Oscar Peterson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oscar Peterson
Oscar Peterson.jpg
Bizitza
JaiotzaMontreal1925eko abuztuaren 15a
Herrialdea Kanada
BizilekuaMontreal
HeriotzaMississauga2007ko abenduaren 23a (82 urte)
Hobiratze lekuaErindale (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaThe Royal Conservatory of Music (en) Itzuli
Irakaslea(k)Paul de Marky (en) Itzuli
Lou Hooper (en) Itzuli
Johnny Holmes (en) Itzuli
Daisy Sweeney (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakjazz pianist (en) Itzuli, musika-talde gidaria, musikagilea, musikologoa eta aktorea
Jasotako sariak
Nominazioak
Genero artistikoajazza
Bebopa
Hard bopa
third stream (en) Itzuli
bluesa
funk
Musika instrumentuapianoa
ahotsa
Perkusio instrumentua
DiskoetxeaVerve Records (en) Itzuli
Mercury Records (en) Itzuli
Pablo
Telarc International Corporation (en) Itzuli
MPS Records (en) Itzuli

oscarpeterson.com
IMDB: nm0677328 Allocine: 35420 Allmovie: p182433 TV.com: people/oscar-peterson
Facebook: oscarpetersonmusic Spotify: 6zkX5fhrSD4tdVOmimR9wB Last fm: Oscar+Peterson Musicbrainz: ed801bdd-f057-41c0-94fb-76cb5676cd59 Songkick: 342487 Discogs: 254394 Allmusic: mn0000489316 Find a Grave: 23541870 Edit the value on Wikidata

Oscar Peterson (Montreal, Quebec, 1925eko abuztuaren 15a - Mississauga, Ontario, Kanada, 2007ko abenduaren 23a) piano-jotzailea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso gazterik hasi zen musikagintzan; 5 urte zituenerako, bazekien pianoa jotzen. 1949an Estatu Batuetara joan zen Carnegie Hall aretoan kontzertu batean jotzera, eta Jazz at the Philarmonic Granz orkestrarekin bi bira egitera. 1953. urtean hirukotea osatu zuen Ray Brown baxuarekin eta Herb Ellis gitarra-jotzailearekin. Hainbat disko grabatu zituzten elkarrekin, eta ospe handia eskuratu zuten. Ellisek hirukotea utzi zuen 1959an, eta Ed Thigpen perkusio-jotzaileak bete zuen haren lekua; baina 1965ean behin betiko desegin zen taldea.

1967 eta 1972 bitartean Petersonek 15 diskoz osaturiko sail bat grabatu zuen, MPS alemaniar disko-etxearentzat; askoren ustez, orduan osatu zuen bere obrarik onena, piano-bakarlarirako zenbait grabaziorekin.

1970eko hamarraldiaren erdialdera, Neils-Henning Orsted Pederson daniar kontrabaxu-jotzailearekin hasi zen lanean, eta tarteka, hirukotea osatu zuten Joe Pass gitarra-jotzailearekin. Peterson jazz musikako jotzaile gisa nabarmendu zen nagusiki, bere teknika bikainari eta swing musika interpretatzeko zituen dohainei esker, batez ere. Kritikari askoren ustez, bere estiloak Art Tatum piano-jotzailearena gogorazten du, bere maisutasun teknikoan eta aberastasun harmonikoan, eta azpimarratzekoa du, orobat, Nat King Cole, Teddy Wilson eta James P. Johnson piano-jotzaileen eragina. Petersonek zazpi aldiz irabazi zuen Grammy saria, 1974, 1975, 1978, 1979, 1990 (bi) eta 1991. urteetan, hain zuzen ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oscar Peterson Aldatu lotura Wikidatan