Guztira hiru partida jokatu zituen eta hiru gol sartu zituen bere lehen denboraldian, bere aita, Óskar Hrafn Þorvaldssonen zuzendaritzapean. 12 partida jokatu zituen hurrengo denboraldian eta gol 1 sartu zuen bigarren mailan, Grótta berriro igo zen, oraingoan lehen mailara.

2019ko denboraldiaren ostean, Orri 2020ko udan Danimarkako Kopenhage taldean sartuko zela iragarri zen. 2022ko maiatzaren 22an egin zuen debut profesionala Kopenhagen, denboraldi horretako azken partidan —3-0 etxeko liga irabazi zuen Aalborg BK-ren aurka, Danimarkako txapeldunen kontratua luzapena sinatu baino egun batzuk lehenago.

2023ko urtarrilaren 31n, Danimarkako 1. Mailako Sønderjyske taldearekin fitxatu zuen denboraldi osorako maileguan. Kopenhagera itzuli zenean, hiru gol lortu zituen bere aitak entrenatzen zuen Breiðabli 6-3 irabazita, 2023-24 Txapeldunen Ligako bigarren sailkapen fasean.

2024ko abuztuaren 30ean, Orrik Euskal Herriko reala taldean sartu zen 20 milioi euroren truke, Kopenhageko klubaren salmenta errekorra, eta sei urteko akordioa sinatu zuen.

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita, Óskar Hrafn Þorvaldsson, futbol jokalari internazional ohia eta FK Haugesund-eko entrenatzaile ohia du. Hark entrenatu izan du KR Grótta-n jokatzen zuenean, bai behe-kategorietan bai behin lehen taldera iritsita.

Kluba Sasoia Ligan Kopa nazionala League cup E Denetara
Maila Part. Golak Part. Golak Part. Golak Part. Golak Part Golak
Grótta 2018 2. deild 3 3 0 0 3 3
2019 1. deild 12 1 2 0 1 0 15 1
Denetara 15 4 2 0 1 0 0 0 18 4
Kobenhavn 2021–22 Danimarkako Superliga 1 0 0 0 0 0 1 0
2022–23 Danimarkako Superliga 4 0 2 1 2 0 8 1
2023–24 Danimarkako Superliga 27 10 3 2 11 3 41 15
2024–25 Danimarkako Superliga 6 5 0 0 6 2 12 7
Denetara 38 15 5 3 19 5 62 23
Sønderjyske (utzia) 2022–23 1. Division 12 4 2 1 14 5
Reala 2024–25 La Liga 20 3 4 0 9 4 33 7
Bere karreran denetara 86 26 13 4 1 0 28 9 127 39
  • 1.dleid: 2019 (islandiako bigarren maila)
  • Islandiako urteko jokalari onena: 2024

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]