Edukira joan

Oscar Onley

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oscar Onley

(2024)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakOscar Onley
JaiotzaKelso2002ko urriaren 13a (23 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Spokes Racing Team (en) Itzuli 2019-2019
AG2R Decathlon U19 Team (en) Itzuli 2020-2020
Sunweb Development 2021-2022
Sunweb 2023-
 

Facebook: oscar.onley.3 Twitter: OscarOnley Instagram: oscaronley Edit the value on Wikidata

Oscar Onley (Kelso (Eskozia), 2002ko urriaren 13a) txirrindulari eskoziarra da, profesionala Team Picnic-PostNL taldean.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an, junior mailan, bere lehenbiziko UCI probatan lehiatu zen.

2021ean, DSM taldearekin fitxatu zen, garapenerako bigarren taldean aritzeko. 2022eko denboraldian nabarmendu zen, eskalatzaile trebe bat bezala. Apirilean bosgarren izan zen Ardenetako Zirkuituan eta uda horretan, Giro Next Geneko bedetzigarren postuan sailkatu zen, baita Aostako Haranako Giro etapa bat eskuratu ere.

Profesionaletan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emaitza hauen ondorioz, 2023rako DSM taldearekin kontratua sinatu zuen. Denboraldiaren hasieran, Algarve Itzuliko gazteen sailkapena eskuratu zuen, maiatzean seigarren sailkatu zen Hungariako Itzulian eta bigarren Alpes Isère Tourrean. 2023ko Poloniako Itzulian lehenengo hamarren artean amaitu zen, honako hau bere lehenbiziko top-10 UCI World Tourreko etapakako proba batean izan zelarik. Apur bat geroago, Espainiako Vueltan parte hartu zuen, baina eroriko baten ondorioz, lepauztaia hautsi eta lasterketa utzi behar izan zuen[1].

2024an, Down Under Tourreko etapa bat irabazi zuen, bere lehenbiziko garaipena World Tour zirkuituan. Tamalez, Cadel Evans Great Ocean Road Race proban Lepauztaia hautsi zuen. Martxoaren 30ean, sendatu ostean, hirugarren sailkatu zen Miguel Indurain Sari Nagusian. Hala ere, Amstel Gold Race lasterketan, berriro ere eta hirugarrenez zortzi hilabeteetan, lepauztaia hautsi zuen[2]. Lehiara itzuli eta gero, zortzigarren sailkatu zen Suitzako Itzulian eta jarraian, Tourrean hartu zuen parte, non 39. postuan amaitu zen.

2019

2021

  • 3. Erresuma Batuko erlojupeko txapelketan (23 urtez azpikoa)

2022

2023

2024

2025

Emaitzak lasterketa nagusietan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzuli Handiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lasterketa 2022 2023 2024 2025
Italiako Giroa
Frantziako Tourra 39. 4.
Espainiako Vuelta UT
Munduko errepideko txapelketa 16. UT

Beste Itzuliak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzulia 2021 2022 2023 2024 2025
Kataluniako Volta 39.
Euskal Herriko Itzulia 19. 9.
Romandiako Tourra 23. 16.
Dofinerriko Kriteriuma 40.
Suitzako Itzulia 8. 3.

-: Ez zuen parte hartu
UT: Utzi, ez zuen amaitu

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]