Edukira joan

Osasun bakarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Osasun bakarraren irudikapen grafikoa, parte hartzen duten diziplina desberdinekin.

Osasun bakarra kontzeptua, ingelesez One Health, 2000ko hamarkadaren hasieran hasi zen erabiltzen, giza-osasuna eta animalien osasuna elkarren mendekoak direla adierazi nahi du eta bi horiek bizi diren ekosistemekin ere elkarrekin lotuta daudela.[1][2] Zoonosiak, era naturalean animalietatik gizakietara zein alderantziz transmititzen diren gaixotasunak dira eta hauetako batzuk artropodo bektore bidez kutsatzen dira edo animalia basatiak dituzte gordailu. Beste aldetik, antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterioen presentzia areagotzen ari da munduko leku guztietan, gaixotasun infekzioso arruntak tratatzeko dugun antibiotikoen gaitasuna mehatxatuz. Arazo multifaktorial hauen konplexutasunari aurre egiteko Osasun Bakarraren ikuspuntutik egin behar da lan.[1]

Osasun bakarraren helburua osasun publikoaren arloko programak, politikak, legeria eta ikerketa diseinatzea eta ezartzea da, sektore anitzekoa eta diziplina disziplinartekoa ere bada, mundu mailan lan eginez baina bata tokikoan, eskualdekoan, eta naziokoan.[3] [4]

« Ingurumenean eragiteak gure osasunean eragin dezake. Antibiotikoena oso garbia da, baina ez da bakarrik hori; ikusi zen diklofenakoarekin ere. Saiak desagertu ziren, eta agian pentsa dezakegu espezie bat desagertzea ez dela hain garrantzitsua, baina saiak desagertzeak ondorioak izan zituen gizakien osasunean. Batzuetan daingurumena beste izate bat balitz bezala hartzen dugu, baina gu ingurumena gara. Dena dago lotuta; hori da Osasun Bakarraren filosofia. Eta berdin baldin bazaizkizu biodibertsitatea eta abar, gutxienez pentsatu dugu gure osasunaz, azkenean bueltan etorriko baita. »

—Saioa Domingo Etxaburu [5]


« Farmakoen erabilera oso antropozentrikoa izan da, gure onerako soilik. Eta ez dugu aintzat hartu zer gertatzen den kanporatzen direnean. Baina osasuna partekatua da, bizidun guztiena. Ikuspuntua aldatu behar dugu, ez dadin dugu aintzat hartu zer gertatzen den kanporatzen direnean. Baina osasuna partekatua da, bizidun guztiena. »

—Nestor Etxebarria Loizate [6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Cevidanes, Aitor. (2021). «Osasun Bakarra. Animalien, gizakien eta ingurunearen osasunaren arteko lotura. (Udako ikastaroak, 2021)» www.ueu.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) (kontsulta data: 2021-06-01).
  2. (Gaztelaniaz) «Una sola salud» OIE - Organizacion Mundial de Sanidad Animal (kontsulta data: 2021-06-01).
  3. (Ingelesez) «One Health» www.who.int (kontsulta data: 2021-06-01).
  4. (Ingelesez) «One Health | CDC» www.cdc.gov 2021-05-18 (kontsulta data: 2021-06-01).
  5. Etxebeste Aduriz, Egoitz. (2025). «Botikak, ingurumena gaixotzen» Zientzia.eus (kontsulta data: 2025-08-18).
  6. Etxebeste Aduriz, Egoitz. (2025). «Botikak, ingurumena gaixotzen» Zientzia.eus (kontsulta data: 2025-08-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]