Oscar Luigi Scalfaro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Oscar Luigi Scalfaro
Oscar Luigi Scalfaro 3.jpg
Italiako senataria


Italiako Errepublikako diputatua


Italiako presidentea

1992ko maiatzak 28 - 1999ko maiatzak 15
Francesco Cossiga - Carlo Azeglio Ciampi
Bizitza
Jaiotza Novara1918ko irailaren 9a
Herrialdea  Italia
Heriotza Erroma2012ko urtarrilaren 29a (93 urte)
Hezkuntza
Heziketa Università Cattolica del Sacro Cuore
Hizkuntzak italiera
Lanbidea
Lanbidea politikaria eta abokatua
Lantokia(k) Erroma
Jasotako sariak
Sinesmenak
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa Kristau-demokrazia
Democratic Party
Signature of Oscar Luigi Scalfaro.png

Oscar Luigi Scalfaro (Novara, 1918ko irailaren 9a - Erroma, 2012ko urtarrilaren 29a) italiar politikaria izan zen, Italiako Errepublikako presidentea 1992tik 1999ra arte.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbideko ikasketak egin zituen Milango Unibertsitate Katolikoan. Benito Mussoliniren gobernu faxistaren garaian, erregimenaren aurkakoen zerbitzura lan egin zuen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, fiskal gisa hasi zen lanean. Katoliko suharra izanik, Kristau Demokrazia alderdiaren jarraitzaile nagusietako bat izan zen, alderdiaren sortzaile Alcide de Gasperiren agintaldian, eta Parlamentuko kide hautatu zuten 1946an.

Harrezkero beti izan da parlamentari, presidentetza lortu zuen arte. 1950eko hamarraldian Lan ministerioko idazkariorde izendatu zuten, eta hurrengoetan Garraioetako ministro, Hezkuntzako ministro (Andreottiren agintaldian) eta Barne Arazoetako ministro (Bettino Craxiren agintaldian) izan zen. Une zailetan hartu zuen presidentetza, mafiaren aurkako borrokarako izendatu zuten epaile berezi baten hilketaren ondoren, Giovanni Falconeren hilketaren ondoren hain zuzen, eta politikarien artean ustelkeria nagusi zen garaian.

Italiako herriak bozketa-sistema berri baten alde bozkatu zuenean 1993ko erreferendumean, Scalfarok Parlamentua desegin zuen, eta hauteskundeak deitu zituen hurrengo urterako. Hauteskunde haietan Silvio Berlusconi atera zen garaile. Bigarren Mundu Gerraz geroztik Italia gobernatzen aritu ziren politikarietako askok aulkia galdu zuten, eta Italiako politikan nagusi izan ziren alderdiek garrantzia galdu zuten. Scalfarok, beharrezkoa izan balitz, Parlamentua desegiteko, eta lehen ministroak gehiengoa galtzen bazuen, beste bat izendatzeko eskubidea gorde zuen. Scalfaro presidentearen agintaldian Italiako politikak bide zuzena hartu zuen ostera pixkana-pixkana, 90eko hamarraldiaren hasierako eskandalu larrien ondoren. 1999an, Carlo Azeglio Ciampi hautatu zuten presidente, Scalfaroren ordez. Ordutik aurrera, biziarteko senataria izan zen.

Scalfarok Etiopiara 1997an egindako bisitaldi batean, barkamena eskatu zuen armada italiarrak herrialde hura inbaditu zuenean, 1935ean, han egindako sarraskiengatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oscar Luigi Scalfaro Aldatu lotura Wikidatan