Osasunaren sustapen

Wikipedia, Entziklopedia askea

Osasunaren sustapena[1] pertsonek beren osasunaren gaineko kontrola areagotzea ahalbidetzen duen prozesua da eta biztanleriaren osasuna hobetzeko moduak aztertzen ditu. 1986ko Ottawako Gutunean emandako definizioaren arabera, osasunaren sustapena "jendeari osasuna hobetzeko eta horren gaineko kontrol handiagoa egiteko beharrezko baliabideak ematean datza". Hauek dira Ottawako Gutunak proposatzen dituen hiru ekintza-arloak: politika publiko osasungarriak eraikitzea, osasuna bultzatzen duten giroak sortzea, trebetasun pertsonalak garatzea, ekintza komunitarioa indartzea, osasun-zerbitzuak birbideratzea.

Osasunaren sustapenak hainbat diziplinetatik hartzen ditu bere iturriak, hala nola epidemiologiatik, medikuntzatik, soziologiatik, psikologiatik, komunikaziotik eta pedagogiatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [2008]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.