Ortigueirako Zelta Munduko Nazioarteko Jaialdia
Ortigueirako Mundu Zeltako Nazioarteko Jaialdia Festival Internacional do Mundo Celta de Ortigueira | |
---|---|
![]() | |
Generoa : | Musika zelta |
Urtea : | 1978-1987 1995etik gaur egun arte |
Sortzailea : | Escola de Gaitas de Ortigueira |
Lekua : | Ortigueira A Coruñako probintzia ![]() |
Iraupena : | Uztaileko lau egunetan zehar |
Antolatzaileak : | Ortigueirako Udala S.A. de Xestión do Plan Xacobeo |
Webgunea : | www.festivaldeortigueira.com/ |
Ortigueirako Mundu Zeltako Nazioarteko Jaialdia (galizieraz Festival Internacional do Mundo Celta de Ortigueira) Ortigueira udalerrian (Galizia) egiten den musika zeltako jaialdia da. 1978an sortu zen, eta, hortaz, iberiar penintsulan, musika mota horretako jaialdi zaharrena da, handienetakoa izateaz gain. Estatuko eta nazioarteko turismo-intereseko jaialdiaren izendapenak jaso ditu. Noiz edo noiz, ekitaldiko 100.000 bisitariren kopurua ere gainditu izan du.
Agertoki nagusia portuan dago, eta maila handiko eta nazioartean ospetsuak diren hainbat musika-talderen emanaldien lekuko izan da, hala nola Alan Stivell edota The Chieftains, besteak beste. Jaialdiaren barruan, talde berrientzako RUNAS lehiaketa antolatzen da 2000. urteaz geroztik, eta horretan birritan izan dira irabazle Euskal Herriko taldeak: Ruaille-Buaille, 2013an, eta Xabi Aburruzaga Band, 2014an.
Morouzos hondartza eta pinuen etorbidean jaialdi honetara bertaratzen den jendearentzako kanpalekuak egokitu ohi dira.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ortigueirako Mundu Zeltako Nazioarteko Jaialdiaren webgune ofiziala (Gaztelaniaz) (Galizieraz) (Ingelesez)