Osaka nazioarteko aireportua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Osaka nazioarteko aireportua
Itami Airport terminal.jpg
IATA: ITM • ICAO: RJOO
Kokapena
Herrialdea  Japonia
Japoniako eskualdea Kansai eskualdea
Japoniako prefeturak Osakako prefetura
Core city of Japan Toyonaka
Koordenatuak 34° 47′ 08″ N, 135° 26′ 18″ E / 34.785527777778°N,135.43822222222°E / 34.785527777778; 135.43822222222Koordenatuak: 34° 47′ 08″ N, 135° 26′ 18″ E / 34.785527777778°N,135.43822222222°E / 34.785527777778; 135.43822222222
Itsas-mailako altuera 49 oin
Kudeatzailea Kansai Airports
New Kansai International Airport Company
Ministry of Land, Infrastructure, Transport and Tourism
Aireportua
Pistak
Norabidea Materiala Luze Zabal
14L/32Ra 1.828 m 45 m
14R/32La 3.000 m 60 m
Zerbitzu hiria Osaka
Luzera 3.000
1.828
Webgune ofiziala

Osaka nazioarteko aireportua (大阪国際空港 Ōsaka Kokusai Kūkō?) , (NAGE: ITM, NAZE: RJOO), Japoniako Osaka hiritik gertu dagoen aireportua da, Itami (Hyōgo) eta Toyonaka (Osaka) udalerrietan kokaturik dagoena. Sarritan Itami aireportua (伊丹空港 Itami Kūkō?) izenarekin ezagutzen da.

Nazioarteko izena badu ere Japonia barneko hegaldiak kudeatzen ditu. Hala ere Japoniako hirugarren aireportu erabiliena da. Osakako Badian dagoen Kansai nazioarteko aireportua da nazioarteko hegaldiak dituena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kizu ibaiaren ahoan zegoen hidrohegazkinen basean 1939an No. 2 Osaka Airport izenarekin sortu zen aireportua. Yamato ibaiaren ahoan No. 1 Osaka Airport eraikitzeko asmoa bazen baina Kobeko biztanleen protestek egitasmoa geldiarazi zuten. Hasiera hartan Japoniako Aire armadak erabili zuen baina 1945ean Estatubatuarren basea bihurtu zen, Itami Aire Basea izenarekin.

1959an Japoniako Gobernuaren kontrolpera itzutzean Osakako aireportua izena eman zitzaion berriz. 60. hamarkadan inguruko lurrak eskuratu eta nabarmen handitu zuten aireportua. Nazioarteko aireportua zen orduan.

Dena dela, ingurua populatuz joan zen eta dentsitatea handitzerakoan bizilagunek kutsadura eta zarata handia salatu eta protestak hasi zituzten. Epaitegiek 70. hamarkadan aire trafikoaren mugak ezarri zizkioten aireportuari.

1994an Kansai nazioarteko aireportua ireki zen Osakako Badian dagoen uharte artifizial batean eta Osaka aireportuarentzako Japonia barneko hegaldiak uzti zituzten.

Argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Osaka nazioarteko aireportua Aldatu lotura Wikidatan