Oscar von Sydow
Oscar Fredrik von Sydow (Kalmar, 1873ko uztailaren 12a – Ekerö, 1936ko abuztuaren 19a) suediar politikaria izan zen. Suediako lehen ministroa izan zen 1921eko otsailetik urrira.
Zuzenbidea ikasi zuen Uppsalako Unibertsitatean eta 1894an funtzio publikoan graduatu zen. 1906an estatu-idazkariorde izendatu zuten eta 1911n Norrbottengo konderriko gobernadore. 1914tik 1917ra ministro izan zen, eta 1917tik 1934ra Görheburg eta Bohus konderriko gobernadore.
1921eko otsailean izendatu zuten lehen ministro, Gerhard Louis de Geerrek dimisioa eman ondoren. Alderdi Sozialdemokratari eskatu zion finantzei eta defentsari buruzko proposamenak babesteko, baina ez zuen lortu eta urrian dimititu zuen. Suedian heriotza-zigorra indargabetzeko legea aurkeztea da haren neurririk gogoratuena.
1934tik hil zen arte Erresumako mariskala izan zen.